Kherson Oblasteko Errusiar Okupazioa

Khersongo Administrazio Militar-Zibila (errusieraz: Херсонская военно-гражданская администрация; ukraineraz: Херсонська військово-цивільна адміністрація) edo Khersongo AMZa Errusiaren Ukrainako Kherson Oblastaren lurraldean duen okupazio militarraren eremua da, Kherson hiria zein honen oblastaren zatirik handiena erori ondoren eratu zena.

Honen ondorioz, egun errusiar gobernuak eta bere azken honen indar armatuek Oblasteko lurraldeak de facto kontrolatzera eraman du.

Khersongo Administrazio Militar-Zibila
Херсонская военно-гражданская администрация (ru)
Херсонська військово-цивільна
адміністрація
(uk)
Kherson Oblasteko Errusiar Okupazioa
Kherson Oblasteko Errusiar Okupazioa
Bandera (ezk.) eta armarria (esk.)
Kherson Oblasteko Errusiar Okupazioa
Kherson Oblastaren mapa, 2023ko ekainaren 29rako.
  Khersongo AMZaren kontrolpeko lurraldea
  Khersongo AMZak aldarrikatutako lurraldea
Administrazioa
EgoeraErrusiaren okupazio militarra
Gobernua
Komandante MilitarraViktor Bedrik
Khersongo AMZeko GobernadoreaVladimir Saldo
Khersongo AMZeko GobernadoreordeaKirill Stremousov
LegebiltzarraBake eta Ordenarako Salbazio-Batzordea
Geografia
Administrazio-zentroaKherson
Area28,461 km2
Biztanleria (2021)1,016,707 biztanle
Bestelakoak
Hizkuntza ofizialakErrusiera eta ukrainera
MonetaErrusiar errubloa eta ukrainar hryvnia
Historia
Khersongo gudua2022ko martxoak 2
Administrazio-sorrera2022ko apirilak 26

2022ko maiatzaren erdialdean, Khersongo Administrazio Militar-Zibileko buruzagiek urte amaierarako eskualde hau Errusiar Federaziora anexionatzeko zuen asmoa iragarri zuen.

Testuingurua

Otsailaren 24an, Errusiako indarrek Ukrainaren inbasioa hasi zuten; ondorioz borrokak Kherson Oblast osoan hasi ziren, non Errusia garaipen ugari lortu zituen. Martxoaren 2an, Errusiako Indarrek oblasteko hiriburua hartu zuten, Kherson, hiriaren zein oblastaren okupazio militarra hasiz.

Kherson Oblasteko Errusiar Okupazioa 
Errusiak Ukrainako lurraldean duen kontrola, 2023ko apirilaren 24rako.

Okupazioa

Okupazio militarra

Kherson Oblasteko Errusiar Okupazioa 
Errusiako soldaduek Ukrainako Indar Armatuen base militar baten kontrola lortu zuten Radensk herritik gertu, Kherson Oblastean.

Kherson hartu eta gutxira, Errusiako Defentsa Ministerioak esan zuen Errusiako indarren eta hiriko administratzaileen arteko elkarrizketak egiten ari zirela, hiriaren ordena mantentzeko. Akordio batera iritsi ziren, non Ukrainako bandera hirian altxatzen jarraituko zen, Errusiak administrazio berria ezartzen zuen bitartean. Hiriko alkateak baldintza berriak iragarri zituen hiriko biztanleentzat; hala nola, herritarrak egunez bakarrik irten zitezkeela kanpora, autoak elikagaiak eta botikak emateko bakarrik sar zitezkeela hirian –ibilgailu horiek gutxieneko abiaduran zirkulatu behar zuten, erregistraturik zeudenak–. Hiritarrei ohartarazi zitzaien ere soldadu errusiarrak ez zirikatzeko, bai eta ematen zitzaien edozein agindu betetzeko ere.

Inbasioaren lehen egunetan, Errusiako indarrek Ipar Krimeako Kanalaren kontrola ezarri eta hau desblokeatu zuten, Ukrainak 2014an penintsularen errusiar anexioaren ondoren Krimeari ezarritako ur-blokeoa baliogabetuz.

