Errusiako Federazioaren Defentsa Ministerioa | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Izen ofiziala | Министерство обороны Российской Федерации | ||
Mota | defentsa ministerioa, federal ministry in Russia (en) eta pertsona juridikoa | ||
Herrialdea | Errusia | ||
Jarduera | |||
Honen parte | Errusiako Federazioko Gobernua | ||
Agintea | |||
Lehendakaria | Sergei Xoigu | ||
Egoitza nagusi | |||
Jabea | Errusiako Federazioko Gobernua | ||
Ekonomia | |||
Aurrekontua | 46.000.000.000 $ | ||
Historia | |||
Sorrera | 1802ko irailaren 20a (juliotar egutegia) 1992ko martxoaren 16a | ||
Ordezkatzen du | Defentsa Ministerioa (Sobietar Batasuna) | ||
Aurrekoak | Defentsa Ministerioa (Sobietar Batasuna) | ||
webgune ofiziala |
Errusiako Federazioaren Defentsa Ministerioa (errusieraz: Министерство обороны Российской Федерации edo Минобороны России), MO, Minoboron edo MO РФ bezala ere ezaguna, Errusiako Indar Armatuen gobernu-gorputza da.
Errusiako Presidentea Errusiako Federazioko Indar Armatuen komandanteburua da; ondorioz, Ministerioaren jarduera oro zuzentzen du. Bestalde, Defentsa Ministroak Indar Armatuen gaineko agintari administratibo eta operatiboa da, egunez eguneko jardueratan. Indar Armatuen Estatu Nagusiak Presidentearen eta Defentsa Ministroaren jarraibideak eta aginduak betearazten ditu.
Ministerioaren eraikin nagusia, 1940ko hamarkadan eraikia, Arbat kaletik gertu kokaturiko Arbatskaya plazan dago. Ministerioaren beste eraikin batzuk Moskuko hiri osoan zehar daude banaturik. Ministerioaren Indar Armatuen kudeaketaz eta ikuskapenaz arduratzen den organo gorena Defentsa Kudeatzeko Zentro Nazionala da, Frunzenskaya Dikean kokatua eta Indar Armatuen agintea zentralizatzearen arduraduna.
Egungo defentsa-ministroa Sergei Xoigu da, armadako jenerala.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Defentsa Ministerioa (Errusia), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.