Sarah Bernhardt: Aktore frantziarra

Sarah Bernhardt (Paris, Frantzia, 1844ko urriaren 22a - 1923ko martxoaren 26a) antzerki eta film-aktore judua izan zen.

Batzuen iritziz "munduko historiaren emakumezko aktorerik famatuena" izan zen Hollywood eta bere izarrak agertu aurretik.1870eko hamarkadan Europako antzokietan famatua egin zen, eta Amerika eta Europan zehar antzeztu zuen.

Sarah Bernhardt
Sarah Bernhardt: Biografia, Lanak, Irudi galeria
299. Sociétaire of the Comédie-Française (en) Itzuli

1875 - 1880
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRosine Bernardt, Henriette-Marie-Sarah Bernardt, Sara Marie Henriette Bernhardt
JaiotzaParis1844ko urriaren 22a
HerrialdeaSarah Bernhardt: Biografia, Lanak, Irudi galeria Frantzia
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzabretainiera
HeriotzaParisko 17. barrutia eta Paris1923ko martxoaren 26a (78 urte) (78 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Bernhardt (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: uremia
giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaEdouard Bernhardt
AmaJudith-Julie Bernardt
Ezkontidea(k)Jacques Damala  (1882 -  1889)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Irakaslea(k)Jean-Baptiste François Provos
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, dantzaria, idazlea eta aktorea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0076800 Allocine: 34672 Allmovie: p5810 IBDB: 9688
Spotify: 0smRTdqFOUV9zYf3m2i2ex Musicbrainz: 3db2adb7-5363-4b72-bc2f-e66c1e45e99a Discogs: 1379671 IMSLP: Category:Bernhardt,_Sarah Find a Grave: 1333 Edit the value on Wikidata
Sarah Bernhardt: Biografia, Lanak, Irudi galeria

Biografia

Sara-Marie-Henriette Rosine Bernardt Parisen jaio zen 1844ko urriaren 22an. Holandar jatorriko aita ezezagunaren eta Julie Bernardt amaren alaba zen. Bere aitona Moritz Bernardt judu jatorriko merkataria zen Amsterdam hirian. Bere ama ere, Amsterdamen jaio zen.

Besteak beste, Gustave Doré artista frantziarraren, Alphonse Mucha artista txekiarraren, Victor Hugo idazle frantsesaren, Oscar Wilde idazle ingelesaren edo Louise Abbéma margolari frantsesa bezalako garaiko pertsonaien lagun eta maitale izan zen. Baita Louise Abbémarena ere: bere erretratugile ofiziala izateaz gain, bere bizitzaren zatirik handiena berarekin partekatu zuen.

Artista

Bere izen-abizenei H letra erantsi zien bere izen artistikoa osatzeko, Sarah Bernhardt. Gainera, bere osaba Édouard Bernardten izena bere aitaren izena bezala erabili zuen.

1862. urtean antzezten hasi zen Comédie-Françaisen ikasten ari zenean. Hasieran ez zuen arrrakasta handirik izan, baina 1870eko hamarkadan Europako antzokietan famatua egin zen eta laster New Yorkeko eta Europako eskaintzak jasotzen hasi zen.

Bernhardt zinema mutuaren emakumezko aktore aitzindarietako bat izan zen, 1900. urtean bi minutuko luzera zuen Le Duel d'Hamlet filmean debuta eginez.

"Bost aktore mota daude: txarrak, erregularrak, onak, handiak eta Sarah Bernhardt". Mark Twain

1896ko abenduaren 9an, Sarah Bernhardtek bere hogeita hamar urteko ibilbidea ospatu zuen Parisen. Renaissance antzokian, Racine eta Parodiren testuak antzeztu zituen aktoreak. Azkenik, tronu batean eserita, bost poetari entzun zien bere laudorioak bertsotan deklamatzen. Gonbidatu bakoitzak album ilustratu bat eta zilarrezko domina bat jaso zituen, René Laliquek grabatua, aktore tragikoaren irudiarekin.

