Euskal Herriko Futbol Selekzioa

Munduko txapelketa 2026

Euskal Herriko futbol selekzioa
Herrialdea Euskal Herriko Futbol Selekzioa EH
Sorrera 1930
Entrenatzailea Euskal Herria Jagoba Arrasate
Izaera Ez ofiziala / Aldarrikapen fasean
Lehen nazioarteko
partida
Euskal Herria Selección Norte 6 - 1 Katalunia Katalunia
Bilbo, 1915eko urtarrilaren 3a
Euskal Herria Euskal Herria 1 - 0 Katalunia Katalunia
Bartzelona, 1930eko ekainaren 8a
Emaitzarik onena Euskal Herria Euskal Herria 11 - 1 Danimarka Danimarka
Kopenhage, 1937ko abuztuaren 29a

Emaitzarik okerrena Euskal Herria Euskal Herria 1 - 5 Hungaria Hungaria
Gasteiz, 1980eko abuztuaren 3a
Golegile onena Aritz Aduriz (12)
Partida gehien Xabi Prieto (14)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
EFF, Esait

Euskal Herriko futbol selekzioa 1930ean sortu zen, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Honez gain, 1995ean selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen zuen talde bat sortu zen, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT), 2015ean desegin zena. Gaur egun (2021ean) Gu ere bai taldea da ofizialtasunaren aldarrikapena bizirik mantentzen duena

Euskal Herriko Futbol Selekzioa
2011ko Tunisiaren aurkako partida.

2014ko eta 2015eko abenduetan, Kataluniako futbol selekzioaren aurka desafio bikoitza jokatu du, elkarrekin 1915ean jokaturiko partidaren ehungarren urteurrena ospatzeko (orduan Selección Norte izena bazuen ere). Emakumezkoetan eta gizonezkoetan izan dira partidak eta desafio bietan Trofeu del Centenari kopa eskuratu du.

Izendapena

Sorreran, 1930ean, Baskoniako selekzioa izena hartu zuen; eta, 1936tik aurrera, Euzkadiko selekzioa. 1970eko hamarkadatik aurrera, Euskadiko selekzioa izena gailendu zen. 2007an, selekzioak Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen, izen ofiziala Euskal Herriko futbol selekzioa izanik. Hurrengo urtean berriro Euskadi izenera itzultzea erabaki zuen Euskadiko Futbol Federazioak, eta kirolariek izen horrekin jokatzeari uko egiteak lehen aldiz partida bertan behera geratzea ekarri zuen. Kalapitak jarraitu zuenez, 2008 eta 2009 urteetan ez zen partidarik jokatu. 2010ean, aitzitik, Federazioaren eta jokalarien arteko elkarrizketen ostean, eta ofizialtasunerako bidean adostasunik erdietsi ez bazuten ere, taldeak Euskal selekzioa izendapenarekin Venezuelaren aurka jokatu zuen, 3-1 irabaziz.

Historia

Aurrekariak (1915)

XX. mendeko hasieran, hegoaldeko euskal futbolariak Espainiako eskualde arteko partidak jokatu zituzten. Horrela, 1915ean euskaldunek eta kantabriarrek Selección Norte (euskaraz: Ipar Selekzioa) taldea osatu zuten. Lehenengo partida urtarrilaren 3an jokatu zuten Kataluniaren aurka San Mamesen eta 6-1 emaitzaz nagusitu iren. Urte berean Asturiasko Printzearen futbol kopa lortu zuten, Kataluniari 1-0 irabaziz eta Gaztelarekin 1-1 berdindu ondoren.

1916ko maiatzean, Selección Nortek Bartzelonan eta Bilbon 1-3 eta 5-0 berriro menderatu zuen Kataluniako selekzioa.

Kantabriarrak alde batera utzita, 1930ean eta 1931an, Baskonia izeneko taldea sortu zen. Talde hark partida bi jokatu eta irabazi zituen, Kataluniako futbol selekzioaren aurka: 0-1 Montjuïcen eta 3-2 San Mamesen.

