Øresund zubia (danieraz Øresundsbroen, suedieraz Öresundsbron) Danimarka eta Suedia elkartzen dituen zubi luzea da.
Zehatzago esanda, Kopenhage eta Malmö elkartzen ditu Øresund itsasartean barrena. 1999ko abuztuaren 14rako bukatua bazegoen ere 2000ko uztailaren 1ean inauguratu zuten.
Øresund zubia | |
---|---|
Øresundsbroen | |
Oresund Connection Denmark–Sweden border | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 55°34′35″N 12°49′18″E / 55.57644°N 12.82164°E |
Historia | |
Irekiera | 2000ko uztailaren 1a |
Deskribapena |
Bi trenbide eta autoentzako lau karril dauzka, Europan trena eta errepidea batzen dituen zubi luzeena delarik. 7845 metroko luzera du, zabalera 23'5 metrotakoa da eta pisua azkenik 82.000 tonatakoa. Aipaturiko ia zortzi kilometroek Øresund itsasartearen erdia inguru betetzen dute, gainerakoa Peberholm uhartea artifizialak (4055m) eta ur azpiko tunelak (3510m) osatzen dute.
Zubiak 57 metrotako altuera badu ere itsasontzi gehienek tunela dagoen eremua erabiltzen dute zeharkaldia egiteko. Zubiaren erdialdean bi dorrek esekia dago zubia. Dorreen altuera 204 metrotakoa da, eta zubiek esekitzen duten zatia 490 metro luzerakoa.
Hogei minuturo ateratzen dira trenak Malmöra edo Kopenhagera. Tartean Kopenhageko aireportuan gelditzen da.
Errepidez bidaiak 15 eta 20 minutu artean irauten du, eguraldiaren arabera nabarmen alda daitekeelarik. Ordainsaria 20€koa da motoentzat, 39€koa autoentzat, 105€koa kamioientzat eta 150€koa autobusentzat.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Øresund zubia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.