1899an rol maskulino bat antzezten lehena izan zen; 55 urterekin literaturaren historiako pertsonaia gizon garrantzitsuenetako bat antzeztu zuen: Hamlet.

Zuzendaria

Aktore lanbidea eskultura, pintura eta literaturarekin uztartu zuen, eta ikuskizunaren munduko lehen enpresaria izan zen, Parisko hainbat antzokitako ekoizpenak izapidetu eta zuzentzeaz arduratu zelarik. 1893an Bernhardt Théâtre de la Renaissance delakoaren zuzendari bihurtu zen, eta 1899an Théâtre des Nations zaharrera aldatu zen, Théâtre Sarah Bernhardt izena hartu eta 1923an hil zen arte.

Azken urteak

Bernhardt Ohorezko Legioko kide egin zuten 1914an. 1905ean, Hego Amerikako bira batean, eskuineko belaunean min hartu zuen Toscako azken eszenan salto egitean. 1915ean gangrena sartu zitzaion eta hanka moztu behar izan zioten. Ezer esan gabe, Lehen Mundu Gerran Bernhardtek behin eta berriz bisitatu zituen frontean zeuden soldaduak, aulki batean eginez agerraldiak. 1916an ekin zion bere azken birari Estatu Batuetan zehar 18 hilabetez. 1918ko azaroan Frantziara itzuli zen, baina laster Europako beste bira bati ekin zion, eserita zegoela antzezteko moduetan arituz. 1920an Bernhardtek eleberri bat argitaratu zuen, Petite Idole: egilearen ibilbide eta anbizioen idealizazioa.

Heriotza

La Voyante filmatzen ari zirela, larriki gaixotu zen. Berriak munduari bira ematen zion bitartean, milaka paristar bildu ziren etxe atarian. Semeak eta miresle gorte leial batek lagundurik, bere azken hitzak esan zituen:

"Kazetariak dira? Orduan airean edukiko ditut. Bizitza osoan torturatu naute, orain nire txanda da". Sarah Bernhardt

1923ko martxoaren 26an hil zen uremia gaitzak jota. Parisko Père Lachaise hilerrian ehortzi zuten. Gaur egun, Sarah Bernhardtek Hollywoodeko Famaren Pasealekuan izarra bat du bere izenarekin, Vine Street kaleko 1751. zenbakian.

