Lemuriformes

Lemuriformes Strepsirrhini subordenaren bi taldeetako bat da.

    Artikulu hau Strepsirrhini subordenako Madagaskarreko primate endemikoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «lemur (argipena)».

Oro har, lemur izenaz dira ezagunak, baina izen hori ez da oso zehatza, lemur gisa izendatzen diren taldeetako batzuk ez direlako primateak ere.

Lemuriformes
Lemuriformes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
Infraordena Lemuriformes
Familiak
Banaketa mapa
Lemuriformes eta Lemuriformes

Biologia

Lemuriformeak modu naturalean Madagaskarren eta inguruko zenbait uhartetan bizi dira. Fosilen frogak adierazten dutenez, Afrikatik Madagaskarrera iritsi ziren, uhartea Gondwanatik bereizi ondoren. Bitartean, euren arbasoak munduan zehar hedatu ziren gaur egun ezagutzen ditugun primate espezieak emateko, baina Madagaskarren erasotzaile zuzenik ez zutenez, intsularitate egoera gertatu zen. Bertan espezie ugari sortu ziren, eboluzioaren ondorioz. Txikienek 30 g dituzte (Microcebus myoxinus) eta primaterik txikienak dira. Indriak 10 kiloko pisua da eta lemuriformerik handiena da. Hala ere, egon dira gizakiak desagerrarazitako hainbat espezie, horietako batzuk 240 kg arteko pisukoak, inoiz izan diren primaterik handienak. Orokorrean, txikiak gauez bizi dira eta handiak, egunez.

Cheirogaleidae familiakoak orojaleak dira: fruituak, loreak eta hostoak jaten dituzte, baita intsektu, armiarma eta ornodun txikiak ere. Beste lemuriforme guztiak belarjaleak, dira nahiz eta batzuetan intsektuak jan.

Lemuriformeek kontrajar daitezkeen erpuruak eta behatz luzeak dituzte, baina isatsak ezin dira bildu. Atzaparren ordez, azkazalak dituzte. Espezie guztiek tapetum luciduma dute, gauez ikustea baimentzen diena. Uste denez, oso kolore gutxi ikus ditzakete baina horren ordez oso usaimen ona dute.

Lemurrek gizarte matriarkala dute. Batez ere zuhaitzetan bizi dira eta enborrean gora eta behera mugitzen dira, Lemur catta izan ezik, batez ere lurrean bizi baita.

Sailkapena

Lemuriformes
Lemuroidea

Lemuridae

Lemuriformes Indriidae

Lepilemuridae

Lemuriformes Cheirogaleidae

Egoera

Espezie guztiak bizi dira arriskuan eta asko azkeneko mendeetan galdu dira. Bizi-esparru oso txikia dutenez, haien aldaketak espezieak suntsi litzake.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Lemuriformes BiologiaLemuriformes SailkapenaLemuriformes EgoeraLemuriformes ErreferentziakLemuriformes Ikus, gaineraLemuriformes Kanpo estekakLemuriformesPrimateStrepsirrhini

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GasteizNode.jsTartalo2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakKartiniAhate mokozabalKontxu OdriozolaEuskal Herriko erle beltzaIberdrolaNerea KortajarenaJanari transgenikoZergaOiartzunErresilientzia (psikologia)Ardi latxKlarineteMikel AnteroJoan Antonio MogelWikipediaPoliedroOlatz GaramendiLuar na lubreKontsumorako Prezioen IndizeMaría Teresa MirabalNekazaritzaEkosistemaGorbeiaNafarroaPornografiaAntzinaroaNeolitoaKirmen UribeBULEGO (musika taldea)SagardoAutotrofoIosif StalinHarreman publikoakInauteriLudwig van BeethovenTxalapartaLurraren egituraSan Jurgi egunaEuskal Herriko sukaldaritzaTiraniaAmaren eskuakUrOrkaMaxixatzenBartolomé de las CasasMarteGuruin exokrinoHaikuTxomin LetamendiHaaretzAbenduaren 11BiotopoLurrikaraLeonidas I.aZabor-postaPaulo AzpiazuArrainKortatuIruñeaEusko GudarosteaInternetNerea Ibarzabal🡆 More