Miren Karmele Azkarate Villar (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko azaroaren 27a) euskal herritar hizkuntzalaria eta politikaria da.
Jelkidea, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia, eta Donostiako Udaleko zinegotzia. Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian doktorea.
Miren Azkarate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Azkarate Villar |
Jaiotza | Donostia, 1955eko azaroaren 27a (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Koldo Mitxelena Ibon Sarasola |
Doktorego ikaslea(k) | Miriam Urkia Gonzalez Maite Guerenabarrena David Lindemann Arantza Martinez Etxarri Alicia Fátima Gómez-Sánchez (en) Antton Elosegi Aldasoro |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta Wiki Euskarafilologoa |
Lantokia(k) | Donostia eta Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi |
Jasotako sariak | ikusi |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
1992az gero euskaltzain osoa da. Lehenengo emakume euskaltzain osoa izan zen, Jean Haritschelharren zuzendaritzapean (Lehenengo euskaltzain urgazle emakumezkoa Bakea Ziganda izan zen).
1978tik 1988ra, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Campuseko Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Morfosintaxi eta Lexikologia irakasgaietan. Illinois-eko Unibertsitatean izan zen 1980 eta 1981ean, batez ere sintaxia eta semantika lantzeko.
1988tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Euskal Filologian katedraduna.
Euskal Herriko Unibertsitatearen administrazioan hainbat kargu bete ditu: dekanorde (1992-1995), Euskara batzordekide (1993-1997), 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. EHUko Uda Ikastaroetako kontseilukide (1996-1997) eta 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreorde postuan egon zen.
Euskarako errektoreordea zela, euskara karrera guztietan sartzeko EHUko euskara-plana diseinatu zen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxebarria, Laura Mintegi eta Iñaki Alegria izan ziren. 1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15).
EHUko Euskara Institutuaren idazkari izan zen 1996tik 2019an zuzendari izendatu zuten arte. EHUko Gogo Elebiduna ikerketa taldeko kide da.
2023an erretiroa hartu zuenean Miren Azkarateri esker onez liburua argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 42 ikertzailek idatzi zituzten 17 artikulurekin.
2001 eta 2005 bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko VII. legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua izan zen Eusko Alderdi Jeltzalearekin. 2004an, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile kargua hartu zuen. Ondorengo VIII. legegintzaldian, 2005ean hasitakoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu eta eledun egon zen 2009ra arte.
2011tik Donostiako Udaleko zinegotzia da.
1987an "Hitz konposatuak euskaraz" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean. Urtebetean Azkue ikerketa saria irabazi zuen.
Espezialista da euskal morfologian eta lexikologian. Lan eta ikerketa asko argitaratu ditu gai horien inguruan. UZEIren hiztegigintzan parte hartu zuen. Euralex europar elkarte lexikografikoaren kide da 1988tik.
Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1983ko martxoaren 25ean eta Euskaltzain oso 1992ko apirilaren 24an.
Sarrera hitzaldia Jose Migel Barandiaranen bizitza eta lanaz irakurri zuen Donostian 1992ko azaroaren 27an.
Euskaltzaindian batzorde hauetako kidea da: (1) Euskaltzaindiaren hiztegia. Adierak eta adibideak batzorde ahaldundua; (2) Gramatika batzordea; (3) Argitalpen batzordea; eta (4) Lege batzordea. Jagon sailburu (1995-2000) gisa izandako ardurez gain, bereziki gramatikan (EGLU bilduma, 1985-2011) la egin du eta 1986tik hiztegigintzan (LEF, Hiztegi Batua) garatu du bere lana.
Euskaltzaindiaren Euskera (2009) agerkariko aholku batzordeko kide izateaz gain, beste hainbat aldizkari eta egunkaritan idatzi ditu artikuluak: ASJU, Mundaiz, Rivista di Grammatica Generativa, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, Tantak, Berria, Gara, Deia, Erlea, eta abar.
2018an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren 50 urteak ospatzeko antolatu zuen biltzarrean Azkarate kide izan zen Batzorde zientifikoan.
75 urte eta gero Euskaltzaindian sartu zen lehen emakumea izan zen. Sarrera hitzaldian, aurretik ere euskararen inguruko lan bikainetan arituak ziren emakumeak aipatu zituen, hala nola Katalina Eleizegi, Tene Mugika (Robustiana Mujika Egaña)... «Merituak bai ugari guztiek», adierazi zuen, «baina garaia ez zen izan egokia». 30 urte geroago emakume euskaltzain osoak zortzi ziren (8 / 29): Sagrario Aleman, Aurelia Arkotxa, Miren Azkarate, MIren Agur Meabe Plaza, Miren Lurdes Oñederra, Castillo Suarez Garcia, Ana Toledo eta Miriam Urkia.
Lehen emakume euskaltzaina Bakea Ziganda izan zen, 1951ko otsailaren 23an izendatu zuten euskaltzain urgazle; baina lehen euskaltzain osoa Miren Azkarate izan zen, 1992an.
Euskal Telebistan aurkezle ibili zen, Patxi Altuna, Kike Amonarriz eta Andoni Egañarekin batera, Balinda lehiaketan; euskararen inguruko azalpenak ematen zituen programan.
2000an EITBk Hizkuntza Aholkulari izendatu zuen. Bere iritzia oso kontuan hartu izan da euskararen erabilera telebistan eta irratian zaintzeko.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean 112 dokumentu jaso dira, horien artean 26 artikulu, 37 hitzaldi eta 18 liburu.
Gogo elebiduna ikerketa taldeak Miren Azkareteren artikulu hauek hautatzen ditu:
2009. urtean, Ze Esatek! musika taldeak Maite zaitut Miren Azkarate izenburuko abestia plazaratu zuen moduan, orduan Azkaratek zuzentzen zuen Kultura Sailaren eta Javier Madrazok zuzentzen zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailaren eskutik Kepa Junkerari hiru disko editatzearen truke 700.000 eurotik gorako diru laguntza emateagatik.
Aurrekoa Josu Jon Imaz | Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 2004tik - 2009ko maiatzaren 9ra | Ondorengoa Idoia Mendia |
Aurrekoa Mari Karmen Garmendia | Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 2001-2009 | Ondorengoa Blanca Urgell |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Miren Azkarate, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.