Australiar Lurralde Antartikoa (ingelesez: Australian Antarctic Territory edo AAT) Australiak beretzat eskatzen duen Antartikaren zatia da.
60°-tik hegoalderako latitudean eta 45°-tik 160°-ra bitarteko ekialdeko longitudean (Adelia Lurraldea [136° E - 142° E] izan ezik) dauden uharte eta lurralde guztiak hartzen ditu. Guztira, 5.896.500 km²-ko hedadura du, Antartika osoaren % 42.
Australiar Lurralde Antartikoa | ||
---|---|---|
Australian Antarctic Territory | ||
Antarctica, Australia territorial claim.svg | ||
Geografia | ||
Hiriburua | Davis (basea) | |
Azalera | 5896500 | |
Kontinentea | Antartika | |
Administrazioa | ||
Gobernu-sistema | Kanpoko lurraldea | |
Erregea | Karlos III.a | |
Epai autoritatea | Supreme Court of the Australian Capital Territory (en) | |
Demografia | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km² | |
Historia | ||
Sorrera data: 1933ko ekainaren 13a | ||
Bestelako informazioa | ||
Ordu eremua | ikusi
| |
aad.gov.au |
Australiaren lurralde-eskaera lau herrialdek baino ez dute onartzen: Zeelanda Berria, Frantzia, Norvegia eta Erresuma Batua. Australiak 1959ko abenduaren 1ean Itun Antartikoa berretsi zuenetik, haren lurralde-eskaera geldirik dago nazioartean.
Erresuma Batuak 1841eko urtarrilaren 9an beretzat eskatu zuen lehen aldiz Viktoria Lurraldea. 1911n eta 1914an egin zituzten australiarrek lehen espedizioak Antartikan, Sir Douglas Mawson buru. Enderby Lurraldea Erresuma Baturako eskatu zuen Dawsonek 1930eko urtarrilaren 13an. 1933ko otsailaren 7an, britainiar agindu batek Australiari eman zizkion lurralde-eskubideak. Transferentzia 1936an gauzatu zen. Australiak 1954ko otsailaren 11n ezarri zuen bere lehen basea (Mawson basea) Antartikan.
Australiak bederatzi sektore geografikotan banatzen du beretzat eskatzen duen lurraldea. Mendebaldetik ekialdera, hauek dira:
Zb. | Sektorearen izena | Azalera (km2) | Mendebaldeko muga | Ekialdeko muga |
---|---|---|---|---|
1 | Enderbyren Lurraldea | 045° E | 056°25' E | |
2 | Kempen Lurraldea | 056°25' E | 059°34' E | |
3 | Mac. Robertsonen Lurraldea | 059°34' E | 072°35' E | |
4 | Elisabet Printzesaren Lurraldea | 072°35' E | 087°43' E | |
5 | Gilen II.aren Lurraldea | 087°43' E | 091°54' E | |
6 | Maria Erreginaren Lurraldea | 091°54' E | 100°30' E | |
7 | Wilkesen Lurraldea | 2.600.000 | 100°30' E | 136° E |
8 | Jurgi V.aren Lurraldea | 142° E | 153°45' E | |
9 | Oatesen Lurraldea | 153°45' E | 160°00' E | |
Australiar Lurralde Antartikoa | 6.119.818 | 044°38' E | 160°00' E |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Australiar Lurralde Antartikoa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.