Akain-Belar

Akain-belarra (Ricinus communis) euforbiazeoen familiako belar-landare luzea da, lurralde epeletan urtekoa, eta lurralde beroetan iraunkorra dena.

Hosto zabalak eta lore txiki gorriak ditu. Oso hazi oliotsua du (% 80). Heste-aringarri gisa erabili izan da olio hori, alegia, errizino-olio ezaguna. Berez Afrikakoa da, baina klima epeleko eta beroko herrialde askotara zabaldu du gizakiak.

Akain-belar
Akain-Belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaEuphorbiaceae
LeinuaAcalypheae
GeneroaRicinus
Espeziea Ricinus communis
Banaketa mapa
Akain-Belar
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakakain hazi, errizino-olio eta errizina

Deskribapena

Akain-belarra izena badu ere zuhaixka bat da. Zurezko enbor eta adarrak itu, barrutik hutsik daudenak. Adarrak, pezioloak eta kasu batzuetan hostoak gorrindol kolorekoak izaten ditu eta sarritan hauts zuri batek estaltzen ditu.

Hostoak ioso handiak dira, palmatuak eta 5-9 lobulu izaten dituzte. Hostoen ertzak horzkatuak daude. Pezioloa luzea izan ohi da.

Loreek infloreszentzia handiak osatzen dituzte. Lore arrak infloreszentzien azpialdean kokatzen diraa eta lore emeak infloreszentzien gainaldean. Ia urte guztian izaten du loraldia.

Fruitua globularra da eta arantzaz estalirik dago. Hiru atal ageri ditu eta bakoitzak hazi bat gordetzen du. Errizina izeneko toxina bat du, albumina motako proteina da. Fruitua lehortzen denean palanka baten bidez hazia hamar metrotara jaurtitzen du. Horrela lortzen du landareak hedatzea.

Hedapena

Klima epel edo beroa atsegin du, izozterik izango ez duena. Aintzinatik erabili izan denez mundu guztian hedaturik dago. Dirudienez Etiopian du jatorria.

Kanarietan adibidez espezie inbaditzailea da. Azkar hedatzen ari da eta bertako espezie endemikoak mehatxatuta daude.

Erabilera

Haziak oso toxikoak dira errizina izeneko albumina ugari dutelako. Hazi gutxi batzuk murtxikatuz gero gastroentgeritis latza sor daiteke. Deshidratazio horrek gibela eta giltzurrunak kaltetu ditzake eta kasu larrienetan heriotza eragin ere bai. Ezagutzen den toxina biologiko indartsuenetako bat da.

Haziak zukutuz eta ondoren errizina suntsitzeko berotuz errizino-olioa ateratzen da. Duen azido rizinoleikoagatik libragarri ezagunenetakoa da. Oso zapore txarra du hala ere.

Errizino-olioak baditu margo eta bernizen industrian ere erabilerarik, bai eta lubrikatzaile eta balazta likidoen ekoizpenean ere.

Lorategietan ere erabiltzen da landare polita delako.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Akain-Belar DeskribapenaAkain-Belar HedapenaAkain-Belar ErabileraAkain-Belar ErreferentziakAkain-Belar Kanpo estekakAkain-BelarAfrikaErrizino-olioEuphorbiaceae

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eskola irratiIdoia AsurmendiMadrilDiktaduraAurora (Colorado)Oihane PereaEuzko Alderdi JeltzaleaWalter BenjaminLatinLos XeyDiapasoiUrkiZakilZetakBakterioInauteriBEuroWikiKai NakaiDeiaSahatsUrtarrilaren 18BarrokoaGonzalo BoyeBenito MussoliniScenedesmusFisikaBelakiBergaraFutbolErretinaDominantzia (genetika)AiaraldeaMary Agnes ChaseMarie CurieAzaroaren 19Ludwig van BeethovenJuan de Padilla19631984PeruItaliaEuskararen historiaTeodolitoUmetoki barneko gailuAbiaduraApirilaren 12ThailandiaVietnamgo GerraBrasilToles eta zamalkadura gerrikoXVIII. mendeaBizenta Mogel1949Euskal Herriko ekonomiaParmako kartusiaNikolas II.a ErrusiakoaAlberto LadrónIsaac NewtonZapelatz arruntJuana WhitneyLaskunAdolf HitlerAntzinaroaErrepublikaCharles CoburnAbarkaSugaarZozoAraba🡆 More