Selekzioa Gerra Zibilean (1937-1939)

Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
1937ko FC Lokomotiv Moskuren aurkako partidaren kartela.

1937an, Gerra Zibilaren garaian, Jose Antonio Agirre lehendakariak, Athleticeko futbolari ohia, Euzkadi izeneko selekzioa sortu zuen atzerrian gudarako fondoak biltzeko. Taldea Luis Regueiro, Pedro Regueiro, Isidro Langara, Serafin Ahedo, Jose Iraragorri, Jose Mugerza, M. Alegria, Angel Zubieta, Leonardo Zilaurren, Rafael Eguskiza, Gregorio Blasco, Ignacio Agirrezabala, Tomas Agirre (lehendakariaren anaia), Emilin Alonso, Pablo Barcos, Pedro Areso eta Jose Manuel Urkiola futbolariek; Pedro Vallana entrenatzaileak; Periko Biritxinaga masajistak eta Ricardo Irezabal Eusko Jaurlaritzaren delegatuak osatu zuten. Lehendabiziko partida Parisko Parc des Princes estadioan jokatu zuen, Parisko Racing Frantziako txapelduna 0-3 irabaziz. Ondoren, gauza bera egin zuen Olympique Marseillakoaren aurka, 2-5.

Lehendabiziko porrota 3-2 Txekiaren aurka jaso zuen.

1937 eta 1938 artean Moskuko Lokomotiv (1-5), Olympique Marseillakoa (2-5), Txekoslovakia (2-1), Silesiako selekzioa (3-4), Moskuko Dinamo bi bider (1-2 eta 4-7), Leningradoko Dinamo (2-2), Kieveko Dinamo (1-3), Tbilisko Dinamo (0-2), Georgia (1-3), Moskuko Spartak (6-2) Minskeko Dinamo (1-6), Norvegia (1-3), Norvegiako langileen selekzioa (2-3) eta Danimarka (1-11) taldeen aurka jokatu zituen.

Bilbo galdu eta gero, taldeak Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen Mexikon (17 partidatik 13 irabaziz) eta Kuban (ia partida guztiak irabaziz, berdinketa bat izan ezik) jokatzeko.

Gero Club Deportivo Euzkadi izenaz 1938-39 Barruti Federalaren amateur txapelketa jokatu zuen, orduko Mexikoko bi txapelketa nagusienetako bat Real Club España eta Asturias F.C. bezalako kluben aurka. Euskadiko Futbol Federakundearen webguneak txapelduna zela esaten du, 13 partida irabaziz, berdinketa bat eta hiru galduz, baina Mexikoko Futbol Federakundearen webguneak Asturias txapelduna zela esaten du. Gerra Zibila bukatu eta gero, taldea desesgin zen, jokalari banak 10.000 peseta irabaziz. Zenbait futbolari Amerikan geratu ziren eta besteak Euskal Herrira itzuli ziren.

Berpizkundea (1979-egun)

1979ko abuztuaren 16a arte, artean frankismoa indarrean zela eta, Euskal Herriko selekzioak ez zuen beste partidarik jokatu. Egun hartan, San Mamesen Euzkadik berriro jokatu zuen, Irlandari (4-1) irabaziz. Espainiako Gobernuak Gernikako Arbola erabiltzea debekatu zuen. Gero, Atotxan Bulgariari 4-0 irabazi zion eta 1980n Mendizorrotzan Hungariaren aurka 1-5 galdu zuen.

Gero, ia urtero jokatu du lagunarteko partida, gehienetan Gabonetan, ia ohitura sortuz: Tottenham Hotspur (4-0), Errumania (2-2), Bolivia (3-1), Errusia (1-0), Paraguai (1-1), Estonia (3-0), Jugoslavia (3-0), Uruguai bitan (5-1 eta 2-1), Nigeria (5-1), Maroko (3-2), Ghana (3-2), Mazedonia (1-1), Bulgaria (2-0), Kamerun (0-1), Gales (0-1),, Serbia (4-0) edo Katalunia (1-1) taldeen aurka besteak beste. 2016an Tunisiaren aurka jokatu du baina ikuslego eskasiak egoera birplanteatzera eraman du Eusko Jaurlaritza.

