Miren Arenzana Letamendi (Bilbo, 1965eko ekainaren 6a) euskal artista da.
Miren Arenzana Letamendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1965eko ekainaren 6a (58 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Bilbo |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Royal College of Art (en) Central Saint Martins (en) European Ceramics Work Center (en) (2016ko apirilaren 7a - 2016ko ekainaren 29a) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, eskultorea, diseinatzailea eta artista bisuala |
Parte-hartzailea |
Miren Arenzana Bilbon jaio zen 1965ean. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eskultura espezialitatean. Ondoren, Londresera joan zen Advanced Studies in Sculpture graduatu-ondoa egitera, Central St. Martins of Art and Design-en.
Arenzanak Artelekuko tailerretan parte hartu zuen, Angel Bados eta Francisco Javier San Martinen zuzendaritzapean. 1990ean Basauriko Udaleko Juan de Otaola y Pérez de Saracho beka eman zioten eta hurrengo urtean Eusko Jaurlaritzako Arte Sorkuntzarako Beka.
1992ko Joseph & Josephine erakusketaren ondoren, Xabier Sáenz de Gorbea historialari eta arte-kritikariak bere lanari buruz ondorengo hauxe idatzi zuen:
"Berea plastiko eta aluminiozko konstruktibismo futurista da. Bere piezek beren formen barruan istorioak sortzeko interes gehigarria dute. Askotan, itsasgarriek, panpina txiki-txikiak eta giza irudiak baino ez ditu erabiltzen, eta erreferentzia egiten diete espazio sideralari nahiz interespazioari, kanpoaldeari, barrualdeari eta intimoari, makrokosmosari eta mikrokosmosari".
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Miren Arenzana Letamendi, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.