Shaka Zulu

Shaka kaSenzangakhona (c. 1787-c. 1828ko irailaren 27a), baita Shaka Zulu ere, (zulueraz ˈʃaːɠa ahoskatua) zulu etniako buruzagi tribala izan zen, eta Zulu Inperioaren sortzailea Hegoafrikan.

Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ˈʃaːɠa ahoskatua) zulu etniako buruzagi tribala izan zen, eta Zulu Inperioaren sortzailea Hegoafrikan. Senzangakonaren seme eta oinordeko zen, eta inguruko zulu tribuak menperatu ondoren, ejertzito bat prestatu eta lurralde berriak konkistatzera joan zen.

Shaka Zulu
Shaka Zulu
Zulu Erresumako errege

1816 - 1828
Bizitza
JaiotzaMthethwa Paramountcy (en) Itzulic.1787
HerrialdeaZulu Erresuma
HeriotzaKwaDukuza, c.1828ko irailaren 27a (41 urte)
Hobiratze lekuaNonya (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaSenzangakhona kaJama
AmaNandi
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Find a Grave: 6870315 Edit the value on Wikidata

Zuluen gizartea eta gerra ohiturak errotik aldatu zituen bere agintaldian zehar. Zulutarren artean irudi anbiguoa da, maiz laudatua baina baita kritikatua ere. Zulu Inperio boteretsuaren oinarriak ezarri zituen diktadore honek, milaka pertsona hiltzea agindu zuen eta inguruko tribuetan migrazioak eta sarraski handiak eragin zituen. 1828an hil zen, bere anaien eskutik.

Bizitza

Shaka 1787. urtean sortu zen. Senzagakona tribuko buruzagia zuen aita, baina bertako tradizioaren arabera sasikoa zenez, bai Shaka eta bai bere ama Nandi ere baztertuak izan ziren.

Senzagakona zuluen errege izendatu zutenean, Shakak eta haren amak ihes egin behar izan zuten eta Shaka gaztea Mthethwa tribuko gerlari bihurtu zen. Gerora, Mthethwa tribuko buruzagi Dingiswayoren babesean, zuluen agintaritza lortu zuen. Gerlari moduan bildu zuen esperientzia erabiliz, zuluen armada berregituratu eta borroka teknika berriak garatu zituen.

Methethwa eta Ndwandwe tribuen arteko gerretan Dingiswayoren heriotza gertatzean, Shakak eskuratu zuen botere hutsunea. Methethwa tribua berrantolatu eta ingurukoekin aliantzak eginez lidergotza eskuratu zuen, eta agintea eta ezagutza militarra baliatu zituen Ndwandwe tribuen erasoen kontra defendatzeko. Defentsa hau eraginkorra izan zen eta inguruetako autoritate nagusi bihurtu zen.

Shaka eta bere gudarosteak inguruetako indar militar handiena ziren orduan, eta inguruko tribuak errazki menperatu zituzten, baita Ndwandwe tribua ere. Ndwandwe tribuaren harpilatzeek eta Shakaren konkistek eta garai hartan lurraldeak bizi zuen lehorteak biztanleen migrazio masiboak eragin zituzten, gerora Mfecane ("zanpatzea") deitu den garaia definituz.

Diotenez, Nandi, Shakaren amaren heriotza kolpe gogorra izan zen buruzagiarentzat. Lege biziki gogorrak ezarri zituen eta milaka pertsona exekutatu zituzten ondorioz. 1828an, bere anaiek erahil zuten traizioz.

Armadaren berregituraketa

Elezahar asko dago Shakaren inguruan, eta ez dira gutxi antolakuntza eta gerrari buruz izan zituen ideien istorioak. Ideia gehienak Shakak berak izan ez bazituen ere, bera izan zen maila zabalean aplikatu eta ezarri zituena. Bestalde, gerraren esanahia bera ere aldatu zuen: auzoko tribuen abereak ebasteko erasoak, erakustaldi erritualak eta maniobra politikoak izan ohi ziren ordurarte, hildako kopuru handirik gabekoak. Shakak benetako inbasioak burutu zituen, eta etsaia menperatzera bideratu zituen borrokaldiak.

Garai honetan gertaturiko aldaketak Shaka hil eta gero ere mantendu eta garatu ziren. Ondorioz, Zuluak izan ziren britainiar armadaren kontra garaipenik lortu zuten herri gutxietako bat, anglo-zulu gerran gertaturiko Isandhlwanako guduan, hain zuzen (1879).

Armak

Lantza luzeaz gain, gerlari guztiak iklwa lantza motza erabiltzera bultzatu zituen Shakak. Lantza luzea hurbildu aitzin erabiltzen zuten borrokaldian, etsaiari jaurtiz, eta buruz-buruko borroka heltzean aldiz, lantza motza. Horrez gain, ezkutu handiago bat txertatu zuen.

Armadaren mugikortasuna

Shakak bere armada mugikorra izatea nahi zuen, eta horretarako gerlariak edozein balditzatan kilometro askotan zehar ibiltzeko prestatu zituen. Gainera, gerlarigai gazteak logistika lanetan jarri zituen.

Formazioak

Shaka Zulu 
Bufalo adar borroka formazioa.

Shakak "bufalo adar" eraso formazioa sortu zuela uste da. Honako egitura zuen:

  • Erdigunean gudari beteranoak kokatzen ziren. Haien lana etsaiaren hosteei eustea zen.
  • Aldeetan gudari gazte eta arinak kokatzen ziren. Haien lana etsaia inguratu eta aldeetatik erasotzea zen.
  • Gibelean erreserba indar bat gelditzen zen. Etsaiak inguraketa hautsiz gero erabiltzen ziren.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shaka Zulu Shaka Zulu 


Shaka Zulu  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Tags:

Shaka Zulu BizitzaShaka Zulu Armadaren berregituraketaShaka Zulu17871828Irailaren 27Nazioarteko Alfabeto FonetikoaZulu Erresuma

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

IrisMarteAndoni IruretagoienaNarrastiAdolf HitlerPello ReparazPaleolitoaGametoEskola irratiEncyclopædia Britannica1977DrahomíraEliza OrtodoxoaLionel MessiMAPFREMyriostoma coliformeZakilMikel LaboaVendetta (musika taldea)EpikuroEuroSare sozialakFFrantsesTartaloChampvans-les-MoulinsHWikipediaFestina auziaLekeitioHistoriografiaKutsaduraTximeletaEguzkiaKolonbiaAMIA analisiEuropako Esparru EkonomikoaSaudi AramcoUr1976WikiLourdes IriondoPsikoanalisiXenpelarJimmy WalesLuzaideko bolantakHegaztiInauteriak Euskal Herrian2013ÖtziNafarroa BehereaFuensanta CovesAxularGora ta gora betiLehen Mundu GerraMarcel DuchampKievMarmoka (argipena)Uztailaren 24BaginaIrunJesus ElosegiMarokoTxikipediaEider RodriguezAbuztuaren 30Bertsolari Txapelketa NagusiaIratiNeolitoaFederiko KrutwigJoseba SarrionandiaNerea Ibarzabal🡆 More