H

H, hatxe edo mutua euskal alfabetoko zortzigarren letra da.

H (larriz) eta h (xehez) idazten da. Euskara batuaren ahoskera zainduan, h letra bi eratara ahoska daiteke: hasperendua (ekialdeko euskalkietan egiten den eran) edo soinurik gabe (mendebaldeko euskalkietan egiten den eran).

H
H
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak: dd • tt • tstxtz
Beste irudikapen batzuk
BanderaH
Braille
ASLH
Kodeakmorse kodea: ....
NATO alfabeto fonetikoa: Hotel
Braille ASCII (en) Itzuli: H

1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.

Bokalen arteko edo bokalen aurreko hasperena ahoskatzen den tokietan pseudo-igurzkari glotal bezala ahoskatzen da. Baina Euskal Herriko leku gehienetan hasperen hori galdu eta mututu egin da. Eki-ekialdeko zenbait tokitan, ordea, herskari hasperendun batzuk oraindik ere bereiztu egiten dira: / ph /, / th /, * / kh /. Grafikoki tradizioan <ph>, <th> eta <kh> bezala idatzi dira.

H larria hidrogeno elementu kimikoa adierazteko erabiltzen da; aldiz, h xehea orduaren ikurra da Nazioarteko Unitate Sisteman.

Erabilera idatzia historian

Euskara

H 
Non ahoskatzen den hasperena eta non bihurtu den mutu, 3 isoglosa.

H letra gaur egun euskaraz Euskal Herriko iparraldean ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da.

Mende batzuk lehenago Donemiliagako goldean, 1.025 urteko dokumentuan, ikus daiteke hegoaldeko toponimo askotan H hori agertzen zela eta ahozkatzen zela pentsatzeko arrazoiak badaude.

H letrari dagokion soinuari hasperen deitu izan zaio. Soinu hori fonema da gaur egungo ekialdeko euskalki batzuetan eta badaude nahiko zantzu pentsatzeko fonema hori beste euskalki batzuetan ere ahoskatzen zela. Euskararen dokumentu zaharrenak aztertu dituzten filologoek uste dute hasperena oso zabaldua egon zela euskararen eremuetan, baina gaur egun, ipar-ekialdeko euskalkietan bakarrik egiten da hasperena eta hego-mendebaldeko euskalki gehienetan hasperena mutu bihurtu da.

1968. urtean, euskara batuaren ortografia bateratzerako prozesuan, erabakirik polemikoena izan zen hasperen hori idatzi edo ez idatzi. Herskariei lotutako hasperenak ez idaztea erabaki zen, Koldo Mitxelenaren proposamenari jarraiki, eta bakarrik idaztea bokal aurreko eta bokalen arteko hasperenak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


H  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

H Erabilera idatzia historianH ErreferentziakH Ikus, gaineraH Kanpo estekakHEuskal alfabetoaEuskara batuHasperen (fonetika)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ramon SaizarbitoriaMikel OteroMalen Osa2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakXabier Mendiguren ElizegiUnai GrajalesLemoizko zentral nuklearraIvana BaqueroUgaitz MugertzaKai NakaiKoloreJuan Mari AtutxaRoberto MosoIsurtzeBermeoKarmele UrrestiEkoizpen-prozesuHegatxabal arruntPerpausIrunJose Antonio AgirreAZuberoaIrrumazioEn Tol SarmientoAntonio LizartzaKontxita BeitiaAlternatiba (alderdia)Inka InperioaCookieOtxandioBerotegi-efektuaAntton KazabonPalindromoElsa ScheelenLeire Fernandez AbeteErdi AroaElhuyar HiztegiaMoluskuKarkaraBasajaunAmets ArzallusGernikako Arbola2024ko Lieja-Bastogne-LiejaJoseba Díez AntxustegiHauteskundeRebeka UberaJarkiZikiro-jateaKoebaluazioAro ModernoaJosu Jon ImazEstibaliz Urresola SolagurenEuskal Iraultzarako AlderdiaZutik (alderdia)Musika jasoMaien zibilizazioaLaukiVox (alderdi politikoa)Triangelu angeluzuzenJuan Carlos EtxeberriaEuskal pilotaLeitzaAntonio ScuratiApirilaren 21KleopatraIñaki GaldosElantxobe2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAtharratze-Sorholüze🡆 More