Orkidea

Orkideak (Orchidaceae) landare loredunen lehenengo familiarik handiena da espezie kopuruari erreparatuta.

800 genero eta 25.000 espezie ditu. Orkidazeoak landare kosmopolitak dira, baina gehienbat eskualde tropikaletan egoten dira. Landare monokotiledoneoak dira.

Orkidea
Orkidea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
Familia Orchidaceae
Banaketa mapa
Orkidea

Orkideen ezaugarri bereizgarria da lorearen petaloetako bat eraldatu egin dutela, eta animalien erreinuan ohikoak diren egiturak osatzen dituztela. Ophrys generokoek, esaterako, erle emea imitatzen dute; haren ile eta guzti. Eta, gainera, loreek erleen hormona sexualen antzeko usaina dute. Erle-orkidea hauei sagar-usaina hartzen diegu guk, baina intsektuari bere espezieko emea gogorarazten dio. Hain imitazio ona izanik, erle arrarentzat benetako sexu-deia izaten da, eta askotan hazia lorearen gainean botatzera iristen da. Orkidea guztiek, hala ere, ez dute sexua erabiltzen intsektuak erakartzeko.

Azpifamiliak

  • Apostasioideae
  • Cypripedioideae
  • Epidendroideae
  • Orchidoideae
  • Vanilloideae

Euskal Herriko orkideak

Ez dago tropikoraino joan beharrik orkidea dotoreak ikusteko. Euskal Herrian ohikoak dira gure inguruko kareharrizko lurretan. Adibidez generoak Epipactis, Cephalantera, Limodorum, Neottia, Listera, Spiranthes, Orchis eta Ophrys hazten dira.

Erabilpenak

Orkidea 
Banilla orkidea bat da

Orkidazeo landareek garrantzi komertzial handia dute munduan bereziki lorezaintzan eta gainera banilla (Vanilla fragrans) jangarri da.

Erreferentziak

  • Batygina, T. B., Bragina, E. A. i Vasilyeva, E. (2003): The reproductive system and germination in orchids. Acta Biol. Cracov. ser. Bot. 45: 21-34.
  • Berg Pana, H. (2005): Handbuch der Orchideen-Namen. Dictionary of Orchid Names. Dizionario dei nomi delle orchidee. Ulmer, Stuttgart.
  • Kreutz, C. A. J. (2004): Kompendium der Europaischen Orchideen. Catalogue of European Orchids. Ed. Kreutz, Landgraaf, Països Baixos.
  • Taylor, D.L. i Bruns, T.D. (1997): Ectomycorrhizal mutualism by two nonphotosynthetic orchids. Proc. Natl. Acad. Sci. USA; vol. 94, pp. 4510-4515, abril 1997 (en línia).

Kanpo loturak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orkidea Orkidea 

Tags:

Orkidea AzpifamiliakOrkidea Euskal Herriko orkideakOrkidea ErabilpenakOrkidea ErreferentziakOrkidea Kanpo loturakOrkideaEspezieLandare loredunLiliopsida

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Wiki CommonsIkus-entzunezkoaren aldiriakOtsoHannah ArendtJoan Antonio MogelAngkor WatLurraZornotzaHiriAzeri-buztanEuskal dantzakNatxo de FelipeHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)Zibilizazio minoikoEuskaldunon EgunkariaVOctave FeuilletApirilaren 11Kuleto faltsuGoogleLourdes IriondoLizarraSumendiDwight David EisenhowerZentral nuklearTxantxangorriMartxoaren 28Pablo PicassoLegamiaOlatz ArrizabalagaBerlingo harresiaBelley kantonamenduaBizenta MogelKoloreAngiolo GabrielliRadio EuskadiArrasateBowhill HouseEuskal Herriko naturagune babestuakEgiptoErika OlaizolaMunduko biztanleriaGatz (kimika)UrCuthbert SebastianDanio erythromicronZAlexandro HandiaHaritzErrepublikaBola joko (herri kirola)AlofonoKolitis ultzeradunOstiral SantuaPagoetako natura parkeaAditzondoInflazioLos XeyAntzinako EgiptoUrtarrilaren 8Naiara ArnedoKoalaTxalapartaPaul TanuiEutanasia24 orduak euskarazHizkuntza gutxituJosu Zabala Salegi2010eko Erresuma Batuko hauteskundeakEuskaltzaindiaAitana Ocaña🡆 More