Kosciuszko mendia, ofizialki ingelesez Mount Kosciuszko eta Australiako aborigenek Tar Gan Gil deitua, Australia geografikoko mendirik altuena da.
Mount Kosciuszko | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.228 m |
Prominentzia | 2.228 m |
Mota | mendi |
Eponimoa | Tadeusz Kościuszko |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°27′21″S 148°15′49″E / 36.4558°S 148.2635°E |
Honen parte da | Zazpi Gailurrak |
Mendikatea | Snowy Mountains (en) |
Estatu burujabe | Australia |
Australiako estatu | Hegoaldeko Gales Berria |
Babestutako-eremua | Kosciuszko National Park (en) |
Leku geografikoa | Main Range (en) |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | Bertakoek. Europarren artean Paweł Edmund Strzelecki poloniarrak 1840an. |
Ohiko bidea | Charlotte Pass-etik. |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Garaia | Siluriar |
Snowy Mountains edo "Mendi Elurtsuetan" dago; mendikate hau Australiar Alpeen barruan dago eta aldi berean hau Australiako ekialde ia osoa iparraldeko Queenslandetik erdialdeko Victoriara doan Mendikate Banatzaile Handiaren (Great Dividing Range) zatia da.
Bere izena daraman Parke Nazionalaren barnean dago, Hegoaldeko Gales Berria estatuan Victoriarekiko mugatik hurbil.
Aborigenek mendiarentzat duten izena Tar Gan Gil edo Targangil da, beste forma batzuk agertzen badira ere; azken urteetan toponimoa ikusgarritasuna irabazten ari da eta bigarren forma eski-gune batena da. 2005ean Hegoaldeko Gales Berrian izena koofizial bihurtzeko proposamena luzatu zen baina poloniar jatorriko australiarren presioagatik ez zen onartu.
Paweł Edmund Strzelecki poloniarrak izendatu zuen horrela Tadeusz Kościuszko bere herriaren heroi nazionalaren omenez. Lehen garaietan grafia sinplifikatua erabiltzen zen eta Kosciusko idazten zen; 1997an onartu zen Kosciuszko idazkera, polonierazkotik (Kościuszko) hurbilago.
Jatorrian Kosciuszko mendiaren ondoan dagoen beste mendi baten izena zen, baina neurketen ondorioz Townsend mendia (Mount Townsend) altuena zela ondorioztatu zen eta beraz izenak elkartrukatu zizkieten, altuena Kosciuszko izan dadin.
Ahoskera ere australiar anglo erara egiten da, ez polonieraz egokitu beharko zen bezala.
Australiako mendi askoren moduan teknikoki erraza da gailurrera heltzea. Charlotte Passeraino errepidea dago eta hortik 8 bat kilometrotan ibiliz tontorrera hel daiteke. 1976 arte Rawson's Passeraino ere heltzen ziren ibilgailuak baina ingurumena babestearren aukera hori itxi egin zen.
Thredbotik ere igo daiteke berebiziko konplikazio teknikorik gabe; bide biek bat egiten dute Rawson's Passen; 2007an bertan Australiako komun publikorik altuena (2100 m) zabaldu zen. Egun 100000 bat lagunek bisitatzen dute mendia udan eta horrek kezka handia sortu du.
|
Beti eztabaidan, Australia geografikoki batzuetan uharterik handientzat eta beste batzuetan aparteko kontinentetzat hartzen da. Bi kasuetan Kosciuszko mendirik altuena da; Australiako kontinente geologikoan Nemang Kawi (Puncak Jaya indonesieraz, 4884 m) litzateke altuena. Hori dela eta "Zazpi gailurrak" (ingelesez Seven Summits) zerrendan, non kontinente bakoitzeko tontorrik altuena agertzen den, bata edo bestea egon ohi da.
Australiak administratiboki kontrolatzen edo kontrolatu nahi dituen lurralde bitan daude mendi altuagoak:
Ozeania mailan Zeelanda Berriko Aoraki ere (3754 m) erruz gailentzen zaio; baina beste alde batetik Mauna Kea sumendia dago Hawaii uharteetan, zeina, itsaso-azpiko mailatik neurtuta (ez bakarrik lurrazaleko uharteko itsas-mailatik), munduko mendirik altuena litzatekeen, 9.966 metro itsasoaren hondotik, 4.205 meters itsas-mailatik.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kosciuszko mendia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.