Etxean askotan jokatu badu ere, kanpoan jokatzeko parada ere izan du Euskal Herriko selekzioak. 1938ko ekainaren 20an Habanan Kubaren aurka jokatu eta gero, berriro 2006ko urriaren 8an Camp Nou futbol zelaian bina berdindu zuen Kataluniaren aurka. 2007an, Euskal Herriko selekzioak Amerikara ere bidaiatu zuen hantxe jokatzera, izan ere, San Cristobalen Venezuela irabazi zuen. Azken partida Korsikan jokatu du.

Eztabaida

Izena

Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko futbol selekzioa eta Kataluniako futbol selekzioaren arteko partidua San Mamesen, 2014ko abenduaren 28a.

Historian zehar, Euskal Herriko selekzioak izen asko erabili ditu jokatzeko. Lehendabiziko Selección Norte benetan ere Euskal Herrikoa zenetz alde batera utzita, Baskonia, Euzkadi, Euskadi eta Euskal Herria izenak erabili ditu bere partidetan.

Azken aldaketak eztabaida sortu zuen: 2007ko abenduaren 29an zenbait futbolariek eta ESAITek bultzatuta Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen. Hau ez zen EAJren gustukoa, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria tartean.

2008ko azaroaren 6an berriro Euskadi izena erabiliko zela adierazi zuen Euskadiko Futbol Federakuntzak. Hori zela eta, astebete geroago jokalari askok izen aldaketaren aurkako agiria idatzi zuten selekzioan ez zutela parte hartuko esanez. Abenduan 830 kirolarik babesa eman zioten futbolarien erabakiari. Tirabira handien ostean 2008ko abenduaren 17an Federazioaren eta kirolarien arteko bileraren ostean akordiorik lortu ez eta partidua ez zela jokatuko erabaki zuten. Honek EAJren sumina sortu zuen, bai jokalariak zein Ezker Abertzalea kritikatuz.

2009an kontsentsu batera iritsi zen eta urte horretatik aurrera Euskal Selekzioa izenarekin jokatu dira nazioarteko partida guztiak.

Ofizialtasuna

Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
2007ko Kataluniaren aurkako partidaren hasiera.

Euskadiko Futbol Federakundeak antolatzen ditu Euskal Herriko selekzioaren partidak. FIFAren estatutuek selekzio bat nazioartean ofizialki parte hartzeko estatu independente bat ordezkatu behar edo bere estatuko federakuntzaren (kasu honetan Espainiako Futbol Federakundearena) baimena izan behar duela diote. Euskal Herriko selekzioak ez ditu baldintza hauek betetzen eta ez da FIFAk onartua; hori dela eta, lagunarteko partidak baino ez ditzake joka.

2020ko abenduan Euskadiko Futbol Federazioak FIFAko eta UEFAko kide izatea eskatu zuen, euskal zaleen aspaldiko aldarrikapena jasoz eta ofizialtasunaren eskaerari lehenengo aldiz bide legala emanez . Espainiako Futbol Federakundeak, hala ere, bere kontrato iritzia eman zuen, eta ondorioz FIFAk eta UEFAk sei hilabete geroago Euskal Selekzioaren ofizialtasunari ateak itxi zizkioten

Beheko kategoriatan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen du eta ofizialki Espainiako Futbol Federakundeak antolatutako txapelketan parte hartzen du. Euskadiko Futbol Federakundea, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko gizarteak ofizialtasuna aldarrikatzen dute.