Martxoaren 3an, Ukrainako komunikabideetan egiaztatu gabeko informazioa agertzen hasi zen, Errusiako soldaduek Khersonen egindako gerra-urraketei buruz. Rubryka hedabide ukrainarrak tokiko iturriak aipatu zituen; horien artean, Karabelesh poliklinikako ustezko mediku bat, 11 bortxaketa kasu gertatu zirela zioena, zeinetatik horietatik 5 baino ez ziren bizirik atera. Svetlana Zorina-k, CNNk elkarrizketatu zuen 27 urteko Khersongo bizilagunak, bertako emakumeak bortxatzea leporatu zien soldadu errusiarrei, hurrengoa esanez: "[Errusiarrak h]asi dira gure emakumeak bortxatzen. Pertsonalki ezagutzen dudan jendearen arabera, 17 urteko neska bat [bortxatu] (...) eta gero hil egin zuten". Hala ere, Gennady Laguta-k, Khersongo Eskualdeko Administrazio ukrainarreko buruak, salaketa horiek ukatu zituen, desinformazioa zela esanez.

Martxoaren 5ean, hiriko alkateak esan zuenez, hirian ez zegoen erresistentzia armaturik eta tropa errusiarrak "nahiko finkatuta" zeuden. Laguntza humanitarioa eskatu zuen, honako hau esanez: "Ekoizpena, azpiegitura kritikoa, bertan behera geratu da. Hiria elektrizitaterik eta urik gabe dago (...) Minbizia duten pazienteak ditugu, medikazioa behar duten haurrak. Botika hori ez zaie gaur egun iristen". Bitartean, 2,000 manifestari inguru ibili ziren hiriko erdigunean Ukrainako banderak astinduz, ereserki nazionala abestuz eta lelo aberkoiak oihukatuz. Antza denez, tropa errusiarrek airera tiro egin zuten hurbiltzen ari zen jendetza uxatzeko. Era berean, bertako hiritar batzuek errusiarrek atxilotu nahi zituzten ekintzaile ukrainarren zerrenda bat zutela esan zuten ere. Ukrainako Indar Armatuen Estatu Nagusiak martxoaren 9an adierazi zuen Errusiak 400 pertsona baino gehiago atxilotu zituela Khersonen, abian ziren protesten ondorioz.

Martxoaren 12an, militar errusiarrek iragarri zuten erreferendum bat antolatuko zutela, hirian, "Khersongo Herri Errepublika" sortzeko, Donetsk eta Luhanskeko errepubliken antzera. Egun berean, Khersongo Eskualde Kontseiluak legez kanpokotzat jo zuen asmo hori, bai eta kontseiluburuak eskatu zuen ere kontseiluko funtzionarioei uko egiteko okupatzaileekin lankidetzan aritzeari. Zelensky presidenteak Errusiaren plana gaitzetsi zuen gau hartan emandako hitzaldi batean. Lyudmyla Denisova-k ere, Ukrainako Herriaren Defendatzaileak, adierazi zuen erreferendum hori legez kanpokoa izango litzatekeela, "Ukrainako legediaren arabera, lurraldeari buruzko edozein gai nazio-mailako erreferendum baten bidez bakarrik konpon daitekeelako".

Martxoaren 13an, Ukrainayinska Pravda egunkari ukrainarrak jakinarazi zuen milaka pertsonak parte hartu zutela "Kherson Ukraina da" (ukraineraz: Херсон – це Україна) izeneko elkarretaratze baketsuan. Kostiantyna Ryzhenko-k, bertako kazetariak, adierazi zuen manifestazioan tiroak izan zirela, eta baieztatu zuen tropa errusiarrek gutxienez haur bati tiro egin ziotela, hankan, gomazko bala batekin. Osteko informazioaren arabera, soldadu errusiarrek tiro, flash-granada eta gomazko balekin sakabanatu zuten protesta, hainbat pertsona zaurituz.

Martxoaren 22an, Ukrainako Gobernuak ohartarazi zuen Kherson "hondamendi humanitario" baten aurrean zegoela, hiria janari- eta medikuntza-hornikuntzarik gabe gelditzen ari baitez; gainera, Errusiari leporatu zion zibilak Ukrainak kontrolatutako lurraldera ebakuatzea oztopatzea. Errusiak informazio honen kontra egin zuen, bere militarrek hiri-biztanleriari laguntza ematen saiatzen ziela esanez. Bertako kazetari batek adierazi zuen antzeztutako ekitaldi bat baino ez zela, non Krimeako preso-ohiak ekartzen ziren, errusiarrei ongietorria eman eta haien laguntza onartzen zuten bertako herritar gisa jarduteko. Hainbat hedabideren arabera, bizilagunek kontrol-puntu intrusiboak, bahiketak eta denden arpilaketak salatu zituzten ere.

