Klovis edo Klodoviko I.a (Tournai, 465 – Paris, 511) frankoen erregea izan zen 481-511 bitartean.
Klovis I.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
481 - 511ko azaroaren 27a ← Txilderiko I.a - Teodoriko I.a Austrasiakoa, Klodomir, Txildeberto I.a, Klotario I.a →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | ezezaguna, 466 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Frankoen Erresuma | ||||
Heriotza | Paris, 511ko azaroaren 27a (44/45 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Abbey of St Genevieve (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Txilderiko I.a | ||||
Ama | Basina Turingiakoa | ||||
Ezkontidea(k) | frankish princess (en) Clotilde (en) (493 - 511ko azaroaren 27a) | ||||
Seme-alabak | |||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | Merovingiar leinua | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Aita Txilderiko I.a hil zenean (481), Tournaiko franko saliarren errege izendatu zuten. Klotilderekin ezkondu zen.
486ean, Soissonsko guduan Siagrio jeneral erromatarra garaitu zuen, "erromatarretan azkena". Alamanei irabazi zien (495), baita burgundiarrei ere (500). 507an, Loira ibaia gurutzatu zuen Tolosa Garonako Bisigodoen Erresuman gaindi, eta Septimaniako mugetara heldu. Alariko II.a erregea hiltzera heldu zen, Vouilléko guduan. Monarkia franko merovingiarraren fundatzailea eta ia Galia osoko errege bakar bihurtu zen. Ondorioz, Erromako berant inperioaren Ekialdeko enperadoreak kontsul titulua eman zion.
Bere emazte Klotilderen eta Reimseko San Remigio apezpikuaren eraginez katolizismora aldatu zen; katolizismoa babestu eta Orléansko kontzilioa bildu zuen (496an gutxi gorabehera). Bere heriotzaren ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen: Txildeberto, Klodomiro, Klotario eta Teodoriko.
Chlodovech forma frankikoa latindu eta Chlodovechus izena hartu zuen; geroago, berriz, Ludovicus. Frantseseko Louis izena bertatik dator, eta gaztelaniazko Luis ere bai. Euskaraz, jatorrizko Chlodovech formatik sortu zituen Sabin Aranak, bere izendegian, Koldobika izena eta haren laburdura Koldo.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Klovis I.a, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.