Kabardino-Balkaria (errusieraz: Кабарди́но-Балка́рия, translit.: Kabardino-Balkaria) edo Kabardino-Balkariako Errepublika (errusieraz: Кабарди́но-Балка́рская Респу́блика, translit.: Kabardino-Balkarskaia Respublika; kabarderaz: Къэбэрдей-Балъкъэр Республикэ; karatxaiera-balkareraz Къабарты-Малкъар Республика) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Iparraldeko Kaukason kokaturik dagoena.
12.500 km²ko eremua du eta 2010ean 859.939 biztanle zituen. Hiriburua Naltxik da.
Kabardino-Balkaria | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
State Anthem of Kabardino-Balkaria (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-KB | ||
Hiriburua | Naltxik | ||
lehendakaria | Kazbek Kokov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°35′N 43°24′E / 43.58°N 43.4°E | ||
Azalera | 12.500 km² | ||
Mugakideak | Ipar Osetia-Alania, Stavropol kraia, Karatxai-Txerkesia, Samegrelo-Zemo Svaneti eta Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 869.191 (2021eko urtarrilaren 1a) 1.017 (2020) | ||
Dentsitatea | 69,54 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera, Kabardera eta Karatxaiera-balkarera | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 07 | ||
glava.kbr.ru |
Iparraldean Stavropol kraiarekin du muga, ekialde eta hegoaldean Ipar Osetia-Alaniarekin, hegoalde eta hego-mendebaldean Georgiarekin eta mendebalde eta ipar-mendebaldean Karatxai-Txerkesiarekin.
Oso lurralde menditsua da. Hegoaldean Kaukaso Handiko gailur gorenak daude: Elbrus (5.642 m), Dikh-Tau (5.205 m), Koshtan-Tau (5.152 m), Dzhangi-Tau (5.051). Glaziar handiak daude, orobat, eta ur-laster azkarreko ibaiak. Gailur hauen iparraldean larre alpetarrak, baso hostoiraunkorrak eta hostoerorkorrak (pago, haritz, haltz, xarma, astigar eta lizarrak). Hegoalderago 500-700 mko muinoak daude, baso hostoerorkorrez estaliak, eta belardiak haranetan. Iparraldean eta ipar-ekialdean Kabardinoko ordokia dago, Terek ibaiak zeharkatzen duena. Ibai honetara isurtzen dira Txerek, Txegem, Baksan eta Malkan adarrak. Ordokiak mendialdeak baino lur hobeak ditu nekazaritzarako, eta hor biltzen da nekazaritza gehiena.
Aberastasun-iturri nagusia, nekazaritzaz eta abere-hazkuntzaz gainera, energia elektrikoaren esportazioa (Kaukaso mendietako zentral hidroelektrikoak), meatzeak (urrea, kromoa, nikela) eta industria txikien produktuak (oihalgintza, zapatagintza, etab.) dira.
1557an kabardak errusiarrekin aliatu ziren, Kabarda eskualdea Terek kosako eskualdearen parte zela (gaur egun han bizi diren errusiar gehienak kosakoen ondorengoak dira). Mendietako balkar etniakoek luzaro eutsi zieten errusiarren erasoei.
1921ean Kabardino eskualde autonomoa eratu zen, eta 1922an, Balkariarekin baturik, Kabardino-Balkaria lurralde autonomoa; 1936an errepublika autonomoa eratu zen. 1943an, balkar etniakoak, alemaniar nazien laguntzaile zirela leporaturik, beren lurraldetik kanpora egotzi zituzten. Haien lurraldea, Baksango haran menditsua, Georgiari eman zitzaion. 1956an balkarrak berriro itzuli ziren beren lurraldera, eta hurrengo urtean Kabardino-Balkaria errepublika eratu zen berriro.
2010ean 859.939 biztanle ziren, %57,2 kabardak, %22,5 errusiarrak eta %12,7 balkarrak. Biztanleriaren %54 hirietan bizi da. Erlijio nagusia (%55) islama da.
Talde etnikoa | 1926ko errolda1 | 1939ko errolda | 1959ko errolda | 1970ko errolda | 1979ko errolda | 1989ko errolda | 2002ko errolda | 2010ko errolda | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | |
Kabardak | 122.237 | %54,2 | 152.237 | %42,4 | 190.284 | %45,3 | 264.675 | %45,0 | 303.604 | %45,5 | 364.494 | %48,2 | 498.7022 | %55,3 | 490.453 | %57,2 |
Balkarrak | 33.197 | %14,7 | 40.747 | %11,3 | 34.088 | %8,1 | 51.356 | %8,7 | 59.710 | %9,0 | 70.793 | %9,4 | 104.951 | %11,6 | 108.577 | %12,7 |
Errusiarrak | 32.622 | %14,5 | 129.067 | %35,9 | 162.586 | %38,7 | 218.595 | %37,2 | 234.137 | %35,1 | 240.750 | %31,9 | 226.620 | %25,1 | 193.155 | %22,5 |
Osetiarrak | 3.839 | %1,7 | 4.608 | %1,3 | 6.442 | %1,5 | 9.167 | %1,6 | 9.710 | %1,5 | 9.996 | %1,3 | 9.845 | %1,1 | 9.129 | %1,1 |
Ukrainarrak | 24.723 | %11,0 | 11.142 | %3,1 | 8.400 | %2,0 | 10.620 | %1,8 | 12.139 | %1,8 | 12.826 | %1,7 | 7.592 | %0,8 | 4.800 | %0,6 |
Besteak | 8.803 | %3,9 | 21.328 | %5,9 | 18.315 | %4,4 | 33.790 | %5,7 | 47.246 | %7,1 | 55.672 | %7,4 | 53.784 | %6,0 | 51.556 | %6,0 |
1 1926ko erroldako datuak gaur egungo lurraldeari dagozkio, orduan Kabardino-Balkaria lurralde autonomoa eta Terek barrutiaren zati bat hartzen zituena. Azken honetan, batez ere, errusiarrak eta ukrainarrak bizi ziren. 2 1989ko eta 2010eko erroldetako emaitzak ikusirik, 2002koan kabarden kopuruak handiegia dirudi. |
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kabardino-Balkaria, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.