Hezurra edo ehun oseoa (latinetik: os) animalia ornodun askotan dagoen endoeskeletoko ehun konektibo zurruna da.
Lokomozio-aparatuaren ehun sendoak dira, gihar eta tendoiekin elkar lotuta daudenak.
Hezur | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Hezurdura |
Konponenteak | long bone (en) short bone (en) flat bone (en) irregular bone (en) hezur sesamoideoa pneumatized bone (en) membranous bone (en) endochondral bone (en) accessory bone (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | systema skeletale eta ossa |
MeSH | eta A10.165.265 A02.835.232 eta A10.165.265 |
TA | A02.0.00.000 |
TH | H3.01.00.0.00001 |
FMA | 5018 |
Terminologia anatomikoa |
Hezurra, hezurretako ehun nagusia da; soineko egitura eusten du; barruko organoak babesten ditu, (giharren laguntzaz) mugimendua ahalbideratzen du; eta parte hartzen du zelulen sorreran, kaltzioaren metabolismoan eta mineralen metaketan. Animalia baten hezurrak, hezur guztien multzoak, eskeletoa osatzen dute. Hezurra, kartilagoa bezala, mesodermotik eratorria da. Kartilagoa bestelako osagaiak ditu baina hizkera herrikoian, zenbaitetan kartilagoz osatutako hezurdura batzuei hezur legez izendatzen ditugu. Adibizez arrain kondriktioak (marrazoak eta) hezurdura kartilagoz osaurik dago, benetako hezurra duten arrainak arrai osteiktioak dira, baita tetrapodo guztiakak ere. Hezurdurarako eboluzioak zenbait aukera eskaintzen ditu. Aukera hauek guztiak ez dira guztiz hezurraren pareko funtzioan.
Hezurra osteologiak aztertzen du. Hezurrak aztertzeko zenbait metodo desberdin erabiltzen dira, mazerazioa adibidez. Mazerazioan hezurra garbitu egiten da ontzi-garbigailuz eta lejia duen uran irakiten. Garbiketa amaitzeko eskubila eta xaboia erabiltzen da.
Lotutako gaixotasunetaz arduratzen da nagusiki Traumatologia.
Aitzineuskaraz: *enazur edo *anezur Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Hezurrak ehun konektibo guztietan orokorrena da, zelula arteko substantzia, hezur matrizea, kaltzifikatu egiten delako. Horrek pisu handia jasateko gaitasuna ematen dio okertu eta apurtu gabe. Ornodunek bakarrik dute eta euren barne eskeletoko hezurrak eratzen ditu.
Hezurraren azkeneko itxura ematen parte hartzen duten hiru zelula mota ditu:
Bi hezur ehun edo hezur mota bereizten dira: trinkoa eta harroa edo erretikularra.
Hezurrek, gihar eta tendoiekin batera giza gorputzaren mugimenduak burutzeko laguntzen dute.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hezur, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.