John Cabell Breckinridge (Lexington, Kentucky, 1821eko urtarrilaren 16a - ibidem, 1875eko maiatzaren 17a) estatubatuar abokatu, politikari eta militarra izan zen.
Ameriketako Estatu Batuetako 14. presidenteordea izan zen 1857tik 1861era.
1848ko Estatubatuar-Mexikar Gerran parte hartu zuen, baina ez zuen borrokatu. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako kide izan zen eta 1849an Kentuckyko Kongresuko kide hautatu zuten. 1851n Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kide hautatu zuten.
1857tik 1861era herrialdeko presidenteorde izan zen James Buchananen lehendakaritzan. 1861ean senatari hautatu zuten.
Esklabotzaren aldekoa izan zen eta 1861ean armada konfederatuan sartu zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibileko zenbait guduetan borrokatu zuen 1865eko otsailan Konfederazioko Gerra Idazkari izendatu zuten arte. Gerra amaitzean atzerrira ihes egin zuen eta hiru urte geroago itzuli ahal izan zen 1868ko amnistiarekin.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article John C. Breckinridge, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.