Vidiadhar Surajprasad Naipaul (Chaguanas, Trinidad eta Tobago —garai hartan, Erresuma Batuaren mende—, 1932ko abuztuaren 17a – Londres, 2018ko abuztuaren 11) britainiar idazlea izan zen, eta ingelesez idatzi zuen.
Vidiadhar Surajprasad Naipaul | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vidiadhar Surajprasad Naipaul |
Jaiotza | Chaguanas (en) , 1932ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Trinidad eta Tobago Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2018ko abuztuaren 11 (85 urte) |
Familia | |
Aita | Seepersad Naipaul |
Ezkontidea(k) | Nadira Naipaul (en) |
Anai-arrebak | |
Familia | |
Leinua | Capildeo family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University College, Oxford (en) Queen's Royal College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, kazetaria eta saiakeragilea |
Lantokia(k) | Oxford eta Londres |
Enplegatzailea(k) | Wesleyar Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Errege Literatura Elkartea |
Izengoitia(k) | V. S. Naipaul |
Genero artistikoa | eleberria saiakera kontakizun laburra |
Hemezortzi urte zituela, Ingalaterrara joan eta arte-ikasketak egin zituen Oxfordeko Unibertsitatean (1953). Gero, kazetaritzan aritu zen, eta literatur kritikak idatzi zituen, BBCrentzat, besteak beste. Kolonialismoak eta nazionalismoak Hirugarren Munduan eta integrismoak herrialde musulmanetan izan dituzten ondorioak aztertu zituen bere lanetan. Eleberriak eta kronika- eta bidaia-liburuak idatzi zituen batez ere.
Bere lanen artean, hauek dira aipagarrienak: The Mystic Masseur (1957), The Mimic Men (1967), The Loss of El Dorado (1969), India, a Wounded Civilization (1977), A Bend in the River (1979), Among the Believers: An Islamic Journey (1981), A Turn in the South (1989), A Way in the World (1994), Half a Life (2001), Magic Seeds (2004). Kronika- eta bidaia-liburuen artean, berriz: India: A Wounded Civilization (1977), A Congo Diary (1980), Among the Believers: An Islamic Journey (1981), A Turn in the South (1989), India: A Million Mutinies Now (1990), Beyond Belief: Islamic Excursions among the Converted Peoples (1998), Between Father and Son: Family Letters (1999), Reading & Writing: A Personal Account (2000), The Writer and the World: Essays (2002), A Writer's People: Ways of Looking and Feeling (2007), The Masque of Africa: Glimpses of African Belief (2010). 2001ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Vidiadhar Surajprasad Naipaul, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.