Hormabular

Hormabularra edo kontrahorma horma baten errefortzu edo euskarri gisa erabiltzen den elementu bertikala da.

Orokorrean eraikinaren kanpokoaldean kokatzen da eta eraikinaren pisua lurrera bideratzen du, zeharkako indarrak zimenduetara bideratuz. Horma nagusiaren kontra perpendikularki atxikitako horma edo zutabe baten itxura izan ohi du.

Hormabular
Santa María del Narancon hormabularrek presentzia handia dute
Hormabular
Oñatiko San Migel elizako kalostraren kanpoaldea, hormabular gotikoz jantzia

Erromaniko zein gotiko garaietan oso erabiliak izan ziren.

Historia

Persiar, erromatar eta bizantziar arkitekturan, hormen euskarriak behar zituztenean gehienetan barnealdeko hormak eta trenkadak erabiltzen zituzten. Hala ere, batzuetan, pilastra edo koloma atxiki baten forma hartzen duten kontrahormak erabiltzen zituzten .

Kontrahormak arkitektura erromanikoan ohikoak dira, batez ere elizetan. Hala, habearte bakarreko elizetan, kontrahormadun hormek bermatzen dute bultzadekiko erresistentzia. Hargin erromanikoek kontrahorma beren funtzioak eskatzen zuenera murriztu zuten: pixka bat irtena den ezproi bertikal bat, plano inkilinatu batez estalia. Hiru habearteko elizetan, erdiko habearteko bultzadekiko erresistentzia zutabeek berek, hormabular-zutabe delakoek, ematen dute.

Baina, bereziki, arkitektura gotikoan da arku zorrotzari lotutako kontrahorma horien erabilera estentsiboa egiten duena, ganga garaiak jasan behar zituzten nabeen hormei eusteko. Kontrahormak gutxinaka arintzen doaz, ostiko-arku arin bihurtu arte.

Ezaugarriak

Ganga baten kargaren osagai horizontalak albo-bultzada bat sortzen du, euskarri den horma bultzatzen duena, lurrera botatzeko arriskuarekin. Horri kontra egiteko, bultzada puntuan euskarria indartu egin behar da eta sistema errezena horma loditzea edo perpendikularki beste horma bat eraikitzea da. Hori da kontrahormaren erabileraren jatorria. Kontrahorma gainean ipintzen den pinakuluak ere, beraren pisuak lagundu egiten dio kontrahormari kargaren osagai bertikala handitzen, eta egonkortu egiten du.

Altzairua eraikuntza-elementu gisa erabiltzen hastean, kontrahormen beharra murriztuz joan zen, izan ere, merkeagoa baita estalkia altzairuzko kableekin edo barrekin "jostea", ireki ez dadin.

Motak

Kontrahormen hainbat antolamendu daude, eraikinaren hormetan duten kokapen erlatiboaren arabera:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Hormabular HistoriaHormabular EzaugarriakHormabular ErreferentziakHormabular Ikus, gaineraHormabular Kanpo estekakHormabularHormaZimenduZutabe

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Connemara gure bihotzetanPaduraBaserriMaria AntonietaEdvard MunchFranco BaresiEuskal gatazkaSarpenMarko AgripaXerxes I.aBernardo AtxagaBernart EtxepareJose Luis ZumetaEspainiako trantsizioaItoizOrexaLegutioOperaVasili KandinskiIñaki ZabaletaAizpea GoenagaGoi-kulturaMoncloako ItunakEuri azidoHesi elektrikoMusika tresnaPlaza GorriaJorge OteizaZatiki (matematika)BarraskiloFaktore abiotikoKazetaritzaRootGALJon KortajarenaRaspberry PiBeasainEskuizkribu argiztatuNazio Batuen ErakundeaArkimedesen printzipioaJamala al-BaidhaniTxinako Harresi HandiaE pur si muovePaleolitoaSabaiSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaGernikako bonbardaketaCampos Eliseos antzokiaBarakaldoPagoGizakiEneko AristaNafarroaEmakumeen eskubideakEuropaGiza hezurduraGolfAntzinaroaSistema eragileArte (zuhaitza)Erreakzio kimikoAntzar EgunaPedro SánchezMiren Agur MeabeQR kodeSozialismo utopikoIratze🡆 More