Aramaio: Arabako udalerria

Aramaio Arabako iparraldeko udalerri bat da, Zuiako kuadrillakoa (batzuetan Debagoiena dela jotzen da, eskualde horrekin duen loturagatik).

Gasteiztik 29 bat kilometro iparraldera dago, Bizkaiarekiko (Durangaldea) eta Gipuzkoarekiko (Debagoiena) mugan. Arrasatetik, 8 km-ra dago.

Aramaio
Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa Araba, Euskal Herria
Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa
Aramaioko udaletxea
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofizialaAramaio
AlkateaIban Herrarte Arana (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea{{{postakodea }}}
INE kodea01003
Herritarra{{{herritarra}}}
Kokapena
Koordenatuak43°02′07″N 2°35′09″W / 43.0352°N 2.5857°W / 43.0352; -2.5857
Azalerakm2
Distantzia29 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.409 (2023)
Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa−22 (2022)
alt_left 703 (%49,9) (%54,2) 764 alt_right
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)
Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa% 0,13
Zahartze tasa% 29,22
Ugalkortasun tasa‰ 38,59
Ekonomia
Jarduera tasa% 80,63 (2011)
Genero desoreka% 1,19 (2011)
Langabezia erregistratua% 3,5 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 81,3 (2010)
Kaleko erabilera % 63.4 (2016)
Etxeko erabilera% 69.99 (2016)
Datu gehigarriak

Geografia

Ingurune naturala

Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa 
Aramaioko ibarraren ikuspegi orokorra.

Aramaio udalerria izen bereko ibarrean dago, askotan Leintz ibarraren zatitzat hartzen den arren. Udalerriko ibarretik Anboto (1.330 m) eta Udalatx (1.117 m) mendiak ikusten dira, besteak beste. Aramaio ibaiak zeharkatzen du udalerria. Albinako urtegia ere Aramaioren barnean dago.

Arangioko haitzek edo Etxaguengoek udalerria banatzen dute. Hortaz, udalerriko urak bi isurialdeetara doaz. Oriol (1.128 m) inguru horietako mendi nagusia da. Udalerriko ipar-ekialdean, Tellamendi (835 m) dago.

Udalerri mugakideak

Historia

Historiaurrea

Historiaurreko lehen aurkikuntza, gaur egungo behi aziendaren aurreko uro baten adarra izan zen. Uste denez, 100.000 urte inguru ditu. Brontze Aroko trikuharriak ere topatu dituzte Aramaion: bata Anbotosten eta bestea Ollargainen.

Erdi Aroa

X. mendearen azken aldeko kristau hilobien aztarnak agertu dira Letasurreko baseliza dagoen muinoan. XII. mendearen hasierarako, herriak haranen hondoetan finkatzen hasi ziren. Erdi Aroan elizate berriak sortu ziren; eta, historian sartzen direnean, Aramaioko Kontzejuan batuta agertzen dira.

XIV.-XV. mendeen artean osatu zen egun Kalea esaten zaiona (Ibarra auzoa); garai hartan sortu ziren burdinolak eta gaur egun arte iraun duten hiru kaleak: Nardeaga, Ibargoia eta Matxinkale.

Arteaga eta Muxika etxeko jaunak izan ziren Aramaioren jabeak. Geroxeago Butroe etxearena izatera pasatu zen, Maria Alonso Muxikakoa eta Gomez Gonzalez Butroekoen arteko ezkontzagatik.

Ahaide Nagusien arteko gerretan Aramaion oso borroka sonatua gertatu zen 1443an. Gomez Gonzalez Butroek eginiko probokazioari erantzunez, Pedro Abendañokoa Legutioko jaunak eta haren lagunak Legutiotik Aramaion sartu ziren hogei etxe erretzeko asmoz, Mendiolako dorrea barne, bere jauna bertan ez zegoela aprobetxatuz. Abendañokoak lapurretan eta arpilatze gordinean zirela, Joanes Mendiolakoa Aramaion agertu zen bere indar guztiekin. Nahiz eta Abendañokoak Arratondoko atakatik ihesean atera, Mendiolakoaren jazarpenagatik Abendañoko bost lagun hilik gertatu ziren.

Gertaera hori Aramaioko kantuan jasota gelditu zen, Abendañokoen ihesi etsia deskribatzen zela han.

Geroago, 1448an, Oñatiko Ganboatarrek Arrasateri su eman zioten. Aramaioko jauna Butroeko Gomez Gonzalez bertan zegoen eta, ihes egiten saiatu zen arren, Maalako Errebalan (Arrasate) hil egin zuten. Urte batzuk geroago haren semeak morroi batzuk bidali zituen, aita mendekatzeko asmoz, arrasatear batzuk hiltzera. Garagartzan dauden bi gurutzek gogoratzen dute gertatutakoa.

