Zuhaitz apartekoa dendrologiaren, historiaren, kulturaren edo paisaiaren aldetik nabarmena den zuhaitza da.
Hego Euskal Herrian, halako zuhaitzek babes berezia dute legearen aldetik, kalterik gabe iraun dezaten.
Euskal Autonomia Erkidegoan, zuhaitz apartekoa da Eusko Jaurlaritzak zuhaitz nabarmen hauei emandako izendapen juridikoa. Neurriagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik edo kokapenagatik ezohiko ezaugarriak dituzten zuhaitz aleak babesteko helburua du izendapen horrek. Zuhaitz apartekoen izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Legean arautu zen, 1994an.
Guztira 26 arbola izendatu dira zuhaitz apartekotzat, Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretuaren eta 23/1997 Dekretuaren bitartez.
Hona hemen zuhaitz apartekoen zerrenda osoa, izendatzeko dekretuan emandako xehetasunekin.
Zenbakia | Espeziea | Probintzia | Udalerria | Kokalekua | UTM | Ezaugarri aipagarriak |
---|---|---|---|---|---|---|
1. zuhaitz apartekoa - Altubeko haritza | Quercus robur (haritz kanduduna) | Araba | Zuia | Altubeko mendatetik hurbil dago, herri onurako 734. basoan, «El Fresnal» izenaz ezaguna den alderdian. | 30 T-WN-087.628 | Tamaina eta edertasuna. |
2. zuhaitz apartekoa - Santa Teodosiako lizarra | Fraxinus excelsior (lizar arrunta) | Araba | Harana | Entziako partzuergoko Done Bikendi Haranan, herri onurako 640. basoan, La Dehesa izenekoan, Santa Teodosiako baselizaren ondoan dago. Baselizaren ipar-mendebaldeko muturretik hurbilen dagoen zuhaitza aukeratu da. | 30 T-WN-526.351 | Neurriak. |
3. zuhaitz apartekoa - Lantarongo pinazi-pinua | Pinus pinea (pinazi-pinua) | Araba | Lantaron | Ebro ibaiaren ezkerreko urbazterrean dago, 122. eskualde errepideko 38. km-an, lursailak banatzeko 19 eta 20. mugarrien artean. | 30 T-VN-994.306 | Espezie honetako berezko baso bakarra da Euskal Herrian. |
4. zuhaitz apartekoa, Gasteizko sekuoia erraldoia | Sequoiadendron giganteum (sekuoia erraldoia) | Araba | Gasteiz | Gasteizko Magdalena kaleko 12. zenbakiko etxearen lorategian dago, ursulinen ikastetxearen ondoan. | 30 T-WN-264.439 | Tamaina eta edertasuna. |
5. zuhaitz apartekoa- Artziniegako artea | Quercus ilex ilex (artea) | Araba | Artziniega | Arteko Andre Mariaren santutegiko lorategietan dago. | 30 T-VN-890.752 | Tamaina eta historia. |
6. zuhaitz apartekoa - Garaiko artea | Quercus ilex ilex (artea) | Bizkaia | Garai | Etxeita baserriaren lurretan dago, Santa Kataliñeko baselizaren parean. | 30 T-WN-306.833 | Simetria, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia. |
7. zuhaitz apartekoa - San Romango artea | Quercus ilex ilex (artea) | Bizkaia | Muxika | San Roman auzoan dago. | 30 T-WN-236.923 | Tamaina, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia. |
8. zuhaitz apartekoa - Artzentalesko zuhaitz apartekoa | Quercus x andegavensis (Q. roburren eta Q. pyrenaicaren hibridoa, hau da, haritz kandudunaren eta ametz arruntaren arteko hibridoa) | Bizkaia | Artzentales | San Migel auzoko La Zarzuela finkaren lurretan dago. | 30 T-VN-822.891 | Tamaina eta taxua. |
