Kopeta-Hezur

Kopeta-hezur edo hezur frontal burezurrean garondoa osatzen duten zortzi hezurretako bat (aurrealdekoa, bi parietalak, bi tenporalak, okzipitala, etmoidea eta esfenoidea).

Bekokiko hezurra da. Bi aurpegi (barnealdekoa eta kanpoaldekoa) eta hiru zati bereizi ditzakegu: bekoki-ezkata, sudurreko zatia eta betzulo zatia.

Kopeta-hezur
Kopeta-Hezur
Kopeta-hezurraren kokapena animazioaKopeta-Hezur Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partehuman skull (en) Itzuli
Kalota
Neurokranioa
desmocranium (en) Itzuli
Konponenteaksquamous part of frontal bone (en) Itzuli
orbital part of frontal bone (en) Itzuli
nasal part of frontal bone (en) Itzuli
sphenoidal margin of frontal bone (en) Itzuli
ethmoidal notch (en) Itzuli
sinus of frontal bone (en) Itzuli
septum of frontal sinuses (en) Itzuli
ArtikulazioaEtmoide hezurra
masailezurra
Hezur parietala
sudur-hezurra
Masaila
Esfenoide hezurra
ungisa
Identifikadoreak
LatinezOs frontale
MeSHA02.835.232.781.375
TAA02.1.03.001
FMA52734
Terminologia anatomikoa

Atalak

  • Bekoki-ezkata: garezur gangaren aurreko zati nagusia hartzen du. Pareta hezurrari lotzen zaio goialdean koroa-josturaren bitartez eta loki-hezurra eta esfenoide-hezurrari behealdetik. Batzuetan ezkataren erdialdean bekoki-josturaren aztarna ager daiteke.
  • Sudurreko zatia: bi betzuloen artean aurkitzen den eremua da.
  • Betzulo zatia: betzuloaren sabaiaren eta aurreko garezur-hobiaren zati nagusia hartzen du. Zati honek bat egiten du etmoidearekin eta esfenoidearen hegal txikiekin.

Aurpegiak

Ezkataren barrualdeko aurpegian bekoki-gangarra atzematen da eta hatz-markak dituen betzulo zati horizontala. Gangarrean, etmoide-muxarradurarazko ibilbidean hurbileko zatian, zulotxo bat nabari da, zulo itsua deritzo.

Kanpoko ikuspegitik ordea bekoki-goraguneak ezker eta eskuinean nabari dira, ezkata horizontalago egiten den mailan. Masailalbo irtengunea masailalbo hezurrarekin giltzatzen den eta betzuloa albotik mugatzen duen irtengunea da, bat albo bakoitzean. Loki-lerroa, masailalbo irtengunetik gorantz eta atzerantz proiektatzen den lerroa da.

Goiko betzulo-ertzak betzuloa goialdetik mugatzen du, bekainek ertz hori estaltzen dute. Betzulo-ertzaren gainean betzulo-gaineko zuloa (betzulo gaineko arteria eta betzulo gaineko nerbioaren alboko adarra igarotzen dira bertatik) dago, eta, ertzean bertan erdialderago, bekoki-muxarradura  kokatzen da (troklea gaineko arteria eta betzulo gaineko nerbioaren erdialdeko adarra igarotzen dira bertatik). Betzulo-ertzaren goialdeko erliebeari bekain gaineko arkua deritzo.

Kopeta-Hezur 
Bekoki-hezurra

Betzulo zatian, betzulo sabaiaren aurre-alboko angeluan, malko-guruinaren hobia atzeman daiteke batzuetan.

Sudurreko zatiaren sudurreko ertza latza da. Atal hau etmoide eta sudur hezurrei lotzen zaien zatia da. Erdiko marran sudur-eztena deritzon luzakin txiki bat dago. Erdialdean etmoide-muxarradura ageri da, etmoide hezurrarekin giltzatzen dena.

  • Sudurreko ertzaren atzealdean etmoide hezurraren labirintoaren erdi eta atzeko gelatxoak goitik ixten duten hobitxo antzekoak daude.
Kopeta-Hezur 
Bekoki-hezurra, barneko aurpegia.

Muxarradura ertzaren aurrealdean hutsune bat dago ezkataren barrurantz zabaltzen dena, bekoki-sinua deritzo. Sinu hau etmoide hezurraren aurreko gelatxoekin edo gehiagorekin harremanetan dago bekoki-sinuaren irekigunearen bitartez bere edukia sudur-barrunbera drainatzeko.

Patologiak

Morgagni-Stewart-Morel sindromea (MSM):

Morgagni-stweart-Morel sindromea ezaugarri bereizgarri batzuk dituen gaixotasuna da: bekoki hezurraren loditasuna (barneko hiperostosi frontal), obesitatea eta ilearen gehiegizko hazkuntza (hipertrikosia). Gainera, konbulsioak ager daitezke. Oraindik ez da azaldu zein den gaixotasun hauen kausa, baina kasu batzuetan herentzia autosomio dominante edo X-ri lotutako herentziaren bidez transmititzen dela ikusi da.

DEFORMAZIOAK

Atzeko plagiozefalia posizionala:

Atzeko plagiozefalia posizionalean, zeinean hezur okzipitalaren lautzea gertatzen den (unilaterala edo bilaterala), kasu batzuetan, bekoki hezurraren sabeleratzea gertatzen da.

Kraneostosia:

Josturen ixte goiztiarra da. Josturaren arabera, deformidade ezberdinak agertzen dira. Kasu honetan, bekokiarekin erlazionatutako hainbat kasu agertzen dira

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Kopeta-Hezur Atalak[1]Kopeta-Hezur AurpegiakKopeta-Hezur PatologiakKopeta-Hezur ErreferentziakKopeta-Hezur Kanpo estekakKopeta-HezurBekokiBurezurEsfenoide hezurEtmoide hezurGarondoGarondo-hezurHezurHezur parietalLoki-hezur

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SumendiÇatal HöyükOlinpiar JokoakNelson MandelaArtearen historiaLehoiEsklerotikaJazz2013PlastikoKirolChampvans-les-MoulinsArte erromanikoaApalis flavigularisMarmoka (argipena)Spin Master1964Loveland (Colorado)Edurne AzkarateAlberto LadrónUrtarrilaren 17LapurdiHemendik At!Sozialismo utopikoToles eta zamalkadura gerrikoPello Reparaz1956Uhandre palmatuTxinako Herri ErrepublikaLehen Mundu GerraUztailaren 13UzkiBasurdeUrtarrilaren 131981BirusJasangarritasun1984Xerocomus tumidus2004Aubigny-en-LaonnoisKresala (Txomin Agirre)AsmatzaileBergaraRoyan kantonamenduaAnubisMieltxo SaralegiAlabamaProkariotoHaurdunaldiKantauriEuskal Herriko historiaJoseba SarrionandiaEuskal Herriko naturagune babestuakOProtistoInformatikaIrailaren 29Albiste faltsuAbuztuaren 30Nikolas II.a ErrusiakoaAlbaniaPortugalAlpe PeninoakHezkidetzaGibelKirk DouglasIndustriaPuntu (puntuazioa)Marcello MastroianniNeuville-Saint-VaastGutun formalPoligono erregular🡆 More