Banbu

Banbua (Bambuseae) Asia, Amerika, Afrika eta Ozeaniako landare leinu bat da, gariaren familia berekoa.

Klima tropikal, azpitropikal eta epeletan bizi daitezke. Europan ez da ezagutzen espezie endemikorik, nahiz eta badauden espezie fosilak. Kanabera mota bat da, zurtoin zuzen eta luzea duena; zurtoinaren adabegietatik adar ugari ernetzen dira. Hostoak lantza itxurakoak ditu eta banbu mota batzuen fruitua laboreen antzekoa da. Gehienetan, banbuak taldeetan hazten dira, errizoma bakar batetik. Mota askotako banbuak daude, 700dik gora; gehienak tropiko aldekoak dira, baina badira leku hotzetan hazten direnak ere. Banbu arruntak (Bambusa arundinaria) 20 m-tik gora neurtzen du eta 20 cm-ko diametroa izaten du. Miozenotik bizi dira.

Banbu
Miozeno-Gaur egun

Banbu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
SubfamiliaBambusoideae
Leinua Bambuseae
Dumort.
Azpitribuak
  • Arthrostylidiinae
  • Arundinariinae
  • Bambusinae
  • Chusqueinae
  • Guaduinae
  • Melocanninae
  • Nastinae
  • Racemobambodinae
  • Shibataeinae
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbanbu

Banbu hitza Malaysiako onomatopeia bat da eta XVI. mendetik ezagutzen da Europan. Euren gogortasuna dela eta oso erabiliak dira eraikuntzan, arina eta sendoa baita. Lehengai nagusia da Ekialdeko herrialde askotan. Etxegintzaz gainera, oso erabilia da eta baita altzariak, armak, musika tresnak, ontzitxoak eta beste hainbat gauza egiteko ere. Hostoak tearen kaxak biltzeko erabiltzen dira eta azala papera egiteko egokia da. Adabegietatik azukrearen moduko gaia ateratzen da. Zenbait banbu motaren zurtoin gazteak jan egiten dituzte Txinan eta Japonian.

Generoak

  • Arundinaria
  • Bambusa
  • Chimonobambusa
  • Chusquea
  • Dendrocalamus
  • Fargesia
  • Guadua
  • Hibanobambusa
  • Hymalayacalamus
  • Otatea
  • Phyllostachys
  • Pleioblastus
  • Pseudosasa
  • Sasa
  • Semiarundianaria
  • Shibatea
  • Sinoambusa

Erreferentziak

Tags:

AdabegiAfrikaAmerikaAsiaErrizomaEuropaKanaberaKlima tropikalMiozenoOzeaniaZurtoin

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GasNeomakEuskadi Ta AskatasunaLehen Mundu GerraParpain-arkuJon MirandeGizarteTabarreTeokraziaIpar Euskal HerriaJoxe AzurmendiEdurne LarrazaTalia ShireArrasateNegu GorriakAnje DuhaldeKoldo Romero EskamendiMaxixatzenLaguntzaAntzinaro Berantiarra Euskal HerrianLaskorain IkastolaCaponataKomunikazio ez-bortitzZatiki (matematika)KortatuGernika-LumoMurietaGabriel ArestiBizkaiko Foru AldundiaZozoZuberoako maskaradakKolonialismoSabin AranaErrementariAzaleraNapoleon BonaparteAlexandro HandiaElbira ZipitriaKorrontziErromatar InperioaAzpeitiaHaurren Eskubideen AldarrikapenaRichard WagnerPavel TonkovTxantxangorriMaria AntonietaEn Tol SarmientoGaixotasun infekziosoNiloErliebe (geografia)IkurrinUraren zikloaNerea ReparazKoebaluazioGlobalizazioMarkku SyrjäläMiguel Indurain Sari NagusiaJude BellinghamArtzibarZetakEduardo TxillidaLondresBegoña GómezMizelioTundraGernikako bonbardaketaParisMetal AroaAsiaImanol PradalesBegoña Muruaga Laca🡆 More