Uniformea

Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
1915
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
Klasikoa

Historikoa

Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
1979-1980
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
1988
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
1993-1994
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
1995-1996
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
1997-2000
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
2001-2002
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
2003-2006
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
2007
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
2010-2011
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
2012-2013
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
2014-2016
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
 
2018-2019

Jokatutako partidak

Euskal Herriko Futbol Selekzioa 
Euskal Herriko futbol selekzioa eta Venezuelaren arteko partidua Mendizorrotzan, 2018ko urriaren 12a.
Selección Norteren partidak
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia
Selección Norte 6 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 1915-01-03 San Mames, Bilbo
Selección Norte 1 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 1915-05-13 Madril
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Gaztela 1 - 1 Selección Norte 1915-05-14 Madril
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 1 - 3 Selección Norte 1916-05-21 Bartzelona
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 0 - 0 Selección Norte 1916-05-22 Bartzelona
Selección Norte 5 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 1916-06-04 San Mames, Bilbo
1930 hamarkadako partidak
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 0 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Baskonia 1930-06-08 Montjuïc, Bartzelona, (Katalunia) Gorostiza
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Baskonia 3 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 1931-01-01 San Mames (EH) Olivares (2), Lafuente
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Bartzelona Futbol Kluba 3 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1932-06-24 Camp de Les Corts, Bartzelona René Petit
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Bartzelona Futbol Kluba 2 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1932-06-25 Bartzelona L.Regueiro
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Kantabria 3 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1936-11-29 El Sardinero, Santander Olivares, Unamuno
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Parisko Racing 0 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-04-26 Parc des Princes, Paris Langara (3)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Txekoslovakia 3 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-05-06 Praga Langara, Larrinaga
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Parisko Racing 3 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-05-09 Tolosa Okzitania Langara (pen), Jordan (og)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Parisko Racing 2 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-05-19 Stade Jean-Bouin, Paris Gorostiza
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Olympique Marseillakoa 2 - 5 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-05-23 Marseilla
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  FC Sète 34 3 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-05-30 Sète
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Txekoslovakia 2 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937 Praga
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Silesia 3 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-06-09 Katowice
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Lokomotiv Mosku 1 - 5 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-06-24 Mosku L.Regueiro (3), Langara (2)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Dinamo Mosku 1 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-06-27 Mosku Langara, Gorostiza
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Leningradoko Dinamo 2 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-06-30 Leningrado P.Regueiro, Langara
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Dinamo Mosku 4 - 7 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-07-04 Mosku Larrinaga (2), Langara (3), Gorostiza, Etxebarria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Spartak Mosku 6 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-07-08 Mosku Langara, Iraragorri
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Dinamo Kiev 1 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-07-15 Kiev Langara (3)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Dinamo Tbilisi 0 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-07-24 Tbilisi Langara, Minaev (og)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Georgia 1 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-07-30 Tbilisi Langara (2), Alonso
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Dinamo Minsk 1 - 6 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-08-09 Minsk Langara (3), Zilaurren, Gorostiza, Larrinaga
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Norvegia 1 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-08-22 Oslo
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Norvegiako langileak 2 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-08-27 Sarpsborg
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Danimarka 1 - 11 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-08-29 Kopenhage
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Club América 2 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-11-07 Mexiko Hiria L.Regueiro, Langara
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Club Necaxa 1 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-11-14 Mexiko Hiria Agirre, Langara
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Jaliscoko selekzioa 1 - 5 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-11-21 Guadalajara (Mexiko) Larrinaga (2), Agirrezabala, Langara, L.Regueiro
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Mexiko 1 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-11-28 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Mexiko 1 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-12-05 Mexiko Hiria Langara (2)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Mexiko 0 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-12-12 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  España/Asturias XI 3 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-12-19 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  España/Asturias XI 2 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1937-12-26 Mexiko Hiria L.Regueiro (3)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Atlante 0 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-01-02 Mexiko Hiria Langara (2), Urquiola
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Mexiko 3 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-01-08 Mexiko Hiria Iraragorri (pen)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Joventud Asturiana 4 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-01-16 Habana
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Centro Gallego 3 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-01-23 La Tropical, Habana
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Habanako selekzioa 0 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-01-28 Habana Agirrezabala, Langara
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Joventud Asturiana 3 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-01-30 La Tropical, Habana
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Santiago Wanderers 2 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-05-09 Valparaíso
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Kuba 0 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-05-29 La Polar, Habana
