Siberia Berriko uharteak (errusieraz: Новосиби́рские острова) iparraldeko Siberiako kostaldearen aurrean kokaturiko uhartedia da, Laptev eta Ekialdeko Siberiako itsasoen artean dagoena Sakhako Errepublikaren iparraldean.
Siberia Berriko uharte propioak, edo Anzhu uharteak, 29.000 km² azalera dutenak, honako hauek dira:
Hegoaldean eta Siberia kontinentalatik gertuago Liakhovskie uharteak (6.100 km²) daude:
De Long uharte txikiak (228 km²) Novaya Sibirretik ipar-ekialderantz daudenak:
Uhartedia ez du altuera handirik, izan ere, mendirik altuena 374 m Malakatyn-Tas mednia da, Kotelni uhartean dagoena.
Eskualdeko klima artikoa da. Elurrak uhartedia betetzen du urteko bederatzi hilabetetan zehar.
Permafrost oso ohikoa da, uharteetan tundra da nagusi eta laku asko daude.
Siberia Berriko uharteetako lehenengo berriak Yakov Permiakov kosakoak ekarri zituen XVIII. mendeko hasieran. 1712an, kosakoen konpainia batek, M. Vagin buru zela, Liakhovski Uharte Handia esploratu zuen. XIX. mendeko hasieran, Yakov Sanikov, Matvei Gedenschtrom eta besteek eskualdea esploratu zuten.
1886 eta 1892an, Eduard Von Toll esploratzaile polarrak eskualdea bisitatu zuen.
75°16′N 145°15′E / 75.267°N 145.250°E
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Siberia Berriko uharteak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.