Antonio Lucio Vivaldi (Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a) musikagilea eta biolin-jotzailea izan zen.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa da.
Antonio Vivaldi | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1718 - 1720
1703 -
1703 - | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Lucio Vivaldi | ||||||
Jaiotza | Venezia, 1678ko martxoaren 4a | ||||||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||||||
Heriotza | Viena, 1741eko uztailaren 28a (63 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Viena | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Giovanni Battista Vivaldi | ||||||
Ama | Camilla Calicchio | ||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | italiera latina Veneziera | ||||||
Irakaslea(k) | Giovanni Battista Vivaldi Giovanni Legrenzi | ||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | musikagilea, opera composer (en) , apaiz katoliko latindarra, musikaria, biolin-jotzailea, kapera-maisua, musika-irakaslea, theatre manager (en) eta musika-zuzendaria | ||||||
Enplegatzailea(k) | Ospedale della Pietà Philip of Hesse-Darmstadt (en) Teatro San Angelo (en) | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Influentziak | Arcangelo Corelli eta Giuseppe Torelli | ||||||
Mugimendua | musika barrokoa | ||||||
Genero artistikoa | opera ganbera-musika church music (en) kontzertua sinfonia (en) sardana | ||||||
Musika instrumentua | biolina Klabizenbaloa viola d'amore (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | erromatar katolikoa | ||||||
| |||||||
Venezian jaio zen, eta biolin-jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, eta, halaxe, biolina zuen musika tresnarik gustukoena.
Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek.
Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. La Pieta izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Vivaldik 700 obra baino gehiago konposatu zituen hainbat instrumentutarako; horien artean, 400 kontzertu baino gehiago biolinerako eta 46 opera. Kontzertu horien artean ospetsuenetarikoa da "Lau urtaroak".
Haren izen ona eta fama Herbehereetaraino hedatu zen bere garaian bertan. Amsterdametik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak eskain zitzan.
Operak idatzi zituen gehienbat, eta oso harrera ona izan zuten orduko zaleen artean.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Antonio Vivaldi, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.