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Habanako selekzioa 0 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-06-05 Habana
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Kuba 3 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-06-20 Habana
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  España de Veracruz 0 - 8 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-08-07 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Moctezuma de Orizaba 2 - 6 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-08-14 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Iberia de Córdoba 0 - 15 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-08-21 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Necaxa 1 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-09-04 Mexiko Hiria Langara, Zilaurren
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Necaxa 3 - 7 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-09-11 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  España/Asturias XI 3 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-09-18 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  España/Asturias XI 6 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-10-02 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Mexiko 8 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-10-16 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Mexiko 2 - 6 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-10-23 Parque Necaxa, Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Mexiko 1 - 3 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1938-10-30 Mexiko Hiria
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Atletico Corrales 4 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euzkadi 1939-06-18 Mexiko Hiria Iraragorri (pen), L.Regueiro (3)
Aro berria
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 1 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 1971ko otsailaren 21a San Mames (Euskal Herria) Marañón
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 0 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Sobietar Batasuna 1978-03-02 San Mames
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 4 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Irlanda 1979ko abuztuaren 16a San Mames (Euskal Herria) Dani (2), Satrustegi, Zamora
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 4 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Bulgaria 1979ko abenduaren 23a Atotxa (Euskal Herria) Dani -2-, Satrustegi, Santi Idigoras
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 1 - 5 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Hungaria 1980ko abuztuaren 3a Mendizorrotza (Euskal Herria) Amorrortu
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 4 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Tottenham Hotspur 1988ko maiatzak 10 San Mames futbol (EH) Uralde (2), Julio Salinas, Bakero
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 2 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Errumania 1990-03-21 San Mames (EH) Urrutia, J.A. Goikoetxea
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 3 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Bolivia 1993-12-22 Anoeta (EH) Guerrero, Julio Salinas (2)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 1 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Errusia 1994-12-23 San Mames (EH) Guerrero
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 1 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Paraguai 1995-12-22 San Mames (EH) Ziganda
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 3 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Estonia 1996-12-26 San Mames (EH) Ziganda, Idiakez, Andrinua
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 3 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Jugoslavia 1997-12-26 San Mames (EH) Guerrero (3)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 5 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Uruguai 1998-12-22 Anoeta (EH) Urrutia, De Paula, Ziganda (2), Idiakez
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 5 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Nigeria 1999-12-29 San Mames (EH) De Paula (2), De Pedro, Guerrero, Mendieta
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 3 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Maroko 2000-12-29 San Mames (EH) Urzaiz (2), De Pedro
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 3 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Ghana 2001-12-29 San Mames (EH) Bolo, De Paula (2)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 1 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Mazedonia 2002-12-28 San Mames (EH) Bolo
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 2 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Uruguai 2003-12-27 San Mames (EH) Bolo (2)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 2 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Honduras 2004-12-29 Anoeta (EH) Yeste (2)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 0 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Kamerun 2005-12-28 San Mames (EH)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 0 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Gales 2006-05-21 San Mames (EH)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 2 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 2006-10-08 Camp Nou (KAT) Aduriz, Fernando Llorente
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 4 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Serbia 2006-12-27 San Mames (EH) Yeste, Sarriegi, Urzaiz, Gari Uranga
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Venezuela 3 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 2007-06-20 San Cristobal (Venezuela) Joseba Etxeberria (2), Aduriz, Gabilondo
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herria 1 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 2007-12-29 San Mames (EH) Aduriz
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 3 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Venezuela 2010-12-29 San Mames (EH) Gurpegui, Labaka, Muniain
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Estonia 1 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 2011-05-25 Tallin (Estonia) Aduriz (2)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 0 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Tunisia 2011-12-28 San Mames (EH)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 6 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Bolivia 2012-12-29 Anoeta (EH) Aduriz (2), Toquero (2), Ibai eta Agirretxe
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 6 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Peru 2013-12-28 San Mames (EH) Aduriz (2), Agirretxe (2), Torres eta Susaeta
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 1 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 2014-12-28 San Mames (EH) Aduriz
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 0 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 2015-12-26 Camp Nou (KAT) Aduriz
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Korsika 1 - 1 (pen:8-9) Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 2016-05-27 Ange Casanova (Korsika) Markel Bergara
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 3 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Tunisia 2016-12-30 San Mames (EH) Illarramendi, Aduriz eta Oiartzabal
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 4 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Venezuela 2018-10-12 Mendizorrotza (EH) Ibai, Bautista, Arbilla eta Elustondo
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Panama 0 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 2019-05-29 Rommel Fernández (Panama)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 2 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Costa Rica 2020-11-16 Ipurua (EH) Iker Muniain eta Unai Nuñez
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Selekzioa 1 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Uruguai 2024-3-23 San Mames (EH) Álvaro Djaló