Aramaio Bizkaiko jaurerriarena izan zen XV. mendearen bukaera arte. 1489ko urtarrilaren 9an Araba barnean gelditu zen, herriaren eta probintziaren arteko hitzarmenaren bidez. Nahiz eta idazki horretan zehaztuta zegoen aurrerantzean ordura arteko zergak baino arinagoak ordaindu beharko zituztela aramaioarrek, bategitea kaltegarria izan zen aramaioarrentzat. Izan ere, foruetan jasotako askatasunaz gozatu ordez, Aramaioko biztanleek jaunen gehiegikeriak pairatu zituzten. Butroe eta Muxikako etxeak batu zirenean, ibarraren jabeak bilakatu ziren, larderia osoz jokatuz. Barajuengo gazteluko jaunek Aramaioko emakumeak eurekin gaua pasatzera behartzen zituzten, adibidez, haien senar edo gurasoak almena batetik urkatzeko mehatxupean. Neurrigabekeria haiek zirela eta, Aramaioko biztanleek kexa aurkeztu zieten Errege-erregina Katolikoei. Gertakariak egiaztatu ondoren, Barajuengo gaztelua suntsitzeko agindua eman zuten.

Erdi Aroaz geroztik

XIX. mendea arte, burdina lantzen segitu zuten Aramaioko burdinoletan. Ibarreko sutegiek ikatz asko behar zuten, baita Otxandioko torloju industriak ere. Aramaioko mendietan egur asko zegoen, eta harekin egurrikatza egiten zuen ikazkin asko ere bai.

Bigarren Karlistaldian (1872-1876), Santa Kruz apaiz ospetsua Aramaion eduki zuten preso. Heriotza zigorra aplikatu behar zioten egunaren aurreko gauean, leihotik ibaira jauzi egin eta ihes egin zuen. Gantzagako auzotar batzuen laguntzarekin, haitzulo batera iristea lortu zuen, eta han ezkutatuta egon zen, Frantziara alde egin zuen arte. Oraindik ere Santa Kruz apaizaren koba esaten diote haitzulo horri.

Banaketa administratiboa

Aramaioko udalerria 9 herriz edo elizatez osatua dago:

Demografia

Aramaioko biztanleria 1.500-2.000 biztanleen inguruan mantendu zen XX. mendean zehar. Udalerriko jarduera ekonomikoa tradizionalki nekazaritzari lotutakoa izanik, XX. mendeko bigarren erdialdean sektore horrek garrantzia galdu izanaren ondorioz biztanleria 1.300 biztanle ingurura jaitsi zen, baina 1990eko hamarkadatik aurrera berriro biztanleak irabazten hasi zen.

Aramaioko biztanleria
Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa

Politika

Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa 
Aramaioko udaletxea Ibarran

Udal hauteskundeak

Aramaiogo udalbatza

Alderdia

2019

2023

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
7 / 9
570 (% 68,76)
6 / 9
405 (% 65,01)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 9
218 (% 14)
3 / 9
179 (% 28,73)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
14 (% 1,68)
0 / 9
13 (% 2,09)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
1 (% 0,12)
0 / 9
1 (% 0,16)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean
Aramaioko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015 2011 2007 2003 1999 1995 1991 1987 1983 1979
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) % 65,43 6 % 60,72 6 - - - - - - - - - - - - - - - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) % 28,15 3 % 16,03 1 % 31,87 3 % 93,04 9 % 44,04 4 % 37,22 4 % 33,38 3 % 27,81 2 % 75,00 7 % 65,39 6
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) % 1,60 0 % 0,90 0 % 1,39 0 % 2,64 0 - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) % 0,00 0 % 0,34 0 % 0,64 0 % 1,47 0 % 0,45 0 - - - - - - - - - -
Aramaioko Alkartasuna (AA) - - % 19,98 2 - - - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - - - % 45,67 5 - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - - - % 15,19 1 - - % 30,77 3 % 36,47 3 % 39,82 4 % 48,97 5 - - - -
Ezker Batua-Berdeak (EB-B) - - - - % 3,32 0 - - - - - - - - - - - - - -
Arabar Batasuna (UA) - - - - - - % 0,29 0 - - % 0,05 0 - - - - - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - % 23,41 2 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - % 24,44 2 % 25,41 2 % 21,77 2 - - - -
Independenteak - - - - - - - - - - - - - - - - % 24,16 2 % 34,61 3

Alkateak

Hauek izan dira Aramaioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jesus V. Zabala Ibarguen 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Vicente Mondragon Ayastuy 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Enrique Ullibarriarana Errasti 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Jose Ramon Uribe Uriarte 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Iñaki Nafarrate Kortabarria 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Nafarrate Kortabarria 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Mercedes Mondragon Ayastuy 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Asier Agirre Mugarza 2007 2009 a Eusko Abertzale Ekintza
Asier Agirre Mugarza 2009 2011 Ez esleituak
Ramon Ajuria Uranga 2011 2015 Bildu
Lierni Altuna Ugarte 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Lierni Altuna Ugarte 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Iban Herrarte Arana 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

