Krisantemo edo urrelili (Chrysanthemum) Asteraceae familiako genero baten izen arrunta da.
Jatorriz, Asiakoa eta Europaren ipar-ekialdekoa da.
Krisantemo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Subfamilia | Asteroideae |
Generoa | Chrysanthemum |
Espezieak | |
Ikusi testua |
Chrysanthemum generoko espezieak landare hostoiraunkorrak dira. 50-150 cm-ko garaiera izatera heltzen dira. Hosto gingildunak eta lore-buru handiak izaten dituzte. Loreak zuriak, horiak eta arrosa kolorekoak izan ohi dira. Berez, egun-argia mozten hasten denean ematen dute lorea, hau da, ipar hemisferioan, azaroan, eta, hego-hemisferioan, aldiz, apirila-ekainean; gaur egun, ordea, urte osoan lorarazten dituzte helburu komertzialetarako.
Lineok jarri zion izena, grezierako chrysos (urrezko) eta anthemon (lorea) hitzak elkartuta. Euskaraz, hain zuzen, krisantemo edo urrelili deritzo Chrysanthemum generoko landare-espezie arruntari.
Txinan landatu zituzten lehenbizikoz Chrysanthemum generoko espezieak, K.a. XV. mendean, hain zuzen ere. Txinako eta Asiaren ekialdeko artean, lau lore nobletako bat da, orkidea, banbu eta haran-lorearekin batera. Uste da VIII. mendean eraman zituztela Chrysanthemum generoko landareak Japoniara. Nolanahi ere, Japoniako Inperioko zigilua irudikatzeko hautatu zuen enperadoreak, eta Japoniako lore nazionala da, gaur egun. Europara XVII. mendean ekarri zuten.
Asiako zenbait lekutan, urrelilien lore zuri eta horiak erabiltzen dituzte edari gozo bat egiteko: krisantemo-tea. Maiz edaten dute gosaltzeko, eta medikuntzan ere erabiltzen da, gripea sendatzeko, adibidez.
Chrysanthemum generoaren barnean, berrogeita hiru espezie onartzen dira:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Krisantemo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.