Txetxeniako Errepublika (errusieraz: Чече́нская Респу́блика, translit.: Txetxenskaia Respublika; txetxeneraz: Нохчийн Республика, Noxçiyn Respublika), eskuarki Txetxenia (errusieraz: Чечня, translit.: Txetxnia) izendatua, Errusiako Federazioko errepublika bat da.
Hiriburua Grozny da. 1.268.989 biztanle zituen 2010ean.
Txetxenia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
Shatlak's Song (en) | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Чеченская Республика Нохчийн Республика Нохчийчоь | ||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-CE | ||
Hiriburua | Grozny | ||
Txetxeniako Errepublikako Burua | Ramzan Kadyrov | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°24′00″N 45°43′00″E / 43.4°N 45.7167°E | ||
Azalera | 16.165 km² | ||
Mugakideak | Dagestan, Stavropol kraia, Ipar Osetia-Alania eta Inguxetia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.492.992 (2021) 14.266 (2020) | ||
Dentsitatea | 92,36 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta txetxenera | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 20 eta 95 | ||
chechnya.gov.ru |
Ipar-mendebaldean Stavropol kraiarekin muga egiten du, ekialde eta ipar-ekialdean Dagestango errepublikarekin, hegoaldean Georgiarekin, eta mendebaldean Inguxetia eta Alaniako (Ipar Osetia) errepublikekin.
Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barruko eskualde autonomoa izendatu zuten Txetxenia eta 1936an, Inguxiarekin batera, Txetxenia-Inguxiako Errepublika Autonomoa bihurtu zen. 1944an, Stalinek Kazakhstan eta Kirgizistan aldera deportatu zituen txetxenak eta inguxak. 1957an, Nikita Khrustxevek itzultzeko baimena eman zienean, errepublika autonomoa eratu zen ostera.
1990. urtearen bukaeran, Txetxeniako Kongresu Nazionalak Txetxenia-Inguxiako Errepublikaren burujabetasuna adierazi zuen. 1991ko azaroan deitu ziren lehendakaritzarako hauteskundeak, eta Dzhojar Dudaiev hautatu zuten lehendakari. Honek, bere aldetik, Ixkeriako Txetxeniar Errepublika Sobietar Batasunetik eta Errusiako Federaziotik independente deklaratu zuen. Errusiak txetxenen aurkako gerra hasi zuen lurraldearen kontrola berreskuratzeko. Hiru hilabeteko borroken ondoren beretu zuen hiriburua, Grozny, erabat suntsitua. 1995ean, errusiarrek eta txetxeniarrek su-etena izenpetu zuten lehenengo aldiz, baina borrokak ez ziren eten, eta 1996ko abuztuan txetxeniarrek hiriburua berreskuratzea lortu zuten, Dudaiev gabe, errusiarren misil batek hil baitzuen. Hilabete horretan bertan, Errusiako Federazioak eta Txetxeniako Errepublikak lehenengo itunak izenpetu zituzten. 1997ko urtarrilean, Aslan Maskhadov hautatu zuten errepublika berriko lehendakari.
2014ko abenduaren 4an, gerrillarien eta Poliziaren arteko borroketan 19 lagunek bizia galdu zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Txetxenia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.