Ernst Heinrich Philipp August Haeckel (1834ko otsailaren 16a, Potsdam, Brandenburgo – 1919ko abuztuaren 9a, Jena, Turingia) alemaniar biologo, mediku, naturalista eta filoso bat izan zen.
Ernst Haeckel | |||||
---|---|---|---|---|---|
1884ko urria - 1885eko apirila
1876ko apirila - 1876ko urria | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ernst Heinrich Philipp August Haeckel | ||||
Jaiotza | Potsdam, 1834ko otsailaren 16a | ||||
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Weimarko Errepublika Prusiako Erresuma | ||||
Heriotza | Jena, 1919ko abuztuaren 9a (85 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Carl Haeckel | ||||
Ezkontidea(k) | Anna Sethe (en) Agnes Huschke (en) | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Frederiko Gilen Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||||
Tesi zuzendaria | Johannes Peter Müller | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Hans Driesch Arnold Lang (en) | ||||
Hizkuntzak | alemana latina | ||||
Irakaslea(k) | Albert von Kölliker Franz von Leydig (en) Rudolph Carl Virchow | ||||
Ikaslea(k) | |||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | Wiki Euskarabiologoa, medikua, Wiki Euskarazoologoa, filosofoa, naturalista, ekologoa, Wiki Euskaraornitologoa, unibertsitateko irakaslea, iktiologoa, botanikaria, esploratzailea, argazkilaria eta idazlea | ||||
Enplegatzailea(k) | Jenako Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Londresko Zoologia Elkartea Linzeen Akademia Zientzien Bavariar Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Accademia delle Scienze di Torino Deutscher Monistenbund (en) | ||||
Berlin, Würzburg eta Vienako unibertsitatean medikuntza ikasketak burutu zituen. Alemanian Charles Darwin britainiarraren lanak ezagutzera eman zituen. Filum eta ekologia hitzak ere berak sortu zituen.
Zoologia irakasle izan zen Jenako unibertsitatean (1862). Darwin ezagutu ondoren (1866), XIX. mendeko darwinzalerik gailenetarikoa izan zen. Organismo sinpleen ikerketak egin zituen batez ere: protozooak, belakiak, zelenteratuak eta gisakoak. Halaber, ontogeniaren eta filogeniaren artean dagoen paralelismoa azpimarratu zuen. Haren esanetan, ontogenia filogeniaren laburpen bat da. Proposamen horri oinarrizko biogenetika legea deitu zion, eta geroztik funtsezko lege bilakatu da biogenetikan (1866). Animalia mota oinarrizkoenen azterketatik abiaturik, berez sortuak baitziren haren ustez, animalia moten bilakaeraren aldiak argitzen saiatu zen. Gizakiaren jatorriari dagokionez ere, aldaketaren tesiak baliatu nahirik, tximino antropoideen eta gizakiaren artean zegokeen tarteko forma bat aurkitu zuen eta Pitecanthropus izena eman zion hari; hipotesi hura azaldu zuen (gerora E. Dubois-en aurkikuntzak baietsi zuena). Bidaia anitz egin zituen, eta itsas animalia mota asko ezagutu eta sailkatu zituen. Liburu ugari idatzi zituen, besteak beste: Izadiko legeen arabera eraturiko izakien sorreraren historia (1868), Antropogenia (1874), Biziaren mirariak (1904).
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Haeckel |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ernst Haeckel, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.