Ukrainar kontraerasoa

Martxoaren 16rako, Ukrainako soldaduek kontraeraso batean ziharduten, Khersonerantz hurbilduz; hala nola, Khersongo Aireportuko aire-erasoaren bidez. Martxoaren 25ean, defentsako goi funtzionario estatubatuar batek baieztatu zuen Errusiako indarrek jada ez zutela Khersongo erabateko kontrola, ukrainarrak hiria berreskuratzeko "gogor" borrokatzen ari zirelako. Hala ere, Khersongo egoiliarrek "Pentagonoaren balorazioa zalantzan jarri zuten, hiriak errusiarren eskuetan jarraitzen zuela esanez". CNNk jakinarazi zuen hiriko egoera ez zela aldatu, Kherson Errusiaren kontrolpean zegoela baieztatzen zuten egoiliarrak aipatuz. Egoiliar baten arabera, indar errusiarrek herrixka batzuk baino ez zituzten galdu Oblastean zehar; CNNk, berriz, aurretik jakinarazi zuen kontraeraso ukrainarra eskualdeko iparralderenean egiten ari zela.

Administrazio Militar-Zibila

Ikus, gainera: «Bake eta Ordenarako Salbazio-Batzordea»
Khersongo AMZa eta de facto alkatea.
Vladimir Saldo
Oleksandr Kobets
Kirill Stremousov

Apirilaren hasierarako, Errusiako banderak erabiltzen eta erakusten hasi ziren Kherson oblasteko lurraldean.

Apirilaren 18an, Igor Kastiukevitx, Errusiako politikari eta 8. Estatu-Dumako diputatua, ustez, Errusiako Gobernuak Errusiako indarren de facto alkate izendatu zuen. Kastiukevitxek, bestalde, ukatu egin zituen informazio horiek.

Apirilaren 26an, tokiko agintariek zein Errusiako estatu-hedabideek jakinarazi zuten Errusiako tropek hiri-administrazioaren egoitza hartu zutela, bai eta alkate berria izendatu zutela ere: KGBko agente-ohi den Oleksandr Kobets. Era berean, eskualdeko administratzaile zibil-militar berri bat ere izendatu zuten, Khersongo alkate-ohi den Vladimir Saldo. Biharamunean, Ukrainako Fiskal Nagusiak esan zuen errusiar tropek negar-gasak eta flash-granadak erabili zituztela hiriaren erdigunean, Ukrainaren aldeko protesta bat barreiatzeko.

Ukrainatik aurreikusitako banaketaren adierazgarri, apirilaren 28an administrazio militar-zibil berriak iragarri zuen maiatzetik aurrera eskualdeko ordainketak errublo errusiarrean egingo zirela. Gainera, errusiera-hiztunen ustezko diskriminazioa aipatzen zuen informazioa aipatuz, Kirill Stremousov-ek, administrazioaren buruordeak, esan zuen "Kherson eskualdea berriro Ukraina Nazi batean berriro sartzea ezinezkoa zela".

Apirilaren 27an, Siberiako Krasnoyarsk Kraiko Batzar Legegileak Kherson eskualdeko aleak desjabetzea onartu zuen. Okupatutako Kherson eskualdeko nekazaritza-makineria ere urruneko Errusiako lurraldeetara garraiatu zuten, Txetxenia barne. Lyudmyla Denisova-k Ukrainako Parlamentuko Giza Eskubideen Komisarioak, ekintza hau "Holodomor-aren errepikapen bezala" deskribatu du; hau da, 19321933ko Ukraina Sobietarrean izandako gosetea, milioika ukrainar hil zituena.

Apirilaren 29an, Saldok adierazi zuen Kherson Oblasteko hizkuntza ofizialak ukrainera eta errusiera izango zirela, bai eta Hego Osetiako Nazioarteko Likidazioen Bankuak 200 bulego irekiko zituela, laster, oblastean zehar.

Maiatzaren 1ean, errubloetarako trantsizio osoa egiteko lau hilabeteko plana onartu zen. Aldi berean, Ukrainako hryvniak, errubloarekin batera, moneta ofizial izaten jarraituko zuena, lau hilabetez.