Azken partidako jokalariak

Postua Jokalariak Taldea
ATE Julen Agirrezabala Athletic club
ATE Aitor Fernandez CA Osasuna
ATZ Andoni Gorosabel Deportivo alaves
ATZ Martín Aguirregabiria FC Famalicão
ATZ Aritz Elustondo Reala
ATZ  Jon Pacheco Reala
ATZ Imanol García de Albéniz Athletic club
ATZ Unai García CA Osasuna
ERD Dani García Athletic club
ERD Jon Moncaiola CA Osasuna
ERD Ander Guevara Deportivo alaves
ERD Mikel Vesga Athletic club
ERD Jon Ander Olasagasti Reala
ERD Oier Zarraga Udinese calcio
AUR Álex Sola Deportivo alaves
AUR Roberto Torres Gol Gohar sirjan FC
AUR Iván Martín Girona FC
AUR Álvaro Djaló SC Braga
AUR Adu Ares Athletic club
AUR Asier Villalibre Athletic club

Entrenatzaileak

Euskal Herriko selekzionatzaileak
1930-1931 Amadeo Gartzia de Salazar
1937 Manuel Lopez "Travieso"
1937-1938 Pedro Vallana
1979 Andoni Elizondo eta Jesus Garai
1980 Jose Antonio Irulegi
1988 Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
1990 Txutxi Aranguren
1993-2001 Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
2002 Jose Angel Iribar
2003-2011 Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri
2011 Javier Irureta eta Mikel Etxarri
2011- 2018 Jose Maria Amorrortu eta Mikel Etxarri
2019- 2023 Javier Clemente
2024- gaur egun Jagoba Arrasate

Jokalari aipagarriak

Partehartze gehien

Hona hemen Euskal Herriko futbol selekzioan hiru bider edo gehiagotan aritutako jokalarien zerrenda, 2024ko martxoaren 24]an:

Partidak Jokalariak
14 Xabi Prieto
13 Aritz Aduriz
12 Igor Gabilondo, Gorka Iraizoz
11 Julen Guerrero, Joseba Etxeberria, Asier Riesgo
9 Bittor Alkiza, Aitor Lopez Rekarte, Mikel Aranburu, Andoni Iraola
8 Agustin Aranzabal, Ismael Urzaiz, Mikel Labaka, Iñigo Martinez
7 Jose Antonio Pikabea, Javier De Pedro, Mikel Gonzalez, Markel Susaeta, Gaizka Toquero, Mikel San José, Mikel Balenziaga
6 Aitor Karanka, Gaizka Mendieta, Carlos Gurpegi, Ion Ansotegi, Ander Iturraspe, Yuri Berchiche
5 Rafa Alkorta, Josu Urrutia, Jose Angel Ziganda, Xabier Eskurza, Bolo, Iñigo Idiakez, Antonio Karmona, Xabi Alonso, Gaizka Garitano, Fran Yeste, Mikel Alonso, Fernando Llorente, Javier Garrido, David Zurutuza, Imanol Agirretxe, Markel Bergara, Oier Sanjurjo, Ander Capa, Roberto Torres, Dani García
4 Patxi Ferreira, Jon Andoni Goikoetxea, Andoni Imaz, Andoni Zubizarreta, Iñigo Larrainzar, Alberto, Imanol Etxeberria, Oscar De Paula, Cesar Krutxaga, Asier Del Horno, Fernando Amorebieta, Jon Aurtenetxe, Beñat Etxebarria, Mikel Rico, Ibai Gómez, Asier Illarramendi, Javier Eraso, Iker Muniain, Manu Garcia
3 Luis Arkonada, Aitor Begiristain, Andoni Goikoetxea, Luis Mari Lopez Rekarte, Julio Salinas, Ángel María Villar, Dani, Ander Garitano, Julen Lopetegi, Genar Andrinua, Mikel Lasa, Andoni Cedrun, Imanol Alguacil, Javier Olaizola, Patxi Puñal, Tiko, Luis Prieto, Joseba Llorente, Gari Uranga, Pablo Orbaiz, Pantxi Sirieix, Josu Sarriegi, Iñaki Lafuente, Iñaki Muñoz, Carlos Martinez, Eneko Bóveda, Xabier Etxeita, Asier Villalibre, Aritz Elustondo

