Khersongo Gudua

Khersongo gudua 2022ko otsailaren 24an hasi zen borroka militar bat izan zen, Errusiak Ukraina 2022an inbaditu zuenean Khersonen egindako erasoaldiaren zati gisa.

Egun, Kherson da Errusiako indarren eskutan eroritako oblast-hiriburu bakarra.

Khersongo gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Khersongo Gudua
Errusiak okupatutako lurraldearen eta Kherson Oblasteko aurrerapen militarren mapa, otsailaren 25ean.
Data2022ko otsailak 24martxoak 2
LekuaKherson, Kherson Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak46°38′N 32°36′E / 46.63°N 32.6°E / 46.63; 32.6
EgoeraErrusiak irabazi
Gudulariak
Khersongo Gudua Errusia

Khersongo Gudua Ukraina

Indarra
Khersongo Gudua Errusiako Indar Armatuak
  • 58. Arma Konbinatuen Armada
    • Guardiako Fusil Motordunen 42. Dibisioa
  • 22. Armada Gorputza
    • 126. Kostako Defentsarako Brigada

Khersongo Gudua Errusiako Indar Aerotransportatuak

  • Guardiako Mendiko Aire Erasoko 7. Dibisioa

Khersongo Gudua Ukrainako Indar Armatuak

  • 59. Brigada Motorizatua
Galerak
Khersongo Gudua Ukrainaren arabera:
Galera "handiak"
ezezaguna
Khersongo Gudua Ukrainaren arabera: ~300 soldadu eta zibil ukrainar
Khersongo Gudua
Antonovskii Zubia, 2006an.

Gudua

2022ko otsaila

Errusiar indarrek Khersongo Oblasta inbaditu zuten hegoaldetik, Krimeatik. Otsailaren 24ko iluntzean, indar errusiarrak Kherson hirira iritsi ziren, bai eta Antonovskii Zubia ziurtatu ere, Dnieper ibaiaren eta Mykolaiv hiri garrantzitsuaren arteko bidegurutze estrategiko bat emango ziena.

Otsailaren 25eko lehen orduetan, Ukrainako indarrek zubia berreskuratu zuten. Bataila "oso basati" bezala deskribatu zen, hainbat soldadu hil eta suntsitutako zenbait ibilgailu militar utziz, zubian zehar. Horren ondorioz, Errusiako indarrek iparralderantz jo behar izan zuten hurbilen zegoen Dnieperraren hurrengo bidegurutzeraino, Nova Kakhovka hiriraino, indar errusiarren alde erori zena. Geroago, otsailaren 25 bertan, tropa errusiarrek Antonovskii zubia berreskuratu zuten ere.

Otsailaren 26an, Igor Kolikhaiev alkatearen arabera, tropa errusiarrak Khersonetik erretiratu ziren, ibilgailu blindatu errusiarren aurka Ukrainaren aire-eraso baten ondorioz, hiria ukrainarren kontrolpean utziz. Ukrainako indarrek zubia berreskuratu zuten ere. Ukrainako funtzionario batek geroago baieztatu zuen Ukrainako indarrek Errusiako armadaren zutabe bat garaitu zutela Oleshky hiritik gertu, Kherson hegoaldean.

Iryna Venediktova-k, Ukrainako Fiskal Nagusiak, otsailaren 26an adierazi zuenez, Errusiako indarrek kazetari bat eta anbulantzia-gidari bat hil zituzten Zelenivka herritik gertu, Kherson iparraldeko auzo batean.

Otsailaren 27ko goizean, Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi zuen Errusiako Armadak hiria inguratu zuela, eta, Ukrainako funtzionarioen arabera, indar errusiarrek hiriaren zati bat hartu zuten, Khersongo Nazioarteko Aireportua barne. Geroago, goizean bertan, Ukrainako Aire Armadak, ustez, droneekin eraso arrakastatsua egin zuen indar errusiarren aurka Txornobayivka herrian, Khersonetik iparraldera.

Ukrainako funtzionarioen arabera, otsailaren 27tik aurrera, indar errusiarrak inguruko herrixketako zibilak Khersonera eramaten hasi ziren, Ukrainako indarren arabera, zibilak giza-ezkutu gisa erabiltzeko saiakera dena.

2022ko martxoa

Martxoaren 1eko goizaldean, Ukrainako agintariek baieztatu zuten Errusiako indarrak Kherson erasotzen hasi zirela, eta Khersongo Nazioarteko Aireportutik Kherson eta Mykolaiv arteko autobiderantz zihoazela. Errusiar indarrek hiria inguratu eta autobidera iristea lortu zuten, Komixani herriraino aurrera eginez kontrol-postu bat ezarri aurretik. Geroago, egun horretan bertan, Errusiako indarrak Khersonen sartu ziren ere. Igor Kolikhaiev alkateak hiriko herritarrengan honek izandako eragina deskribatu zuen, asko euren etxeetan eta bonben aurkako babeslekuetan geratu zirela esanez, eta eskolak, Fabrika merkataritza-gunea eta altuera handiko eraikinak kaltetu zirela, borroken ondorioz, esan zuen ere, bai eta zibilen apartamentu-eraikinen aurka tiro egin zela ere. Alkateak baieztatu zuenez, martxoaren 1ean tropa errusiarrek Molotov koktelekin armaturiko herritarrak tirokatu zituzten, Naftovikiv kalean konboi bat geldiarazten saiatzen ari zirela.