Maiatzaren 7an, Errusiar Inperioko Kherson Gobernazioarearen 1803ko armarrian oinarritutako armarri berria onartu zen.

Maiatzaren 8an, Stremousovek iragarri zuen Oblastak "2022an" errusiar pasaporteak ematen hasiko zela.

Maiatzaren 9an, Erregimentu Hilezkorraren ekitaldi bat antolatu zen hirian, Garaipen Eguna ospatzeko; ekitaldian, Sobietar-garaiko garaipen banderak eta pankarta gorriak erabili ziren.

Maiatzaren 11n, Kirill Stremousovek Vladimir Putin presidentearengana jotzeko prest zegoela iragarri zuen, Kherson Oblasta Errusiar Federazioan sartzeko eskaerarekin. Adierazi zuenez, ez zen "Khersongo Herri Errepublika" sortuko edo oblast-estatusari buruzko erreferendumik egingo. Azken adierazpen horiei buruz, Dmitri Peskov-ek Putinen prentsa-idazkariak esan zuen estatus-aldaketa hau eskualdeko biztanleek erabaki behar zutela eta "erabaki (...) hauek erabat argia den oinarri juridikoa eduki behar dute, legezko justifikazioa eta guztiz zilegiak izan, Krimearekin gertatu zen bezala".

Bestelako gertaerak

2022ko apirilaren 20an, Odesako eskualde-hedabideek jakinarazi zuten Errusiako Valeri Kulexov blogaria ukrainar partisanoek hil zutela, Khersonen.

Apirilaren 23an, Ukrainako Defentsa Ministerioak Errusiaren Arma Konbinatuen 49. Armadako komando-postu batean misil-jotze bat aldarrikatu zuen Kherson inguruan, bi jeneral hil eta beste bat larri zaurituz; halere, jeneralen izenak ez ziren kaleratu.

Biharamunean, apirilaren 24an, Ukrainako Hegoaldeko Komando Operatiboak jakinarazi zuen Ukrainako Armadak Kherson Oblastean zortzi kokagune errusiar eskuetatik askatu zituela.

Apirilaren 25ean, Ihor Kolykhaievek iragarri zuen Errusiako Indarrek Khersongo Udalaren kontrola lortu zutela.

Apirilaren 27an, Ukrainako Aire Indarrek Khersongo Telebista-Dorrea jo zuten, misil batekin, Errusiako telebista airetik kanpo aldi baterako utziz.

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Tags:

Kherson Oblasteko Errusiar Okupazioa TestuinguruaKherson Oblasteko Errusiar Okupazioa OkupazioaKherson Oblasteko Errusiar Okupazioa OharrakKherson Oblasteko Errusiar Okupazioa ErreferentziakKherson Oblasteko Errusiar Okupazioa Ikus, gaineraKherson Oblasteko Errusiar Okupazioa Kanpo estekakKherson Oblasteko Errusiar OkupazioaDe factoErrusiaErrusiako Federazioko GobernuaErrusiako Indar ArmatuakErrusieraKhersongo guduaKhersongo oblastaOkupazio (militarra)UkrainaUkrainera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KroaziaSakanaErromatar InperioaZuhaitz apartekoParmako kartusiaUhandre palmatuZerainAzaroaren 11Lokomozio-aparatuKirolNerbio-sistemaZizareSara GandaraUrkiAlberto LadrónEuskararen jatorriaNafarroako ErresumaUrtarrilaren 13Adolf HitlerHipatia AlexandriakoaOsirisen epaiketaTiranoBirusPlastikoCarles PuigdemontGiltzurrunKleroArotzaren eskuakBurg im LeimentalAmets ArzallusNazio Batuen ErakundeaStand-upBarrokoaAtharratzeko gazteluko kantuaFrantziako IraultzaPortugalEstoniaKubaTxakurJimmy WalesUrrexolagaraiko guduaAbrocoma shistaceaLa Tour-sur-OrbArrazismoSaudi AramcoÖtziEgunAutarkia (ekonomia)DemokraziaGarapen iraunkor1964Ciara BravoConnemara gure bihotzetanTronpen loturaErrusiar BalletakAro ModernoaErromarako MartxaPoligono erregularBoxeoErrusiaMasturbazioGonneville-en-AugeSumendiKomoreakU2004Kai Nakai2022Encyclopædia BritannicaArgi-oilarMartxoaren 29Antzinaroa🡆 More