Golegileak

Datuak 1979ko abuztuaren 16tik 2024ko martxoaren 24 arteko partidetatik aterata daude:

Gol kopurua Jokalariak
12 Aritz Aduriz
6 Julen Guerrero
5 Oscar De Paula
4 Dani, Bolo, Jose Angel Ziganda
3 Imanol Agirretxe, Javier De Pedro, Julio Salinas, Ismael Urzaiz, Francisco Javier Yeste
2 Joseba Etxeberria, Iñigo Idiakez, Jesus Mari Satrustegi, Gaizka Toquero, Pello Uralde, Josu Urrutia, Ibai Gomez, Iker Muniain
1 Periko Alonso, Jose Maria Amorrortu, Genar Andrinua, Jose Mari Bakero, Jon Andoni Goikoetxea, Carlos Gurpegi, Santi Idigoras, Mikel Labaka, Fernando Llorente, Gaizka Mendieta, Josu Sarriegi, Markel Susaeta, Roberto Torres, Gari Uranga, Jesus Mari Zamora, Igor Gabilondo, Asier Illarramendi, Markel Bergara, Mikel Oiartzabal, Jon Bautista, Anaitz Arbilla, Aritz Elustondo, Unai Nuñez, Álvaro Djaló

Azken hamaikakoa

Hona hemen 2024ko martxoaren 23an Uruguairen aurka berdindutako partidaren datuak:

2024-III-23
20:00
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal Herria 1 – 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Uruguai San Mames Barria, Bilbo
Ikusleak: 35.461
Epailea: Ricardo De Burgos Bengoetxea
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  45' Álvaro Djaló Euskal Herriko Futbol Selekzioa  46' Matías Vecino

Emakumezkoen selekzioa

2006an Emakumezkoen selekzioak debuta egin zuen Irungo Stadium Gal zelaian. Argentinako selekzioa izan zuen aurkari eta 2-4 galdu zuen. Hurrengo partida Buenos Airesen jokatu zen eta emaitza bera izan zuen.

Ordutik aurrera ordea ez du jarraipen handirik izan. 2014an bi partida jokatu zituen, lehena Irlandaren aurka eta bigarrena Kataluniaren aurka, azken hau eurijasa handiarekin Barakaldoko Lasesarre estadioan. 2015ean bigarren aldiz jokatu zuen atzerrian, Estonian, eta Bartzelonan Catalunya-Euskadi Kopa irabazi zuen penalti jaurtiketetan. Lau urteko hutsunearen ondoren Basque Country International Women’s Cup txapelketa antolatu zuen. Euskal selekzioaz gain Argentina, Venezuela eta Nigeria ziren parte hartzekoak baina afrikarrek ezin izan zuten etorri. Ondorioz triangeluar bat jokatu zen apirilaren 11n eta euskaldunak izan ziren garaile.

