Kalifornia San Frantzisko: Ameriketako Estatu Batuetako hiria
San Frantzisko (ingelesez: City and County of San Francisco) Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko hiri eta konderria da, Kalifornia estatuko erdi-mendebaldean, San Frantziskoko badia eta Ozeano Barearen arteko penintsula batean dagoena.
Kaliforniako laugarren hiririk jendetsuena da, Los Angeles, San Diego eta San Joseren atzean; 2013an, hiriak 837.442 biztanle zituen, baina metropoli eremuak 4,5 milioi biztanle ditu eta San Jose-San Frantzisko-Oakland eremuak, 8,5 milioi inguru.
Ehunka film eta telesail grabatu dira San Frantziskoko kaleetan, eta munduko zubirik ospetsuenetako bat dago bertan, Golden Gate zubi gorrixka. San Frantziskoko auzo famatuenek ezaugarri eta pertsonalitate bereziak dituzte eta hauetan kultura aniztasuna arnasten da. Haight Ashbury auzoan hippie mugimendua sortu zen; Chinatown auzoan, Asiatik kanpoko komunitate txinatarrik handiena eta Estatu Batuetako zaharrena biltzen da; Castro auzoa, berriz, historiako lehen gay auzoa da eta bertan sortu zuten ostadarraren bandera ezaguna.
Jatorri mexikarreko Lowriderra kultura mugimendu adierazgarria hemen sortu zen. Auto zaharrak aldatu eta moldatu egiten dituzte.
San Frantziskoko badiaren erdian Alcatrazeko kartzela aski ezaguna dago. AEBko kartzelarik seguruena izan zena 1934an eraiki eta 1963 itxi zuten.
Duela 10.000-20.000 urte, ohlone herria San Frantziskoko badiaren inguruan finkatu zen. Ehiztari eta biltzaile nomadak ziren, eta 40 tribu baino gehiagotan banaturik zeuden.
1542an Juan Rodríguez Cabrillok San Frantziskoko itsasaldetik gertu nabigatu zuen. 1579an, Francis Drake Drake badian lehorreratu eta lurraldeaz jabetu zen Ingalaterrako erreginaren izenean. Bertan sei astez izan zen arren, ez zuen ikusi San Frantzisko badiako sarrera, laino handia zegoelako, ziur asko. Izan ere, Golden Gate ezezaguna izan zen europarrentzat, 1769koazaroaren 2an Gaspar de Portolà buru zuen espedizioko esploratzaile batzuek aurkitu zuten arte.
1776ko martxoaren 27an, Juan Bautista AnzakSonoratik lehorrez iritsi eta San Frantziskoko presidioa eraikitzeko leku egokia hautatu zuen. Urte bereko ekainaren 29an, Francisco Palóu eta Benito Cambón frantziskotarrek Dolores Misioa, Asisko Frantziskoren Misioa ere deitua, sortu zuten, Junípero Serraren administraziopean. Dolores Misioko elizak oraindik dirau eta hiriko eraikinik zaharrena da.
1821ean Kalifornia Espainiatik independizatu eta Mexikoren menpe geratu zen. Handik aurrera misioen gainbehera hasi zen eta haien lurrak pribatizatu ziren. 1835ean William Richardsonek Yerba Buenako lehenbiziko etxebizitza partikularra eraiki zuen, Dolores Misiotik gertu. Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuen arteko gerraren ostean, 1848. urteko Guadalupe-Hidalgo hitzarmenaren ondorioz, Kalifornia Estatu Batuen menpe geratu zen; Yerba Buenari San Frantzisko izena eman zioten.
1848-1856 urteetako Kaliforniako urre sukarrak urre bilatzaile asko erakarri zituen eta herria erabat aldatu zen: 1848ko urtarrilean, 1.000 biztanle izatetik 1849ko abenduan 25.000 izatera igaro zen. 1873an University of California San Francisco (UCSF) hiriko unibertsitate nagusia sortu zuten.
1900. urtean, Estatu Batuetako hamargarren hiri jendetsuena zen, baina 1906ko apirilaren 18an, 7,9 graduko magnitudeko lurrikara batek eta ondorengo suteek guztiz suntsitu zuten. 3.000 pertsona inguru hil ziren horren ondorioz. Berriro eraiki ondoren eta 1914anPanamako ubidea zabaldutakoan, ekonomia oparotasun handia izan zuen.
Industriak ere (petrolio findegiak, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ontziolak, ehungintza, janari industria) eragin handia du hiriko ekonomian.
Asbury, Hubert (1989). The Barbary Coast: An Informal History of the San Francisco Underworld. Dorset Press. ISBN 978-0-88029-428-7. OCLC 22719465.
Bronson, William (2006). The Earth Shook, the Sky Burned. Chronicle Books. ISBN 978-0-8118-5047-6. OCLC 65223734.
Cassady, Stephen (1987). Spanning the Gate. Square Books. ISBN 978-0-916290-36-8. OCLC 15229396.
Dillon, Richard H. (1998). High Steel: Building the Bridges Across San Francisco Bay. Celestial Arts (Reissue edition). ISBN 978-0-88029-428-7. OCLC 22719465.
Eldredge, Zoeth Skinner (1912). The Beginnings of San Francisco: from the Expedition of Anza, 1774, to the City Charter of April 15, 1850. New York: John C. Rankin Company.
Ferlinghetti, Lawrence (1980). Literary San Francisco: A pictorial history from its beginnings to the present day. Harper & Row. ISBN 978-0-06-250325-1. OCLC 6683688.
Hartman, Chester (2002). City for Sale: The Transformation of San Francisco. University of California Press. ISBN 978-0-520-08605-0. OCLC 48579085.
Heller, Nathan. Bay Watched – How San Francisco's New Entrepreneurial Culture is Changing the Country (article) (October 2013). The New Yorker
Holliday, J. S. (1999). Rush for Riches: Gold Fever and the Making of California. University of California Press. ISBN 978-0-520-21402-6. OCLC 37545551.
Lotchin, Roger W. (1997). San Francisco, 1846–1856: From Hamlet to City. University of Illinois Press. ISBN 978-0-252-06631-3. OCLC 35650934.
Margolin, Malcolm (1981). The Ohlone Way: Indian Life in the San Francisco-Monterey Bay Area. Heydey Books. ISBN 978-0-930588-01-4. OCLC 4628382.
Maupin, Armistead (1978). Tales of the City. Harper Collins. ISBN 978-0-06-096404-7. OCLC 29847673.
Solnit, Rebecca. Infinite City: A San Francisco Atlas (University of California Press, 2010). 144 pp. ISBN 978-0-520-26250-8; online review
Thomas, Gordon & Witts, Max Morgan (1971). The San Francisco Earthquake. Stein and Day. ISBN 978-0-8128-1360-9. OCLC 154735.
Winfield, P.H., The Charter of San Francisco (The fortnightly review Vol. 157–58:2 (1945), p. 69–75)
San Francisco (article) (1870) The Overland Monthly, January 1870 Vol. 4, No. 1, pp. 9–23. San Francisco: A. Roman & Co., Publishers
This article uses material from the Wikipedia Euskara article San Frantzisko (Kalifornia), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses. ®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.