William Rufus Devaine King (Sampson County, Ipar Carolina, 1786ko apirilaren 7a - Selma, Alabama, 1853ko apirilaren 18a) estatubatuar abokatu, politikari eta diplomazialaria izan zen.
AEBetako 13. presidenteordea izan zen.
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatean ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen. Ipar Carolinako Estatu Kongresuko kide izan zen 1807tik 1809ra. 1811tik 1816ra Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxeko kide izan zen. Dimisioa eman zuen Errusiara eta Napolira misio diplomatikoetan parte hartzeko.
Itzultzean, Alabaman lurrak erosi zituen kotoia landatzeko. Bere familia Alabamako esklaboen jabe handienetako bat bihurtu zen. Neurrizkotzat jotzen da esklabismoaren auzian eta 1850eko Konpromisoaren sinatzailea izan zen.
1819an Alabama estatu bihurtu ondoren, King senatari izendatu zuten. 1844 arte senatari izan zen eta Andrew Jacksonen alde egin zuen. 1844tik 1848ra Estatu Batuetako enbaxadorea izan zen Frantzian Luis Filipe Frantziakoaren erregealdian eta berriro senatari izan zen 1848tik 1852ra.
1852an, Alderdi Demokratak Franklin Pierce aukeratu zuen presidentetzarako hautagai eta King presidenteordetzarako. Kuban zegoela egin zuen karguaren zina, eta tuberkulosiak jota hil zen AEBra itzuli eta egun gutxira.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article William R. King, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.