Joanes Otsalde: Euskal idazlea

Joanes Otsalde Etxexuri —beste hainbat grafiarekin ere ezaguna: besteak beste, Joanes Otxalde, Oxalde eta Jan Batixt Otxalde— (Bidarrai, Nafarroa Beherea, 1814ko irailaren 28a - ib., 1897ko abenduaren 13a) bertsolaria eta euskal idazlea izan zen.

Joanes Otsalde
Joanes Otsalde: Biografia, Lanak, Bere omenez
Otsalderen omenezko oroitarria, Beskoitzen
Bizitza
JaiotzaBidarrai1814ko irailaren 28a
HerrialdeaJoanes Otsalde: Biografia, Lanak, Bere omenez Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBidarrai1897ko abenduaren 13a (83 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 364 Musikasten: otxalde

Biografia

Bidarraiko Mangia etxean jaio zen. Gurasoak Joanes eta Joana zituen. Hamazortzi urterekin Aiherrara joan zen bizi izatera, eta 1836an ezkondu zen, hogeita bi urte zituelarik.

1838an urte luzeetan lanbide izango zuen guardia eta mugazain lanerako onartu zuten. Lana dela medio hainbeste herritara bidali zuten. Lehena Zibitze izan zen, non zenbait hilabete eman zuen; geroago Legarre (hiru urte eta bederatzi hilabetez), Bidarrai (bost urtez), gero behartuta Heletara eta hortik Sarara. Hurrengo helmuga Lekorne izan zen; han zazpi urte eman zuen (denborarik luzeena) eta hamaikagarren seme-alaba izan zuen; hainbeste umeren aita izateak bere bizitza baldintzatu zuen, erretiratu eta gero ekonomikoki une latzak pasatu zituelako. Lekorneko Atizane auzoko etxea utzi eta Makeara joan eta gero bere lanbidean azken herria izango zenera, Beskoitzeko Urgazieta auzora hain zuzen. 1866an berrogeita hamaika urterekin zaintzaile lana egiteari utzi zion.

1859tik 1872 arte Beskoitzen bizi izan zenez bertako Herriko Etxean oroitarria jarri zuten. Argentinako Entre Ríosko probintziako Gualeguay hirira joan zen, Joxe Mendiagak eta beste testigantza batzuek diotenaren arabera; han emaztea eta haur batzuk utzi zituen eta Euskal Herrira itzuli zen. Bidarrai Sastrienia etxean hil zen 1897ko abenduaren 13an. Apaizik gabe ehortzita, ez da bere arrastorik geratzen herriko hilerrian. Dirudienez herriko apaizak ez zuen oso laket izan Otsalderen bizitza familiarra ezta bere errepublikar ideologia; hala ere izan zuen harreman onik apaiz euskaltzale batekin, Gratien Ademarekin.

Lanak

Bertsolari gisa Ipar Euskal Herriko bere garaiko onenekin lehiatu zen eta ospe handikoa izan zen: berrogei bat urtez Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan zehar ibili zen. Manex Hiriart-Urrutik berari buruz idatzi zuen eta esapide bat ere sortu zen bere ospeagatik:

Emak hor Oxalde,
Eskualdunen alde.

Bildumak

Lore Jokoetan

Bere olerki eta bertso asko Lore Jokoen karietara idatziak dira. 1851n lehen saria irabazi zuen Urruñan Kantu berriak Urruñako pilota partidaren sujeten gainean emanak gaiari buruz.

Bertso eta olerki batzuk

Bere omenez

Jaioterria baino, Beskoitzek izan du gogoan; aipatu den oroitarriaz gain, Aturri ertzeko herrian Otxalde folk taldea sortu zen 1976an, "mugazain kontrabandista" honen omenez.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Jorajuria, Peio: Joannes Otxalde bertsolaria (1814-1897). Erronkak eta hegalak. - Egan, 2016-1/2, 115-127

Ikus, gainera

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanes Otsalde

Kanpo loturak

Tags:

Joanes Otsalde BiografiaJoanes Otsalde LanakJoanes Otsalde Bere omenezJoanes Otsalde ErreferentziakJoanes Otsalde BibliografiaJoanes Otsalde Ikus, gaineraJoanes Otsalde Kanpo loturakJoanes Otsalde18141897Abenduaren 13BidarraiEuskal idazleIbidemIrailaren 28Nafarroa Beherea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MasaSoinu kutsaduraBartzelonaCollageGerra HotzaInaxio PerurenaApustuOctave FeuilletLe CorbusierDwight David EisenhowerKasinoJoachim von RibbentropMaisu/maistraAmets ArzallusHannah ArendtNancy PelosiIrabazi arte! (telesaila)Apustu-artekariEnergia hidraulikoUrtarrilaren 15Gatz (kimika)MarrazoBowhill HouseJose Abad AzpilikuetaJoan Antonio MogelHizkuntzaUrdaibaiErriberriko Errege JauregiaEuskarazko Wikipedia (webgunea)Nogen (musika taldea)Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)PazkoaProkariotoFutbol amerikarraEgutegi gregorianoWolfgang Amadeus MozartSchool Ties71. Oscar SariakMonarkiaIslamOpen accessKontsumismoArthur BarclayGante-WevelgemEuskal Autonomia ErkidegoaBarakaldoEuskara2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakSare sozialakPaduraEslovakiako futbol selekzio nazionalaMicrosoft2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakOñatiBananaIzpilikuIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaFrantziako IraultzaBordeleHormabularUrreGlobal Biodiversity Information FacilityDonibane GaraziEmmanuel MacronBerri TxarrakKirmen UribeNafarroa BehereaZirkulazio-aparatuAbiadura🡆 More