Franz Marc (Munich, 1880ko otsailaren 8a - Braquis, 1916ko martxoaren 4a) alemaniar margolaria eta marrazlea, alemaniako Espresionista mugimenduko artista garrantzitsua.
Pilotu urdina Der Blaue Reiter aldizkariko sortzaileetako bat. Geroago izen berarekin artista talde bat sortu zen.
Franz Marc | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Franz Moritz Wilhelm Marc |
Jaiotza | Munich, 1880ko otsailaren 8a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa |
Bizilekua | Munich Sindelsdorf |
Talde etnikoa | alemaniarra |
Heriotza | Braquis eta Verdun, 1916ko martxoaren 4a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Kochel |
Heriotza modua | : guduan hila |
Familia | |
Aita | Wilhelm Marc |
Ezkontidea(k) | Marie Schnür (en) (1907 - 1908) Maria Marc (en) (1913 - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko arte ederren akademia |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, grabatzailea, artista grafikoa eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Munich Paris Berlin Sindelsdorf Benediktbeuern Kochel Lenggries eta Mulhouse |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Edvard Munch eta Vincent van Gogh |
Kidetza | Der Blaue Reiter |
Mugimendua | espresionismoa |
Genero artistikoa | animal painting (en) arte abstraktua genero-artea paisaia margolaritza izadi hila biluzia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Franz Marc 1880 urtean Munichen jaio zen, garai hartan Bavariako Erresuma. Aita, Wilhelm Marc, paisaien margolari profesionala izan zen eta ama, Sophie etxekoandre eta Kalbindar jarraitzaile sutsua.
1900 urtean Municheko Arte Ederretako Akademian ikasketak hasi zituen, bere irakasleak, besteak beste, Gabriel von Hackl eta Wilhelm von Diez izanik. 1903 urtetik 1907 urtera Frantzian izan zen, batez ere Parisen eta museoak bisitatu zituen eta hainbat margolan kopiatu; izan ere, artisten garapenerako ohiko teknika zen horrela aritzea. Parisen artisten guneetan eta giroan aritu izan zen eta hainbat artista eta aktore ezatutu zituen, esaterako Sarah Bernhardt. Vincent van Goghen pintura eta berea antz handia zuela ikusi zuen.
1906 urtean, Paul anaiareki batera, Bizantziar artean aditua bera, Thessaloniki, Mount Athos, eta greziako hainbat gune bisitatu zituen. Urte batzuk geroago 1910 urtean, Biluzia katuarekin eta Artzaintza Zaldiak margotu zituen, biak ala biak,.................ko Neue Künstlervereinigung (Berria Artisten Elkartea) erakusketan aurkeztuak,Thannhauser Galeriak in Munich.
1911 urtean Der Blaue Reiter aldizkaria sortu zuen eta beste artista batzuekin batera, besteak beste Macke eta Wassily Kandinsky Neue Künstlervereinigung mugimendua.zatitzea erabaki zuten.
Lehen Mundu Gerra hasteareki batera, 1914 urtean, Alemaniako armadan izan zen. 1916 urteko otsailean bere emazteari bidalitako gutun batean, militar kamuflajeari eman ziola ageri da. Aireko artilleriatik ezkutatzeko, puntilismo estiloa estiloa erabiliz, mihise estalki handiak margotu zituen.
Alemaniako Armadaren mobilizazioaren ostean, gobernuak artista nabarmenak borroka gunetik aldendu eta segurtasun eremura eramateko erabakia hartu zuen. Mark zerrenda horretan zegoen baina Verdungo Guduan, 1916 urtean, 36 urte besterik ez zituela, hil egin zen, borroka gunetik alde egiteko agindua jaso aurretik.
Zehar bere hogeiko, Marc zen parte hartzen duten zenbaki bat ekaitz harremanak, barne afera bat iraunkorrak urte asko Annette Von Eckardt, ezkondu antigoaleko dealer bederatzi urte bere senior. Bi aldiz ezkondu zen, lehen Marie Schnür, ondoren, Maria Franck; biak ziren artistak.
Herritarren artean bildumak eusten lanak Franz Marc dira:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Franz Marc, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.