Lanak

Antzerkia

  • 1862: Iphigénie
  • 1862: Valérie
  • 1862: Les Femmes Savantes
  • 1864: Un Mari qui Lance sa Femme
  • 1866: La Biche aux Bois
  • 1866: Phèdre (Aricie)
  • 1866: Le Jeu de l'Amour et du Hasard (Silvia)
  • 1867: Les Femmes Savantes (Armande)
  • 1867: Le Marquis de Villemer
  • 1867: François le Champi (Mariette)
  • 1868: Kean (Anna Damby)
  • 1869: Le Passant, (Zanetto)
  • 1870: L'Autre
  • 1871: Jeanne-Marie
  • 1871: Fais ce que Dois
  • 1871: La Baronne
  • 1872: Mademoiselle Aïssé
  • 1872: Ruy Blas (Mariana de Neoburg).
  • 1872: Mademoiselle de Belle-Isle (Gabrielle)
  • 1872: Britannicus (Junie)
  • 1872: Le Mariage de Figaro
  • 1872: Mademoiselle de la Seiglière
  • 1873: Dalila
  • 1873: Chez l'Avocat
  • 1873: Andromaque
  • 1873: Phèdre (Aricie)
  • 1873: Le Sphinx
  • 1874: Zaire
  • 1874: Phèdre (Fedra)
  • 1875: La Fille de Roland
  • 1875: L'Étrangère (Clarckson Andrea)
  • 1875: Rome Vaincue
  • 1877: Hernani (Na Sol)
  • 1879: Phèdre (Fedra)
  • 1880: L'Aventurière
  • 1880: Adrienne Lecouvreur
  • 1880: Froufrou
  • 1880: La Dame aux Camélias (Marguerite Gautier)
  • 1882: Fédora
  • 1882: Théodora (Teodora)
  • 1882: La Tosca
  • 1882: La Princesse Georges
  • 1890: Cléopâtre (Kleopatra)
  • 1893: Les Rois
  • 1894: Gismonda
  • 1895: Amphytrion
  • 1895: Magda
  • 1896: La Dame aux Camélias (Marguerite Gautier)
  • 1896: Lorenzaccio (Lorenzo de' Medici)
  • 1897: Spiritisme
  • 1897: La Samaritaine
  • 1898: Medée, (Medea)
  • 1898: La Dame aux Camélias (Marguerite Gautier)
  • 1898: Jeanne d'Arc (Jeanne d'Arc)
  • 1898: Izéïl
  • 1898: Roi Lear
  • 1899: Hamlet (Hamlet)
  • 1899: Antoine et Cléòpatre (Kleopatra)
  • 1898: Macbeth (Macbeth Anderea)
  • 1898: Pierrot Assassin (Pierrot)
  • 1900: L'Aiglon (L'Aiglon)
  • 1903: La Sorcière
  • 1904: Pelléas et Mélisande (Pelléas)
  • 1906: La dama del mar
  • 1906: La Vierge d'Avila (Santa Teresa)
  • 1911: Reine Elizabeth (Elisabeth Erregina)
  • 1913: Jeanne Doré (Jeanne Doré)

Zinema

  • La voyante (1923) (bukatu gabe)
  • Jeanne Doré (1916) (Jeanne Doré)
  • Ceux de chez nous (1915) (bere bizitzari buruzko film-dokumentala)
  • Mères françaises (1915) (erizaina)
  • Le duel d'Hamlet (1900) (Hamlet)
  • Sarah Bernhardt à Belle-Isle (1912) (Sarah Bernhardt)
  • Elisabeth, reigne d'Angleterre (1912) (Elisabeth erregina)
  • Adrienne Lecouvreur (1912) (Adrienne Lecouvreur)
  • La dame aux camélias (1911) (Camille)
  • Tosca (1908) (Tosca)

Irudi galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Sarah Bernhardt BiografiaSarah Bernhardt LanakSarah Bernhardt Irudi galeriaSarah Bernhardt ErreferentziakSarah Bernhardt Ikus, gaineraSarah Bernhardt Kanpo estekakSarah Bernhardt

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ekain RicoXIX. mendeaMiguel ServetGarapen iraunkorIndustrializazioa Euskal HerrianIntsektuGau zuriaLatasa eta Luxiaren arteko aizkora apustuaSalmonellaIbaiLionel MessiNaomyOnintza EnbeitaIdazkera kuneiformeZenbaki lehenFutbol amerikarraBertsolaritza3x3 saskibaloiEsku-huskako pilotaCastillo SuarezEuroVeloJudaismoAntzinako ErromaOiartzunMikel AnteroBibliaIpar Euskal HerriaAsier SerranoEuskalki3x3 saskibaloiaKristobal KolonLaboral KutxaEnergia nuklearEusko Legebiltzarrerako hauteskundeakDurangoMasturbazioMediaWikiEusko JaurlaritzaNerea KortajarenaBrasilMarmokaKristal hautsien gauaIruñeaZinemaErdi Aroko musikaEibarChantal van den HeuvelAditz trinkoUgaztunDidoHatzak sartuRamon SaizarbitoriaIhes beteaKomunismoJulio ZesarPopAmaren eskuakTxakurUgaitz MugertzaNazionalsozialismoJoanes Labaien2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal HerrianAnari2020TolosaKontxu OdriozolaKarl MarxBiomasaThomas RowlandsonJoseba SarrionandiaNerbioi🡆 More