Garraioa

Araba Bus sareko Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa  eta Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa  lineek zerbitzua ematen diote udalerriari:

Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
2 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)LukuUrbinaGoiainLegutio Ibarra
3 Ibarra Arrasate (Santa Ageda)Arrasate (Garagartza)Arrasate (Uribe auzoa)Arrasate (Arimazubi)Arrasate (San Andres)Arrasate (Garibai)Arrasate (Ospitalea)Arrasate (Zigarrola) Arrasate
(Eroski Musakola)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
4 Ibarra OletaGantzagaEtxaguenArraga • Arriola • ArexolaUribarri • Gureia • Suña • UntzillaZabola • Altzaga • BarajuenAzkoaga Ibarra
6a Otxandio
Legutio
OletaElosuElosu (Ollerieta)NafarrateUrrunaga • Larrabea • Legutio (Zabalain) Otxandio
Legutio

Kultura

Euskara

Aramaioko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Aramaio udalerri euskalduna da. UEMAko Arabako herri partaide bakarra da, hau da, euskal hiztunen ehuneko hain handia daukan bakarra. Halaber, bertso-eskola dute gaur egun.

Debagoieneko euskara bertako herriko jatorrizko euskalkia da, Mendebaleko euskararen aldaera. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Aretxabaletak, Arrasatek, Eskoriatzak, Leintz Gatzagak eta Oñatik eta Aramaiok. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara.

Aipatzekoa da kolore politiko guztietako Arabako ahaldun nagusiek euskaraz egin dituztela beren hitzaldiak Aramaion izan direnean. Horrela egin zuten, besteak beste, Federico Baraibarrek 1913an, Manuel Aranegik 1961ean eta Emilio Gebarak 1982an.

Kirola

Herriak bola jokoaren aldaera propioa du.

Jaiak

Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa 
2010eko Aramaioko jaiak. Hondoan, Sastiña baseliza.

Herriko jaiak, San Martinak, uztaileko lehen aste bukaeran ospatzen dira, San Martin eguna azaroaren 11n izan arren.

Auzoetako jaiak

Gainerako ospakizunak

  • Apirilaren 28a: San Prudentzio, eta gertuen dagoen igandean, Sagardogile eguna.
  • Ekaineko lehen igandea: Santikurtz eguna.
  • Uztaileko bigarren igandea: San Kristobal eguna.
  • Iraileko lehen igandea: Marixeka eguna.
  • Urriko azken larunbata: Jubilatuen eguna eta artisau feria.

Aramaioar ospetsuak

Ondasun nabariak

Aramaio: Geografia, Historia, Banaketa administratiboa 
Salturri baserria, Aramaioko zaharrena (XVI. mendean eraikia).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba


Tags:

Aramaio GeografiaAramaio HistoriaAramaio Banaketa administratiboaAramaio DemografiaAramaio PolitikaAramaio GarraioaAramaio KulturaAramaio ar ospetsuakAramaio Ondasun nabariakAramaio ErreferentziakAramaio Ikus, gaineraAramaio Kanpo estekakAramaioArabaArrasateBizkaiaDebagoienaDurangaldeaGasteizGipuzkoaUdalerriZuia-Gorbeialdea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Apirilaren 24ZuberoaEnergia ez berriztagarriLurraren egituraZelulaVirginia WoolfNeomakTxomin AgirreContact (1997ko filma)Aizpea GoenagaCastingLesakaKooperatibaTxikipediaOlerkigintzaJon KortajarenaJulen AlberdiEustakio MendizabalEusko LegebiltzarraBegoña Muruaga LacaMyrna LoyEtikaDantza garaikideOzeanografiaDanbolinErik BerganzaAlderdi politikoen sistemaKanoa (kirola)Espazio-anezkaSamboJoana GaritanoLokomozio-aparatuWikidataDentsitate (fisika)Gernika-LumoErromaJohn AnduezaNarrastiLehen Mundu GerraEutanasiaGorka UrbizuEnergia iturriArte (zuhaitza)KutsaduraJordi Sierra i FabraHasan ibn AliEneko AnduezaPeriklesGipuzkoaEstatu IslamikoaGarapen Jasangarrirako HelburuakBizkaiBiziGolfOpilaren egunaMultilateralismoaren eta Bakearen aldeko Diplomaziaren nazioarteko EgunaPlayStationAna TejadaTxertoMP3Oihana EtxebarrietaEuskal Herria BilduGernika (margolana)WikipediaAlbokaHezkidetzaEsti VivancoEduardo TxillidaAzalpen testuTxistu (musika tresna)GALNegu GorriakItsas hondo🡆 More