Barrabil-zorroa edo eskrotoa hainbat animalia arren ugal-aparatuko egitura anatomikoa da.
Larruazal fin eta gihar leunez osatutako bi ganbaradun zaku bat da, zakilaren azpian eskegia. Ugaztun lurtar gehienek barrabil-zorroa dute. Eskuarki barrabil bat bestea baino beherago geratzen da, konpresioa ematekotan inpaktuaren indarra gutxitzeko. Perineoko errafea barrabil-zorroko trenkada lotzen duen larruazal zut eta txikia da, barrabil-zorroaren gainetik pixka bat altxatzen dena. Barrabil-zorro osoan zehar goitik behera hedatzen den lerro bat ematen du. Barrabil-zorroaren barruan fascia espermatikoa, barrabilak, epididimoa eta hodi deferentea biltzen dira. Itsas ugaztun gehienek ez dute barrabil-zorrorik kanpoaldean eta barrabilak abdomeneko barrunbe batean gordetzen dituzte, baita barrabiletako arteria, barrabiletako zaina eta plexo panpinformea. Gizakietan eta beste ugaztun batzuetan barrabil-zorroa ileekin estaltzen da nerabezaroan.
Barrabil-zorro | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | gizonezkoen ugaltze-aparatua |
Konponenteak | dartos (en) Scrotal septum (en) albuginea cremasteric fascia (en) External spermatic fascia (en) Kremaster muskulua internal spermatic fascia (en) |
Hona drenatzen du | testicular vein (en) gainazal inginaleko nodo-linfatikoak |
Arteria | anterior scrotal arteries (en) posterior scrotal arteries (en) |
Zaina | testicular vein (en) |
Nerbioa | posterior scrotal nerves (en) anterior scrotal nerves (en) genital branch of genitofemoral nerve (en) perineal branches of posterior femoral cutaneous nerve (en) anterior cutaneous branch of iliohypogastric nerve (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | scrotum |
MeSH | A05.360.444.661 |
TA | A09.4.03.001 eta A09.4.03.004 |
FMA | 18252 |
Terminologia anatomikoa |
Emeengan egitura homologoa dira ezpain handiak.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Barrabil-zorro, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.