Jokaturiko partidak

Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 2 - 4 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Argentina 2006-09-02 Stadium Gal, Irun Gurutze Del Ama, Mari Paz Azagra
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Argentina 4 - 2 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 2007-04-06 Juan Pasquale, Buenos Aires Vanessa Rodríguez, Eva Ferreira
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 2 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Txile (sub-20) 2008-06-21 Santa Barbara, Galdakao Nekane Diez, Iraia Iturregi
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 1 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Eslovakia 2012-06-23 Anoeta, Donostia Arrate Orueta
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 2 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Irlanda 2014-05-10 Garmendipe, Azpeitia Naiara Beristain (2)
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 1 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 2014-12-27 Lasesarre, Barakaldo Nekane Diez
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Estonia 0 - 5 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 2015-05-23 TNTK Stadium, Tallinn Eunate Arraiza (2), Aintzane Encinas (2),
Nekane Diez
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Katalunia 1 - 1 (pen:Eus) Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 2015-12-26 Camp Nou, Bartzelona Naiara Beristain
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Irlanda 2 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 2016-11-26 Tallaght, Dublin Yulema Corres
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 2 - 1 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Txekiar Errepublika 2017-11-25 Ipurua, Eibar Erika Vázquez, Nahikari Garcia
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 1 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Argentina 2021-04-11 Zubieta, Donostia Yulema Corres
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskal selekzioa 0 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Venezuela 2021-04-11 Zubieta, Donostia
Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Euskadi 3 - 0 Euskal Herriko Futbol Selekzioa  Txile 2022-12-20 Mendizorrotza, Gasteiz Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi,
Ane Miren Martinez de Lahidalga

Laburpena

  • Irabazi: 5 partida
  • Berdindu: 3 partida
  • Galdu: 3 partida

Goleatzaileak

2021eko apirilaren 11n jokaturiko partidako datuak barne.

Golak Jokalariak
3 Nekane Diez, Naiara Beristain
2 Eunate Arraiza, Aintzane Encinas, Yulema Corres
1 Gurutze Del Ama, Mari Paz Azagra, Vanessa Rodríguez, Eva Ferreira, Iraia Iturregi, Arrate Orueta, Erika Vázquez, Nahikari Garcia

Bibliografia

Varela, Joseba Gotzon. (1998). Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia. Bilbo: Beitia ISBN 84-88890-52-4..

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Euskal Herriko Futbol Selekzioa IzendapenaEuskal Herriko Futbol Selekzioa HistoriaEuskal Herriko Futbol Selekzioa EztabaidaEuskal Herriko Futbol Selekzioa UniformeaEuskal Herriko Futbol Selekzioa Jokatutako partidakEuskal Herriko Futbol Selekzioa Azken partidako jokalariakEuskal Herriko Futbol Selekzioa EntrenatzaileakEuskal Herriko Futbol Selekzioa Jokalari aipagarriakEuskal Herriko Futbol Selekzioa Azken hamaikakoaEuskal Herriko Futbol Selekzioa Emakumezkoen selekzioaEuskal Herriko Futbol Selekzioa BibliografiaEuskal Herriko Futbol Selekzioa ErreferentziakEuskal Herriko Futbol Selekzioa Ikus, gaineraEuskal Herriko Futbol Selekzioa Kanpo estekakEuskal Herriko Futbol Selekzioa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

PaleolitoaBertsolaritzaAldagai estatistikoProletarioIzar-malkoakNerea ReparazNafarroa GaraiaTordesillasko ItunaBilboko euskaraMendizorrotz I harrespilaAntartikaIndarJúcarEspainiako Gerra ZibilaLinguae vasconum primitiae2021ArrainPortugalPortugalete1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakClara LemlichIbrahima BaldeRock and rollAdamen kreazioaEzkontzaDonostiaArantzazuko santutegiaIma GarrastatxuEneko AnduezaAralarko MalloakKirmen UribeKobreBizenta MogelAtaunZabalguneTriangeluAsier SerranoKomunismoMaurice RavelHaize instrumentuEnergia elektrikoReal MadrilPop ArteaLapurdiMikel VillanuevaManola BrunetLehen Mundu Gerra2020Diana meategia (Lotza)NazionalsozialismoEider AlkortaPello OtxandianoBizkaiko eskualdeakEraitz Saez de EgilazSonia Gonzalez1997Hartutako Immuno Eskasiaren SindromeaMikel AnteroAndoni OrtuzarEusko Abertzale EkintzaBizkaiaMateriaKate trofikoLondresLauburuItsaslabarBetIruñeaMari Tere Alberdi🡆 More