Marmoka

Marmokak, Medusozoa azpifilumeko izaki gelatinotsuen medusa faseari ematen zaion euskarazko ohiko izena da.

Azpifilum hau, Cnidaria filumeko klado handia da. Hau da, nola beldarra den intsektu batzuen bizi-zikloko fase bateko gorputza deskribatzen duena, berdintsu marmoka da medusozooen bizi-zikloaren forma bat.

Marmoka
Marmoka baten zeharkako sekzioa.

Anatomia

Marmoka 
Knidarioen bizi-zikloa, medusa fasearekin (marmoka) agerian (12-14).

Marmokek morfologia oso ezberdinak dituzte, baina Medusozoa azpifilumeko marmokek simetria tetrameroa (lauko multiplotan ebakia) aurkezten dute. Gorputza onddo baten itxurakoa izaten dute. Txapelaren ertzean 4-8 garro dituzte. Azpiko aldean hodi bat edukitzen dute eta haren muturrean du ahoa. 1-1,8 m zabaleko diametroa izaten dute.

Marmoka fasean den gorputz batean, gorputzaren %95 ura izaten da.

Marmoken fisiologiaren parte ezagun bat nematozisto organo zistatzaileak dira, Pozoitsuak dira gehienak, eta oso pozoi bizikoak batzuk.

Bizi-zikloa

Medusozoa azpifilumeko partaideen ezaugarri bereizgarria, beste knidarioekiko, marmoka edo medusa fasea biltzen duen bizi-ziklo konplexua da. Bizi zikloan fase sexual (marmoka bezala) eta asexualak (polipo bezala) igarotzen dituzte, denbora gehiena fase sexualean bizitzen dutelarik.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Marmoka AnatomiaMarmoka Bizi-zikloaMarmoka ErreferentziakMarmoka Kanpo estekakMarmokaBeldarCnidariaFilumIntsektuKladoMedusozoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Charles DarwinOmanInna AfinogenovaKroaziaKolonbiaIsaac NewtonInternational Standard Book NumberVietnamgo Gerra1984FaraoiMarie CurieMaddi Ane TxoperenaKorneaIbon Martín1956Nogen (musika taldea)KonoMaien zibilizazioaTrikuharriInka InperioaIñigo AstizBirusEukariotoErromarako MartxaJimmy WalesNafarroa GaraiaBenito MussoliniTiranoGenetikaZumaia2004LaukiErresuma BatuaGolfUrMarteTeha'amanaNerbio-sistemaErrepublikaLur ErrekondoGaztelako ErresumaBuztin24 orduak euskarazHaritzPirritx, Porrotx eta MariMototsNobleziaZiegaZuberoako maskaradakLehoiGalileo GalileiRoyan kantonamenduaTartaloUztailaren 24Mizenastar zibilizazioaBilboko Athletic Club 2016-2017AsiaMartxoaren 29OrkestraCarles PuigdemontAntxoaEnergia iturriMarcello Mastroianni1977BoleibolHBigarren Mundu GerraBBurg im LeimentalDiego Maradona🡆 More