Andhra Pradesh (teluguz ఆంధ్ర ప్రదేశ్ , euskaraz: Andhrasko probintzia) India ekialdeko estatua da.
Teluguz mintzo den Indiako bi estatuetako bat da, bestea Telangana delarik. 1956 eta 2014 urteen artean, bi eskualde teluguak batuta zeuden Andhra Pradesh estatuan, baina Hyderabad hiriburuaren inguruko beste eskualde horrek, Telanganak, estatu propioa sortu zuen 2014an.
Andhra Pradesh | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||||
Ereserkia | |||||||||||
Maa Telugu Thalliki (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Izen ofiziala | ఆంధ్రప్రదేశ్ آندھرا پردیش Andhra Pradesh | ||||||||||
Herrialdea | India | ||||||||||
ISO 3166-2 | IN-AP | ||||||||||
Hiriburua | Amaravati (en) | ||||||||||
Chief Minister of Andhra Pradesh (en) | Y. S. Jaganmohan Reddy (en) | ||||||||||
Zatiketa | ikusi
| ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 16°30′50″N 80°30′58″E / 16.514°N 80.516°E | ||||||||||
Azalera | 162.970 km² | ||||||||||
Mugakideak | Orissa, Karnataka, Tamil Nadu, Telangana, Puducherry eta Chhattisgarh | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 49.634.314 (2011) | ||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 304,56 bizt/km² | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | Telugu | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+05:30 | ||||||||||
ap.gov.in |
Hiriburua, paradoxikoki, Hyderabad da 2014an hasitako 10 urte epe probisional batean. Hyderabad zen 1956tik hiriburua, baina zatiketarekin Telanganako hiriburu bilakatu da, geografikoki ere estatu horren erdian dagoenez. Amaravati hirian kokatuko da hiriburu berria, eta eraikuntza eta azpiegitura proiektu handi batean dago estatua hiri hori prestatzen.
Iparraldean Telangana eta Orissa, ekialdean Bengalako golkoa, hegoaldean Tamil Nadu eta mendebaldean Karnataka ditu mugakideak.
Bere 972 kilometroko kostaldea Indiako bigarren luzeena da.
Portu eta hiri nagusia Visakhapatnam da, non Indiako Armadaren Ekialdeko Itsas Agintea dagoen. Beste hiri nagusiak Vijayawada, Guntur, Tirupati, Kakinada, Rajahmundry, Nellore, Kurnool, eta Eluru dira.
Historikoki estatuaren eskualdea Andhraapatha, Andhradesa, Andhraavani, Andhra vishaya eta beste izenak izan ditu. Britainiarren kolonizazio garaian, eskualde gehiena Madras Probintziaren barruan geratu zen.
Indiaren independentziarekin, britainiarren agintetik heredatutako lurralde egitura anitz eta ugariak berregituratuz joan ziren. Madras Estatu (Probintzia kolonialaren ondorengoa) nagusiki tamilak, iparraldean teluguz mintzo ziren barrutiak zituen, eta horiek eratu ziren Andhra Estatuan 1953. urtean.
1950eko hamarkadan lurralde berrantolaketaren eztabaida biziak jarraitu zuen, eta nagusiki estatuak hizkuntzen arabera eratu behar zirela ondorioztatu zuten indar politiko indiar gehienek. Hamarkadaren erdialdean, teluguz bi estatu mintzo ziren Hyderabad Estatua eta Andhra Estatua, baina batez ere lehenean beste hizkuntza batzuetako barrutiak zeuden. Hala ere, Hyderabad gehienarekin eta Andhra Estatuarekin, telugu estatu handi bat, Andhra Pradesh izenekoa, 1956ko azaroaren 1ean sortu zuten.
2014an berriro aldatu zen mapa, Telangana sortu zenean. Bigarren estatu telugu honen sorkuntza barnealdeko eta Hyderabad inguruko eskualdeen erreibindikazioa izan zen hainbat urtez. 1969, 1972 eta 2009 urteetan izan ziren sezesioaren aldeko mugimendu inportanteenak, eta 21. mendeko horrek protestak ere egin zituen kostaldean. 2013tik aurrera, prozesua politikoki bideratu zen, estatu zentralak gidatuta, eta Telanganaren sezesioa indarkeriarik gabe gauzatu zen 2014an.
Telugu hizkuntza da hizkuntza ofiziala, alfabeto propioa eta historia luzea duen hizkuntza drabidikoa. Literatura, hedabide eta zine industria osatu bat duen hizkuntza bat da. 80 milioitik gora biztanle dituen herrialde bat da Andhra Pradesh, hizkuntza horretan bizi dena.
Zineari dagokionez, teluguzko zine industria propio bat dago, Tollywood izenarekin ezaguna, zeinaren zentro nagusia estatutik kanpo dagpoen orain (Hyderabaden, Telanganan), baina Visakhapatnam hirian ere ekoizpen egiturak ere badituena.
Telugu | Beste hizkuntzak | Guztira | |
---|---|---|---|
Hindu | %81a | %8a1 | %89a |
Musulman | %1a | %4a2 | %5a |
Kristau | %1a | %5a3 | %6a |
Beste erlijioak | %0.5a | %0.5a | %1a |
Guztira | %83a | %17a | %100a |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Andhra Pradesh, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.