9. zuhaitz apartekoa - Arimekortako arteak | Taxus baccata (hagina) | Bizkaia | Zeanuri | Arimekortako larre-tokietan dago. | 30 T-WN-192.657 | Tamaina eta edertasuna. |
10. zuhaitz apartekoa - Arimekortako arteak | Taxus baccata (hagina) | Bizkaia | Zeanuri | Arimekortako larre-tokietan dago. | 30 T-WN-191.662 | Tamaina eta edertasuna. |
11. zuhaitz apartekoa - Begosastiako artea | Quercus ilex ilex (artea) | Gipuzkoa | Aizarnazabal | Aspiazu baserritik hurbil dago, Begosastia izeneko lekuan. | 30 T-WN-612.907 | Neurri apartekoak eta tankera. |
12. zuhaitz apartekoa - Olazko artea | Quercus ilex ilex (artea) | Gipuzkoa | Mutriku | Olatz auzoan dago, Abeletxe baserritik hurbil. | 30 T-WN-474.931 | Tamaina eta kokalekua. |
13. zuhaitz apartekoa - Garateko artelatza | Quercus suber (artelatza) | Gipuzkoa | Getaria | Garateko mendatean dago, Kajuategi baserrirako hegalean. | 30 T-WN-649.931 | Diametroa 1,5 m-koa du, Gipuzkoako handiena alegia. |
14. zuhaitz apartekoa - Bidausoroko izeia | Pseudotsuga menziesii (Douglas izeia) | Gipuzkoa | Albiztur | Bidausoro mendiaren ipar-ekialdeko hegalean dago, Tolosako udal mugartean. | 30 T-WN-711.747 | 55 m-ko altuera eta 18 m3 erreal. |
15. zuhaitz apartekoa -Olaso dorreko magnolia | Magnolia grandiflora (magnolia lorandia) | Gipuzkoa | Bergara | Monzon familiarena den Olaso dorrearen lorategian dago. | 30 T-WN-477.742 | Tamaina eta edertasuna. |
16. zuhaitz apartekoa - Angostoko arte zin egitekoa | Quercus ilex (artea) | Araba | Gaubea | Angostoko Amaren Monasterioaren inguruan, Villanañen. | 30 T-VN-4942.47438 | Antzina, haren adaburuaren azpian egiten ziren Gaubea haraneko zaldun aitoren semeen bilkurak. |
17. zuhaitz apartekoa - Ondategiko haritza | Quercus robur (haritz kanduduna) | Araba | Zigoitia | Ondategi herrian dago. | 30 T-WN-5217.47560 | Tamaina eta edertasuna. |
18. zuhaitz apartekoa - Izarrako hagina | Taxus baccata (hagina) | Araba | Urkabustaiz | Izarran, museoaren ondoan, aisia- eta olgeta-eremuan dago. | 30 T-WN-5080.47560 | Edertasuna. |
19. zuhaitz apartekoa - Antoñanako hagina | Taxus baccata (hagina) | Araba | Kanpezu | Soila mendiaren ekialdeko hegiko amilburu harritsuan dago, Antoñanan. | 30 T-WN-5479.47270 | Aparteko neurriak eta itxura. |
20. zuhaitz apartekoa - Antoñanako ezkia | Tilia platyphyllos (ezki hostozabala) | Araba | Kanpezu | Soila mendiaren ekialdeko hegiko amilburu harritsuan dago, Antoñanan. | 30 T-WN-5479.47272 | Aparteko neurriak eta itxura. |
21. zuhaitz apartekoa - Berioko artea | Quercus ilex (artea) | Gipuzkoa | Donostia | Ibaeta auzoan dago, Zarautz hiribidean unibertsitate fakultateetako bidea hartu eta Berio pasealekuan gora jota. | 30 T-WN-5800.47955 | Oso tamaina handikoa da, eta ingurua guztiz hirituta dago. |
22. zuhaitz apartekoa - Berioko haritza | Quercus robur (haritz kanduduna) | Gipuzkoa | Donostia | Beriotik behera Igarako industrialdera jaisten den hegiaren goiko aldean dago, Unión Farmacéutica Guipuzcoanaren pabilioiaren ostean. | 30 T-WN-5801.47950 | Tamaina. |
