Nilo-saharar hizkuntzak erdialdeko Afrika eta ekialdeko Afrikan hitz egiten duten familia edo makrofamilia bat da, nagusiki Sahelean eta Goi Nilo eta Xari ibaien arroetan.
Joseph Greenberg hizkuntzalariak definitu zuen 1963an. Familia horretan desadostasun handiak daude hura osatzen duten azpitaldeen artean, eta, horregatik, batzuentzat gehiago ikertu behar da ahaidetasuna sendoago ezartzeko; aldiz, nilo-saharar adituen ustez, desadostasuna familiak hamar mila edo hamabi mila urte bitarteko antzinatasuna izan dezakeelako gertatu da.
Nilo-saharar hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | ssa |
Linguist List | nsah |
IETF | ssa |
1987an, Merritt Ruhlen hizkuntzailariaren estimazioaren arabera, 11 milioi pertsona inguruk hitz egiten zuten. 2004an, Benderren esanetan, familiak 31 milioi hiztun zituen. Hizkuntza nilo-sahararren kopuru zehatza ez da zehatz ezagutzen, baina Lionel Benderrek adierazten du elkarrekiko ulergarritasunaren irizpideak gutxienez 120 hizkuntzatara eramaten duela, eta familiaren sailkapen bat eskaintzen du 115 hizkuntza desberdinetako datu lexikoei buruz; Ethnologuek, berriz, 205 barietate desberdin zerrendatzen ditu, horietako batzuk argi eta garbi elkar ulertzeko modukoak eta, beraz, hizkuntza bera kontsidera daitezkeenak.
Nagusiki, numero gramatikal hirukoitza (singular-kolektibo-plurala) izateagatik bereizten dira, gumuz izan ezik.
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Nilo-saharar hizkuntzak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.