Elurzulo

Elurzuloa izotza edo elurra gordetzeko edo kontserbatzeko prestatu ohi zen tokia da.

Elurzulo
Elurzuloa Toloñoko mendilerroan.
Elurzulo
Irango Kerman hiriko yakhchal edo elurzuloa.

Antzinako Erroman jadanik erabiliak izan arren, batez ere XVI. eta XIX. mendeen artean zabaldu zituzten, XX. mendean hozkailuak zabaldu zituzten arte. Izotza batez ere medikuntzarako erabili zuten, sukarra jaisteko, odoljarioak oztopatzeko edo zaintiratuetan.

Euskal Herrian

Gipuzkoan herri askok bere elurzulo zuten: Andoain (Onddo), Azpeitia (bi Xoxoten), Zegama (Aratzen), Deban (bi), Elduain (Galoegi), Gabiria, Irun (Arburu, Elurretxe, Pikabea, Sarjiñola, Urdiñegi), Oñati (Artzanburu), Oiartzun (Aiako Harria), Errezil, Errenteria (Aldura, Pertsele), Urnieta (Altzibar, Mantale, Tximista), Bergara.

Bizkaiak behintzat 22 elurzulo zituen. Ibaizabalen hegoaldean 19 eta Oizko magaletan beste hiru: Ganbe (595 metroko altueran, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz), Maska (400 metroko altueran, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz) eta Kortaguren (565 metroko altueran, Ziortza). Azken hauek etxola bat zuten putzuak ziren. 800 metro baino gutxiagoko altuera egotean, putzuaren ahoan etxola zegoen, barruko izotza babesten zuena.

Elurzulo 
Erriberriko Errege Jauregiaren oinean dagoen elurzuloa.

Nafarroan ezaguna da Erriberriko Errege Jauregiaren oinetan dagoen elurzuloa, arrautza-oskol itxura duena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

ElurIzotz

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ZarautzItaliaBilintxNekazaritzaDiktaduraBergaraTasmaniako deabruBaleaArrasateAstoBilboko Athletic Club 2016-20172023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakMalko-guruinAdimen artifizialNerea IbarzabalJoseba SarrionandiaFestina auziaAzaroaren 11SugegorriSuediaGalileo GalileiArte erromanikoaCreative CommonsSoziolinguistikaSaint-Amand-Montrond kantonamenduaMyriostoma coliformeMexikoko IraultzaFigaroren ezkontzakUgaztunHistoriografiaWikiIndustrializazioa Euskal HerrianHilerri2009Apaizac obeto (espedizioa)Fallout 4DonostiaIker CasanovaDemokraziaLaminaGiza eskubideakXVIII. mendeaPsikoanalisiIratiAlpe PeninoakAna ObregónTaula periodikoaAlemaniaHausterre-egunNikolas II.a ErrusiakoaUrtarrilaren 17OrgasmoMoneroFrantsesIranIñaki PerurenaIsaac NewtonNASAOlaia InziarteDonostiako historiaArtelazkiCarles PuigdemontSara GandaraJesus Elosegi1964Maien zibilizazioaCorpus Inscriptionum LatinarumHerri kirolAzaroaren 27Boleibol🡆 More