Marmotaren Eguna

Marmotaren eguna (ingelesez: Groundhog Day; Kanadako frantsesez: Jour de la Marmotte; Pennsylvaniako alemanez: Grundsaudaag, Murmeltiertag) urtero otsailaren 2an ospatzen den jaieguna da.

Herri meteorologiaren arabera, egun horretan marmota bere zulotik ateratzen denean, zerua lainotuta badago, udaberria hastekotan dago; aldiz, egun eguzkitsua bada, neguak beste sei astez iraungo du.

Marmotaren Eguna
2013ko Marmotaren eguna, Punxsutawneyn, Pennsylvanian.

Eguneko ezaugarrien arabera, negua luzatuko den iragartzea, Euskal Herriko eta Europa osoko tradizio batzuekin lotua dago, besteak beste. Euskal Herrian zehazki, data berean ospatzen den Kandelario egunarekin. Hibernatzen duten ugaztunek lozorroari uzteko edo ez uzteko aukerarekin bat dator tradizio hori, Euskal Herrian hartz baten esnatzearekin lotu izan ohi da, normalean Inauterien zikloarekin erlazionatuta. Bestetik, zenbait lekutan tenporak erabiltzen dira, kontuan izanik osteguna, ostirala, eta igandea iragarriko dutela hurrengo hiruhilabeteko eguraldia.

Horretaz gain, Ipar Amerikako hainbat lekutan ere ospatu arren, hego-ekialdeko Pennsylvanian oso jaialdi herrikoiak dira, Fersommling izenekoak. Bertan Pennsylvaniako alemanez baino ez dute egiten eta norbaitek ingelesez egiten badu, isuna ordaindu behar du. Guztietan ezagunena Punxsutawney herriarena da, Punxsutawney Phil marmota erabiltzen dute jai horretan. Jaialdi hau 1993ko Groundhog Day filmari esker ospetsu bilakatu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Marmotaren Eguna  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

FrantsesaIngelesaJaiegunMarmotaNeguOtsailaren 2Pennsylvaniako alemanUdaberri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kate trofikoEnergia eolikoOmanMarmoka (argipena)NorvegiaZuberoaElbira ZipitriaLurraren atmosferaLaminaNeuville-Saint-VaastLos XeyEskoziako Errege AkademiaBirusEliza OrtodoxoaXVIII. mendeaNeolitoaMoneroTiti-koitoaAstoEuropako Esparru EkonomikoaClara PonsatíNobleziaKievWalter BenjaminMaiatzBaleaLaosThailandiaUrtarrilaren 18ArabaPatata-zomorroLeinu gerrakUgaztunBarne produktu gordinArte erromanikoaTxolarreHizkuntzaInka InperioaKoma (puntuazio-zeinua)FisikaAlderdi Nazional FaxistaOrkestraTaxonomiaXVideosJesus ElosegiInna AfinogenovaUrtarrilaren 251939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaUrKareharriArkitektura erromanikoBilboTxomin AgirreIñaki PerurenaUrtarrilaren 20XenpelarAntzinako ErromaLandareDemokraziaBergaraNazio Batuen ErakundeaEnergia berriztagarriSobiet (kontseilua)Hipatia AlexandriakoaLauaxetaElektrizitateKontsumismoErrusiaMoluskuZizareErramu IgandeaSpin Master🡆 More