Nicolas Sarkozy, izen osoa Nicolas Paul Stéphane Sarközy de Nagy-Bocsa (Paris, 1955eko urtarrilaren 28a), frantziar politikaria da.
2007-2012 bitartean Frantziako Errepublikako presidentea izan zen. Jatorri atzerritarra duen Frantziako Errepublikako lehen presidentea izan da, aita hungariarra eta ama greziarra baitzituen.
Jacques Chiracen Barne Ministroa izan zen 2007ko martxora arte eta baita UMP alderdi erdi-eskuindarreko burua ere. 2007ko urtarrilaren 14an alderdiak urte horretarako presidente-hauteskundeetarako hautagai izendatu zuen. Maiatzaren 6an, bigarren itzulian hauteskundeak irabazi zituen eta beraz, errepublikako presidente bihurtu.
Aldekoek zein aurkariek Sarko laburdura erabiltzen dute hari buruz hitz egitean.
François Fillon lehen ministro izendatu zuen. Bere agintaldian, euroaren krisia zela eta, Sarkozy bat etorri zen Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Europar Batasuneko gainerako estatuei aurkeztutako aurrekontu-austeritatearen eskakizunekin. Doikuntza ekonomiko zorrotzeko politika horrek porrota ekarri zion 2012ko maiatzeko hauteskundeetan, eta François Hollande hautagai sozialistak irabazi zituen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Nicolas Sarkozy, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.