Bollywood

Bollywood Bombayn Indiako zinema estudio ezaguna da.

Bo (Bonbay) eta llywood (Hollywood) hitzetatik eratorria (Hollywooden antzera). Bollywoodeko industria India Hegoaldeko Zinema taldeari lotuta dago, beste Indiako zinema estudio batzuekin batera munduko film produktorerik handienak. Bollywoodeko filmak elkarrizketez gain dantza eta musika asko dituzte. Hindi-film bezala ezagutuak, jatorrizko hizkuntza Hindia delako.

Bollywood
Alam Ara (1931)

Bollywood munduko zinema ekoizpen zentrorik handienetakoa da. Jakinarazi dutenez, 2001ean Indiako zinemako sarreren salmentak (Bollywood barne) 3.600 milioi sarrera saldu zituen mundu osoan, Hollywooden saldutako 2.600 milioi sarrerekin alderatuta.

Historia

Lehendabiziko indiar filma Raja Harishchandra izan zen (1913ean, mutua) Dadasaheb Phalke zinema zuzendariarekin. 1920ko hamarkadan, sortzen ari zen industria sendotuz joan zen, hainbat konpainia eta zuzendari sortu baitziren; 1927an, zinema-areto handiak eraikitzen hasi ziren herrialdean, eta, horri esker, zinema audientzia handiagoetara iritsi zen.

1930koan Indiako filmetara iritsi ziren soinua eta kolorea, eta Alam Ara (1931), Ardeshir Iranirena, izan zen soinudun lehen filma. Gainera, musika eta dantza bereizgarria zuen lehen filma izan zen, indiar filmen zigilu bihurtuko zena. Ondoren, 1937an, koloretako lehen filmak jarraitu zuen, Kisan Kanya izenekoa. Zinema ekoizpena 200 film/urteko izan 1930eko hamarkadan, baina murriztu behar izan zuten Bigarren Mundu Gerraren igaro eta Indiaren independentziara arte.

Bollywoodeko urrezko aroa Independentziarekin hasi zen (1946), eta 1950 eta 1960ko hamarkadetara hedatu zen. Garai hartan, indiarrak bizi zituen gizarte-egoera zailengatik, ekoizpenak eduki sozial handiz betetzen ziren.

1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hamarkadaren hasieran, pelikulen edukia aldatzen hasi zen, eduki sozial nabarmena izatetik akzio eta erromantizismo-dosi handiko filmak egitera igaro baitzen, eta, horrela, zinema komertzialagoa bihurtu zen, eta garai horretakoa da halaber Bollywood terminoaren zabalkundea. Era berean, Manmohan Desai zuzendariak asmatutako «masala-zinema» terminoa ere ezagun egiten da.

1970eko hamarkadan aktore handiak sortu ziren bollywoodeko eszenan, hala nola Amitabh Bachchan, Dharmendra, Jaya Bachchan eta Rekha. 1980ko hamarkadan eta 1990eko hasieran, Salman Khan, Madhuri Dixit, Aishwarya Rai eta Shahrukh Khan (izarretan izarrena hau, agian) bezalako aktore eta ekoizleen belaunaldi berri bat sortzen hasi zen. Belaunaldi hau eduki erromantiko handiko filmak egiten hasi zen, Indiako familia tradizionalen balioetan oinarritua. Ekoizpen-etxeen artean Yash Raj Films eta Dharma Productions finkatu ziren industriako erraldoi gisa.

1995eko Dilwale Dulhania Le Jayenge gogoratua eta 1998ko Kuch Kuch Kuota Hai bezalako filmak 90eko hamarkadan landutako gaien adibide argiak dira. Denbora tarte horretan aurrerapen handia ikusi zen ekoizpen, trama landuago eta efektu berezietan eta animazioan aurrerapen tekniko handietan.

2000. hamarkadako garaia iristean bollywoodek atzerriko merkatuetan egin zuen sartu-irten komertzial handia, eta Mendebaldean egin zuen debuta berritasun gisa, bere filmen eta dantza-zenbakien irudi mendebaldekoagoa ekarriz.