23. zuhaitz apartekoa - Eguzki parkeko gingkoa | Ginkgo biloba (ginkgoa) | Gipuzkoa | Hernani | Eguzki parkean dago, jubilatuen etxearen ondoan. | 30 T-WN-5833.47909 | Tamaina eta edertasuna. |
24. zuhaitz apartekoa - Altzoko pagoa | Fagus sylvatica (pagoa) | Gipuzkoa | Altzo | Oiarbide baserritik 150 metrora. | 30 T-WN-5760.47726 | Tamaina eta edertasuna. |
25. zuhaitz apartekoa - Pagoetako hagina | Taxus baccata (hagina) | Gipuzkoa | Aia | Pagoetako parkean, Sagastizabal baserriaren inguruan. | 30 T-WN-5671.47874 | Tamaina eta adaburuaren itxura. |
26. zuhaitz apartekoa - Monterrongo sekuoia | Sequoiadendron giganteum (sekuoia) | Gipuzkoa | Arrasate | Monterron parkean dago, Arrasaten. | 30 T-WN-5414.47685 | Tamaina eta edertasuna. |
Nafarroako Foru Erkidegoan, monumentu natural da Nafarroako Gobernuak zuhaitz nabarmen hauei emandako izendapen juridikoa. Dendrologiaren, historiako nabarmentasunaren, zientzia nahiz kultura arloko interesaren edo paisaia kalitatearen aldetik duten berezitasuna dela kausa dagoeneko gizartearen jokabidean babes birtuala baduten eta mendian nahiz hiri inguruneetan errespetatuak diren zuhaitz ale edo talde jakin batzuk babestea du helburu izendapen horrek.
Monumentu natural izendapenak, zuhaitzak ez ezik, izadiko beste edozein elementu aparteko —berezia, bakana edo ederra delako, babes berezia merezi duena— babesteko ere balio du. Espainiako Gobernuak 1991an arautu zuen monumentu natural izendapena, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gaineko Legean.
Hona hemen Nafarroa Garaian monumentu natural izendatuta dauden 31 zuhaitz apartekoen zerrenda osoa.
Iparraldean daude hiru zuhaitz aparteko hauek:
Kokapena | Perimetroa | Altuera |
Baiona, Zedroaren plaza | 7,05 m | 27 m |
Biarritz, Marion parkea | 6,40 m | 32,40 m |
Uhartehiri, gaztelua | 9,60 m | 46,40 m |
Hauek dira Pirinio Atlantikoak departamentuko beste zuhaitz aparteko batzuk:
Kokapena | Perimetroa | Altuera |
Lys, Caillau landetxea | 11,80 m | 14 m |
Asson, Laborde landetxea (chez Jean Pédestarrès) | 9 m | 16,60 m |
Paue, garai bateko "Les Bruyères", hipodromotik gertu | 8 m | ~30 m |
Paue, Villa Formose | 7,80 m | 44,30 m |
Lys, Casamayou landetxea | 7,70 m | 17,20 m |
Escos, gazteluko parkea | 7,60 m | 33,20 m |
Asson, Abère-ko gaztelua | 7,40 m | 38,50 m |
Paue, La Ville du Midi egoitza (Baradat etorbidea) | ~7,40 m | 34 m |
Paue, Besson Plaza | 6,85 m | 42 m |
Gan, Tolou Gaztelua | 6,70 m | 32,40 m |
Bizanos, 34, Tarbeseko errepidea | 6,70 m | 28,80 m |
Narcastet, lojamendu-zentroa (aireztapen zentroa) | 6,60 m | 43,30 m |
Laruns, Laruns | ~6,50 m | 51,60 m |
Salies-de-Béarn, Kasinoa | 6,50 m | 43,40 m |
Mazères-Lezons, the drilling well, North the Francis Miot's boutique | ~6,50 m | 30,50 m |
Bosdarros, crossing of Chemin Goaillard and road to Rébénacq | ~6,50 m | 17,80 m |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Zuhaitz aparteko, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.