Chimamanda Ngozi Adichie (Abba, Enugu, 1977ko irailaren 15a) nobelagile nigeriar bat da.
Chimamanda Ngozi Adichie | |
---|---|
(2015) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ngozi Grace Adichie |
Jaiotza | Enugu (en) , 1977ko irailaren 15a (46 urte) |
Herrialdea | Nigeria |
Bizilekua | Anambra State (en) |
Talde etnikoa | Igboa |
Lehen hizkuntza | Igboera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Eastern Connecticut State University (en) Drexel University (en) Johns Hopkins Unibertsitatea University of Nigeria (en) |
Hezkuntza-maila | Arte-masterra |
Hizkuntzak | ingelesa Igboera Nigerian Pidgin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, poeta, eleberrigilea, ipuingilea, saiakeragilea eta kazetaria |
Altuera | 1,64 metro |
Enplegatzailea(k) | Wesleyar Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Chinua Achebe, Enid Blyton eta Vidiadhar Surajprasad Naipaul |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | olerkigintza eleberria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolikoa |
chimamanda.com eta chimamanda.com | |
Abba herrixkan jaio zen, igbo etniako Grace Ifeoma eta James Nwoye Adichie bikotearen bosgarren umea. Bere haurtzaroa Nsukka hirian (Nigeriako Unibertsitatearen egoitza) pasa zuen, lehenago Chinua Achebe idazle ospetsua bizi izan zen etxe batean. Chimamanda-ren aita estatistikako irakaslea zen eta ama unibertsitate bereko idazkaria.
19 urterekin Estatu Batuetara joan zen beka batekin, bi urtez komunikazioa eta zientzia politikoak ikastera Drexel-eko Unibertsitatera, Filadelfian. Ondoren, Ekialdeko Estatu-Unibertsitatean, Connecticut-en jarraitu zituen bere ikasketak eta 2001ean graduatu zen bertan. Halaber, idazkuntza-sortzailearen inguruko ikasketak egin ditu John Hopkins Unibertsitatean, Baltimore-n, eta master bat ikasketa afrikarrez Yale-koan.
2003an, Connecticuten estudiatzen zuen bitartean, bere lehen nobela argitaratu zuen, Lore purpura (Purple Hibiscus), oso kritika onak jaso zituena eta Commonwealth Writer's Prize For Best First Book saria lortu zuena (2005).
Bere bigarren nobelako akzioa gerra zibil nigeriarrean garatzen da. Izenburuak, Eguzki hori erdia (Half of Yellow Suni, 2006a), erreferentzia egiten dio Biafra nazio suntsikorraren banderaren diseinuari. Idazlana goretsia izan zen, Achebe idazleak berak ere laudatu zuen, eta Orange Prize For Fiction saria lortu zuen 2007an.
2009an kontakizun laburretako bilduma bat argitaratu zuen, The Thing Around Your Neck izenburukoa. Lau urte geroago Americanah plazaratu zuen, Círculo De Críticos Nacional De El Libro saria jaso zuena.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Chimamanda Ngozi Adichie, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.