Notre-Dame de Paris Victor Hugok 1831ean idatzitako eleberria, 11 liburukiz osatua.
Bertan XV. mendeko Parisen gertatzen den Esmeraldaren (ijitoa) eta Quasimodoren (konkordun gorra) arteko istorioa azaltzen da. Eleberri honen elementu guztiengatik —girotze errenazentista, ezinezko amodioak, pertsonaia baztertuak, amaiera dramatikoa— esaten da obra hau Erromantizismo frantsesaren eredu dela. Istorioaren gehiengoa Parisko Notre-Dame katedralan jazotzen denez, horrela du izenburua.
Notre-Dame de Paris | |
---|---|
Notre-Dame de Parisen ilustrazioa (Azara Sirgo, 1831) | |
Datuak | |
Idazlea | Victor Hugo (1831) |
Argitaratze-data | 1831ko urtarrilaren 14a |
Generoa | Eleberri erromantikoa |
Jatorrizko izenburua | Notre-Dame de Paris |
Hizkuntza | Frantses |
Argitaletxea | Azernashr (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Ilustratzailea | Luc-Olivier Merson (en) |
Victor Hugok, bere emaztearengandik banatu zenean, editore batek eskatua idatzi zuen liburua. 6 hilabete inguru behar izan zituen lana amaitzeko, eta fisikoki oso nekatua utzi zuen lan honek. Baina, esfortzuak merezi izan zuen, liburuak kritika onak jaso zituelako, eta irakurleengan arrakasta handia izan zuelako.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Notre-Dame de Paris, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.