Martxoaren 2ko goizaldeko lehen orduetan, tropa errusiarrek tren-geltoki bat eta ibai-portu bat hartzea lortu zutela jakinarazi zuten ere. Geroago, goizean zehar, Errusiako indarrak Khersongo Svobody plazan ikusi zituzten, Kherson erdialdean, Khersongo Eskualde Administrazioaren eraikina dagoen lekuan. Azkenean, geroago, Errusiako Defentsa Ministerioak hiria harrapatu zuela baieztatu zuen. Funtzionario ukrainar eta estatubatuarrek, aldiz, baieztapena ukatu eta borrokek aurrera jarraitzen zutela adierazi zuten.

Ostean, egun bertan, soldadu errusiarrak udaletxean sartu eta Kolikhaiev alkatearekin negoziatzen hasi ziren. Gauerako, azken honek hiria errenditu zuela baieztatu zuen, eta komandante errusiarrak administrazio militarra ezartzeko asmoa azaldu zuela adierazi ere. Kolikhaievek onartu zuen ere militar ukrainarrik jada ez zegoela Khersonen; halaber, Kherson Eskualdeko Administrazioko buruak adierazi zuen ere militar errusiarrak hiriko alde guztietan zeudela kokaturik. Akordio bat lortu zen, zeinaren arabera Ukrainako bandera bat mantenduko zen hirian, Errusiak administrazio berria ezartzen zuen bitartean. Kolikhaiev eta beste funtzionario baten arabera, guduak 300 bat zibil eta borrokalari ukrainar hil zituen, hiriko azpiegiturak larri suntsiturik amaitu zuten bezala, hiria "ur mugatua[rekin] eta janari gutxi[rekin]" utziz. Alkateak esan zuenez, hildakoetako asko hobi komunetan lurperatu zituzten boluntarioek, hildakoen gorpu asko ezagutezinak baitziren.

Gudu-ostea

Errusiar-kontrolpeko Kherson

Artikulu nagusia: «Kherson Oblasteko errusiar okupazioa»

Indar errusiarrek hiria bereganatu ondoren, Kherson hiria zein Kherson Oblast osoa Errusiaren okupazio militar baten menpe geratu ziren.

Martxoaren 23an, Ukrainako Indarrek kontraeraso bat egin zuten, Errusiako Indarren aurka, Kherson Oblastean. AEBetako defentsako goi-kargu batek esan zuenez, Errusiako Indarrek jada ez zuten Khersonen kontrol osoa, ukrainarrek hiria berreskuratzeko "gogor" borrokatu ostean; halere, CNNk jakinarazi zuen hiriaren egoera ez zela aldatu, eta Khersongo bizilagunek hiria errusiar kontrol osopean zegoela baieztatzen zutela. Khersongo ukrainarrek ere "Pentagonoaren balorazioa zalantzan jarri zuten, hiria errusiar eskuetan jarraitzen zuela esanez".

Apirilaren 18an, Errusiako agintariek Igor Kastiukevitx izendatu zuten Khersongo de facto alkate.

Apirilaren 23an, Ukrainak Errusiaren komando-postu bat jo zuela esan zuen, Khersonen. Erasoan, bi jeneral errusiar hil ziren, bai eta bat larriki zauritu. Inpaktu-momentuan, 50 bat agente zeuden bertan, guztira.

Maiatzaren 6an, Errusia Batua alderdiko Kontseilu Nagusiko Idazkari den Andrei Turtxak-ek Errusiak kontrolatutako Kherson hirira egindako bisitan "Errusia bertan betirako egongo [zela]" esan zuen. "Honen inguruan ez da zalantzarik izan behar. Ez da iraganera [ukrainar kontrolpera] itzuliko", eta "elkarrekin biziko gara, eskualde aberats hau garatuz; ondare historikoan zein hemen bizi den jendez aberatsa". Gainera, Khersonen laguntza humanitariorako zentro bat irekiko zutela iragarri zuen ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Khersongo Gudua GuduaKhersongo Gudua Gudu-osteaKhersongo Gudua ErreferentziakKhersongo Gudua Kanpo estekakKhersongo Gudua2022GuduHiriburuKhersonKherson ErasoaldiaOblastOtsailaren 24Ukrainako inbasioa (2022)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Erriberriko Errege JauregiaLeire BilbaoEuskal Lore JokoakFilosofia politikoBelakiEuskal antzerkigintzaIkus-entzunezkoaren aldiriakInauteriak Euskal HerrianGozategiMadrilEuskararen historiaBirkenwaldGalaxia irregularEspainiako garapen-planakGerra HotzaMartxoaren 26Hedy LamarrMaría KodamaWalter BenjaminCristiano RonaldoAsiaTaiwanHaltzBakterioZuntz optikoLuzeraCuthbert SebastianDatu mota osoaBingoLuzera (geometria)Maurizia AldeiturriagaOhmen legeaMateriaHaritzAnfibioIñaki PerurenaJoan Antonio MogelIrizar ieGabriel ArestiBola joko (herri kirola)Euskal Herriko bertako etxe abereen arrazakEslovakiako futbol selekzio nazionala606LizarraErrobi (taldea)Octave FeuilletHayao MiyazakiItzulpen automatiko neuronalDonostiaBarbudaXabier LeteShorty RogersKristalezko sabaiaErramu IgandeaXalbadorren heriotzeanZientziaIsurtzeOlentzeroAtomoBartzelonaItaliaJorge OteizaOligarkiaZaharkitze programatuBananaWolfgang Amadeus MozartMichel FoucaultEmmanuel MacronSainte-JalleIñaki Salvador🡆 More