Mertxe Rodriguez: Euskal pailazoa

Mertxe Rodriguez Serrano, ezizenez MariMotots (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1968ko irailaren 10a), antzezlea eta pailazoa da.

MariMototsen rola du, Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera diharduen emanaldietan.

Mertxe Rodriguez
Mertxe Rodriguez: Biografia, Lanak, Erreferentziak
Marimotots, Eskoriatzako Huhezi fakultatean, 2017.
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMertxe Rodriguez Serrano
JaiotzaLasarte-Oria1968ko irailaren 10a (55 urte)
HerrialdeaMertxe Rodriguez: Biografia, Lanak, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpailazoa eta aktorea
Mertxe Rodriguez: Biografia, Lanak, Erreferentziak
Pirritx, Porrotx eta MariMotots, 2012

Biografia

Caceres jatorriko guraso erdaldunen seme-alabak Lasarte-Orian jaio ziren. Mertxe gaztetxotatik murgildu zen euskara ikasteko abenturan. Hamaika urtez pailazoekin lanean ibili ondoren, sortu zen MariMotots. Hasiera batean aldi baterako pentsatua bazen ere, lasterrera pertsonaia finkoa izan zen. 2006-2007 urte inguruan MariMotots papera egiten hasi zen Pirritx eta Porrotxekin batera. Harrezkero umeei bideratuta dauden hainbat Marimotots-produktu ikusten dugu, besteak beste, DVD, karta, liburu edo panpin.

2022ko irailean Durangoko Zabalarra eskolan Pirritx, Porrotx eta Marimotots bidelagun dituzte, Zabalarrako guraso elkarteak eta eskolako komunitateak abiatu duten ekimen berrian: Euskara ardatz dutela, eskolako kideen artean ezaguna den kamiseta berdeak barneratzen dituen "Baloreak eta sentipenak" (Korrikan parte hartzea, eskolan sukaldea lortzeko borroka, Euskal Herria ezagutzeko txangoak…) islatuko dituen abesti bat sortzean.

MariMototsen sorrera

2006-2007 inguruan jaio zen MariMotots petsonaia. Gabon batzuetan Porrotxekin ospitalera minbizia zuten ume batzuei bisita egitera joan zen eta handik atera zirenean, Porrotxek esan zion: "Mertxe, datorren urtean Marimotots mototsik gabe geldituko da"; eta bigarren urtea egin zutenean, minbiziaren gaia hartu zuten lantzeko. Handik aurrera, hirugarren urtean hasi zen Marimotots oholtza gainean dantzari, kantari, kontu-kontari eta abar.

Bizitza pertsonala. Harrera familia

Mertxe Rodriguezek ume propiorik ez izatea erabaki zuen. 2003 urte inguruan Familia anitzak zirela eta, lan bat egin zuenetik harremana izan du hainbat elkarterekin, besteak beste, Ume alaia, Gaitu edo Beroa. Familia harrerez arduratzen den Beroa Elkartearen bidez bi aldiz izan da harrera-ama, lehenbizi haurtxo batena eta gero bi neba-arrebarena.

Mertxe Rodriguezen hitzetan:

"Harrera familia izatea izan da nire bizitzako abentura."

Korrika

2016an Tipi-tapa, Korrika! abestia kaleratu zuten.

2009ko Korrikan, Korrikaren 16. edizioan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek idatzi eta Gazteizko Ama Zuria plazan irakurri zuten mezua.

2022ko Korrikak, Korrikaren 22. edizioak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu zituen.

Lanak

Besteak beste lan hauetan parte hartu du:

Abestiak

Zerrenda: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abestiak. Ospetsuenetako batzuk:

Antzerkia

Urtea Ikuskizuna Konpainia Zuzendaritza
2003 KATXIPORRETA TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
2002 AUPA KINTXO TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
2001 PARRANDAN TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
2000 PLISTI PLASTA TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
1998-99 BASERRIAN TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
1994 MADAME SADE AUSKALO JON SARASTI

Telebista

Urtea Ekoizpena Katea / Plataforma Kategoria Zuzendaritza
GOENKALE ETB 1 FIGURAZIOA ALEX EZKURDIA

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Mertxe Rodriguez BiografiaMertxe Rodriguez LanakMertxe Rodriguez ErreferentziakMertxe Rodriguez Kanpo estekakMertxe Rodriguez1968AntzezleGipuzkoaIrailaren 10Lasarte-OriaPailazoPirritx, Porrotx eta MariMotots

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Makazole MapimpiTxinako Herri ErrepublikaNafar Herriaren BatasunaEzker abertzalea1892Kastitate-gerrikoTeseoren paradoxaEstitxu GaraiUrrezko Globo SariakTim BurtonIndoeuropar hizkuntzakAltsasuYerai Diaz IkaranMontenegroko lehen ministroNafarroako Euskal ElkargoaJentilbaratza Kultur ElkarteaJose Gonzalo Zulaika19332024ko KorrikaAllenayErrege Bardea1940Origin (argipena)Sasha AlexanderSaint-Laurent-du-VarBatezbesteko aritmetiko sinpleMaiatzaren 25Barne produktu gordinEuskal Herriko kastroakTxikipediaGo!azen (telesaila)SacagaweaOrigin (telesaila)Joxe Mari AgirretxeNeolitoaAlemaniaDonibane LohizuneAndy WarholNico WilliamsEmpire (Colorado)Aimar OlaizolaLaukizko Udala SariaMaria Luisa Prada SarasuaLita de LázzariIpar Euskal HerriaErrusiarLehen Mundu Gerra Euskal HerrianIkaskuntzaren Diseinu Unibertsala1976Santiago AranaHamaika TelebistaGarazi ArrulaGabriel ArestiLuis VillasanteEdward JennerMathurin RomegasKatamalo2010Francis Scott Key zubia (Baltimore)1936Artzain nindagoienianEspainiaPetko KichevJaioberriaren arnas distresaren sindromeOlinpiar JokoakAnimaliaAzaroaren 5Miguel BonassoUrdaileko minbiziAthleticPaddy RekaldeBritainiar InperioaAlbert Einstein🡆 More