Australiar Kontinentea: Kontinente

Australiar kontinentea, batzuetan Sahul, Australinea edo Meganesia izenekin ere ezaguna, Australiaren lurrazal kontinentalean dauden lur masek eratzen dute.

Australiar lurrez gain Tasmania eta Ginea Berria daude bertan. Ginea Berriak Papua Ginea Berria eta Indonesiako bi probintzia hartzen ditu. Ozeaniako eskualde geografikoan kokatua, ingeles tradizioan dauden zazpi kontinenteetatik txikiena da.

Australiar Kontinentea: Kontinente
Australiar kontinentea.

Kontinentea lurrazal kontinental batean dago, sakonera txikiko hainbat itsasoz inguratuta: Arafura itsasoa eta Torres itsasartea Australiako lur nagusiaren eta Ginea Berriaren artean, eta Bass itsasartea Australia eta Tasmaniaren artea. Pleistozenoan uraren maila baxuagoa zenean, glaziazioaren ondorioz, lur lehorrez konektatuta zeuden, azkenengoz orain dela 18.000 urte. Azken 10.000 urtetan itsasoaren mailaren igoeraren ondorioz nahiko lehorra den Australiaren eta bi uharte menditsuak bereizi ziren.

Australiar kontinentea Indo-australiar plakaren parte da. Historia geologiko oso egonkorra du, eta munduko lur masarik zaharrena, baxuena eta lauena da. Zeelanda Berria ez da Australiar kontinentearen parte, baizik eta Zealandia izeneko ur-azpiko kontinente baten parte. Zeelanda Berria eta Australiak osatzen dute Australasia deitutako Ozeaniaren azpi-eskualdea, Ginea Berria Melanesiaren parte den bitartean. Ozeania kontzeptua Australiar kontinentea, Zealandia eta Ozeano Barean dauden hainbat uharte izendatzeko erabiltzen da.

Papua Ginea Berria, kontinente honen barruko herrialdea, munduko herrialde anitzetako bat da, hizkuntza eta kulturari dagokionez. Munduan landa-eremuan bizi den populazio gehien duen herrialdea da, %18 baino ez delako bizi hirietan. Mendebaldeko Papua, Indonesiako probintzia bat, 44 tribu ez kontaktaturen bizilekua da. Australia, kontinenteko lur-masarik handiena, oso urbanizatuta dago eta munduko 13. ekonomiarik indartsuen da, Giza Garapen Indizean bigarrena den bitartean. Australiak da munduan inmigrazio gehien duen 9. herrialdea. Australia eta Ginea Berrira iritsi ziren lehen biztanleak orain dela 50.000 eta 30.000 urte artean iritsi ziren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AustraliaGinea BerriaIndonesiaIngelesLurrazal kontinentalOzeaniaPapua Ginea BerriaTasmania

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Arkimedesen printzipioaPlaken tektonikaPaleolitoaEuzko Alderdi JeltzaleaGotzone SagarduiGoienaErleEnergia hidraulikoJaponiaErdibitzaile (geometria)Miren NarbaizaHarkaitz CanoEnergia termikoZergatik panpoxEnergia eolikoKoldo MitxelenaTxakurOrbital atomikoJosu MartinezBilboko Arte Ederren MuseoaTtun-ttunEkoizpen-teoriaHaurren Eskubideen AldarrikapenaEspainiaGonzalo BoyeEuskal dantzakLemoizko zentral nuklearraJan Breydel estadioaRomandiaKazetaritzaBenito LertxundiPerpausBeasainOperaTorlojuDiktaduraAmerikaEspainiako Gerra ZibilaWikipediaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaBerriaErrubrika (hezkuntza)Haurren Eskubideei buruzko HitzarmenaLiv StrömquistReggaeBerlingo harresiaTom TykwerPierre-Simon LaplaceBernardo AtxagaTeknologiaIruñeaEuskal Autonomia ErkidegoaSilvia TortosaOrskBacillus cereusAnimaliaEustakio MendizabalEusko LegebiltzarraSebastian IradierJoselu AnayakEnaraInka InperioaGarbiñe MuguruzaGipuzkoaEzkontzaTarinSortuHaurtxoRemei Sipi🡆 More