Hizkuntzak eta Bollywood

Bollywoodeko filmek indostaniarra erabiltzeko joera dute, elkar ulertzeko modukoa dena beren burua hindi edo urdu hiztun gisa identifikatzen duten pertsonentzat, eta Bollywoodeko film modernoek gero eta elementu gehiago barneratzen dituzte hinglishetik. Mumbai hiria, hala ere, Mahasrashtran dago, eta bertako berezko hizkuntza marathera da; hala ere, hizkuntza honetako ekoizpena minoritarioa da Indian (konparatiboki).

Kopuruetan, dena den, beste hizkuntza batzuek badituzte beste garapen zentro batzuk- Indiako zinemak 1.986 film ekoitzi zituen esate baerako 2017an. Bollywood da bere filmen ekoizlerik handiena, 2017an ekoitzitako 364 hindizko filmekin. Bollywood Indiako leihatilako diru sarrera garbien %43 da; tamilen eta teluguen filmak %36 dira, eta eskualdeko gainerako zinemak %21 dira 2014an.

Tollywood

Bollywood produkzio-zentro eta eredu gisa nabarmendu den bezala, beste zine-zentro batzuk ere badaude Indian. Tollywood izenarekin, izatez, bi ingurune desberdintzen dira, bata Kalkutan non bengaleraz egiten den, eta bestea teluguerazko tollywood, zeinak ez duen zentro zehatz bat, baizik eta Andra Pradesh eta Telangana estatuetako zinea adierazten duen. Bengalerazko zinean, Satyajit Ray zuzendaria nabarmendu zen 20. mendean, Pather Panchali (1955), Aparajito (1957) eta Apur sansar (1959) filmek osatutako trilogian, Apu izeneko indiar baten bizitza kontatu zuen, eta bertako gizartearen aldaketak eta erlijioaren eta liberalismoaren arteko gatazka adierazi; Cannesen saritu zuten, eta ospe handia izan zuen nazioartean.

Kollywood

Kollywood izena berriz, Tamil Naduko Chennai hiriburuan egiten den zinema mota da, non Tamil hizkuntza darabilten. Tamilerazko ekoizpen hauetan bi genero nabarmendu dira, akzioa eta umore basatia. Rajinikanth aktore ezaguna eta Chiranjeevi pertsonaia bitxi, xelebre eta sailkaezina, adibidez, bertatik irten dira. Hori bai, ekoizpen gehienak zekenak eta nahiko narrasak dira, konparatuz Bollywoodeko ekoizpen handienekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Bollywood HistoriaBollywood Hizkuntzak eta Bollywood ErreferentziakBollywood Kanpo estekakBollywoodDantzaHindiHollywoodIndiaMumbaiMusikaZinema estudio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Tamara RojoAitor ServierArabia SaudiSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaMaiatzaren 25Euskal Kantagintza Berria1949ErromintxelMaite GuevaraGazte TopaguneaAzuritaEuskal Herria BaiMarc CucurellaIrunEnergia berriztagarriPerikarditisKarl PopperContact (1997ko filma)PazkoaColecoVisionUrriaren 26EuskaltzaindiaMaiatzaren 10MineralBerezko hazkundeAlfred HitchcockSexu harremanMeiji enperadorea1979Iñaki WilliamsEz Dok AmairuBarruko elastiko2022BarkoxeGetaria (Gipuzkoa)Kongresu KontinentalaErrumaniaLita de LázzariGiza zakilArabaLorea Iribar1940Biztanleria aktiboSantiago AranaEuskal Herriko Itzulia1980ko Korrika1880BakterioMartxoaren 26Bernedo1922Euskarazko Wikipedia (webgunea)Euskara batuaPamplona (Camarines Sur)Ezker abertzaleaHartziduraMadrilJon GomezPortAventura WorldMolotx1950eko hamarkadaFrisieraEmpire (Colorado)PotsdamQandeel BalochAtleta-oinRigako baltsamo beltzNeolitoaDeiaImanol PradalesUgaztunLehoi🡆 More