Baraua borondatez elikagai eta edari oro edo horietako jakin batzuk hartzeari utzi edo horiek neurri txikiagoan hartzeari deritzo.
Arrazoi filosofiko, erlijioso eta terapeutikoengatik egin daiteke eta ordu batzuk, egun bat nahiz egun batzuetako iraupena izan dezake. Baraua egiten den aldiari baraualdi deritzo. Protesta moduan ere egin daiteke eta orduan gose greba deitzen zaio.
Baraua edo zetosia onuragarria dela azaldu da ikerketa batzuetan. Ikerketa hauek batez ere aldizkako barauari eta kaloria murrizketari buruz egin dira eta hainbat onura aurkitu dira, esaterako, onura neurologikoak, kardiobaskularrak eta zerebrobaskularrak.
Barau egitea oso antzinatik erlijioarekin lotuta egon da.
Yom Kippur urteko egun sakratuena da juduentzat. Baraua egiteaz gainera, sexu harremanak eta bainua ekidin behar dira egun osoan zehar.
Israeldarren urteko barau eguna zen. Tenpluaren suntsiketa eta Babiloniako gatibualdiaren ondoren lau egun ezarri ziren baraua egiteko.
Salmoen liburuan maiz idatzita dago baraua egin beharra arazoei aurre egiteko. Adibide gisa; 35, 69 eta 109 salmoak. Gainera, Daniel 9:3; 10:3; Esdras 10:6; Nehemias 1:4.
Baraua ohikoa zen juduen artean lehen mendean zehar eta Itun Berrian aipatzen da. Jesusek barau egiten zuen.
Sawm izenaz ezaguna da. Ramadan hilabetean egiten da eta musulmanen laugarren oinarria da. Barau egitea gomendatzen da urteko beste sasoietan, baina Ramadan hilabetean derrigorrezkoa da. Hala ere, egunez bakarrik egiten da barau. Honek bizimodua aldatzen du; biztanleak gauez biltzen dira eta egunez gutxi egiten dute. Musulman etorkin asko beren herrialdeetara bueltatzen dira maiz, beste musulmanekin barau egiteko; arrazoi nagusietako bat da hilabetea errazagoa egiten zaiela. Elikadura ere aldatzen da, kaloria gehiago duten jakiak prestatzen baitituzte.
Umeak, gaixoak, bidaiariak eta hilerokoarekin dauden emakumeak ez daude derrigortuta barau egitera.
Kristautasuna judaismotik datorrenez, juduen barauarekin erlazionatuta dago.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Barau, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.