Anatomia Aparatu

Aparatuak (edo sistemak) anatomikoki organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten dituztenak.

Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu.

Aparatu kardiobaskularra

Sakontzeko, irakurri: «Aparatu kardiobaskular»

Odolaren bidez oxigenoa eta elikagaiak gorputz osoan banatzeko eta azido karbonikoa eta hondakinak kanporatzen laguntzeko funtzioa dauka.

Bihotza da organo nagusia, arteriek eta zainek lagunduta.

Arnas aparatua

Sakontzeko, irakurri: «Arnas aparatu»

Oxigenoa eta azido karbonikoaren kudeaketaz arduratzen da. Birikek eta beste arnas bideek osatzen dute.

Digestio-aparatua

Sakontzeko, irakurri: «Digestio-aparatu»

Elikagai eta hondakinen kudeaketan jarduten du. Sabelaldean dauden urdail, gibel, behazun, pankrea eta hesteek osatzen dute.

Gernu-aparatua

Sakontzeko, irakurri: «Gernu-aparatu»

Odola iragazteko funtzioa dauka, giltzurrunen bidez, hortik hondakinak kanporatzeko.

Nerbio-sistema

Sakontzeko, irakurri: «Nerbio-sistema»

Gorputzaren mugimenduak koordinatzeko eta arlo intelektuala eta emozionala kudeatzeko funtzioak ditu. Burmuina da organo nagusia eta kontrol gunea.

Lokomozio-aparatua

Sakontzeko, irakurri: «Lokomozio-aparatu»

Mugimenduak ahalbidetzen dituena da. Aparatu hau bi sistematan bereizten da: hezurdura eta gihar-sistema. Hezur, gihar eta tendoiek osatzen dute.

Sistema endokrinoa

Sakontzeko, irakurri: «Sistema endokrino»

Aparatu hau gorputzeko atal desberdinetan dauden organoek osatzen dute. Bere funtzioak beste sistemekiko osagarriak dira, baina beti ere garrantzitsuak oreka fisiologikoa mantentzeko.

Imunitate-sistema

Sakontzeko, irakurri: «Immunitate-sistema»

Kanpotik edo barrutik etorritako erasoetatik babesten du gorputza. Sistema linfatikoak, timoak, bareak eta hezur-muinak osatzen dute.

Ugaltze-aparatua

Sakontzeko, irakurri: «Ugaltze-aparatu»

Gizakia multiplikatzeko eta arlo sexuala bideratzeko funtzioak betetzen ditu.

Aparatuen eta sistemen arteko ezberdintasunak

Aparatu eta sistema hitzek antzeko esanahia dute, baina ezberdina. Sistemak funtzio bat betetzeko elkartu diren ehun berdinez osatutako antzeko organoen multzoak dira. Aparatuak osatzen dituzten organoak, aldiz, oso ezberdinak dira, eta goi mailako funtzio bat betetzeko era koordinatuan lan egiten dute.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Anatomia Aparatu Aparatu kardiobaskularraAnatomia Aparatu Arnas aparatuaAnatomia Aparatu Digestio-aparatuaAnatomia Aparatu Gernu-aparatuaAnatomia Aparatu Nerbio-sistemaAnatomia Aparatu Lokomozio-aparatuaAnatomia Aparatu Sistema endokrinoaAnatomia Aparatu Imunitate-sistemaAnatomia Aparatu Ugaltze-aparatuaAnatomia Aparatu Aparatuen eta sistemen arteko ezberdintasunakAnatomia Aparatu Ikus, gaineraAnatomia Aparatu Kanpo estekakAnatomia AparatuOrgano (biologia)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Xalbadorren heriotzeanSua EnparantzaEspainiako Gerra ZibilaEuskal literaturaZilarProkariotoLuzeraErdi AroaJokin AltunaArrate (mendia)DemokraziaLekeitioDiktaduraKristautasunEuskal etxeakBolumen (espazioa)Iñigo LezertuaX2017Natxo de FelipeMaiatzaren 12Maria UrcelayAntisorgailuGuruin endokrinoSingapurko metroaSokatiraEuskal Herriko naturagune babestuakGarraioGiza aluIrakArotzaren eskuakUgal-aparatuLehoinabarContact (1997ko filma)BartzelonaEmilia LandaluceEibarErnestina ChampourcinAditz trinkoGiltzurrunAlexandro HandiaEbaluazio (hezkuntza)MariGripearen A birusKontinenteOrreagako gudua (778)Kongoko Errepublika DemokratikoaEuskal Herriko klimaULMA TaldeaSardaMaria BaldóIranVietnamgo GerraPagoetako natura parkeaLeturiaren egunkari ezkutuaIlargiaBasamortuKai NakaiTokusatsuGarapen Jasangarrirako HelburuakAmancay GaztañagaEuskal Kantagintza BerriaEuskadiko OrkestraJoxepa Antoni AranberriAmpuisTxantxangorriTximeletaEuskal Herriko futbol selekzioaEgutegi gregorianoIhes beteaDwight David EisenhowerSoy boy🡆 More