Ampere-Ordu

Ampere-ordu edo amp-ordu (Ah, A·h edo A h sinboloekin ezagutzen dena) karga elektrikoaren unitate bezala definitu dezakegu.

Energia elektrikoa biltegiratzen duen elementu batetik (kondentsadore, superkondentsadore edo bateria bat) pasatzen den karga elektrikoaren kantitateari deritzo, horrek ampere 1eko korronte elektrikoa ematen duenean ordu batean edo 3600 coulomb.

Ampere-Ordu
Berriz kargatu daitezkeen bi pila. Bi kapazitate ezberdinekoak, batak 2500mAh, eta besteak 1000mAh

Bateria baten, edo energia elektrikoa gordetzen duen gailu baten, kapazitatea neurtzeko baliogarria da, hau da, zenbat elektrizitate gorde dezakeen karga batek, eta zenbat gastatzen duen deskargatzean.

Coulomb baliokidetasuna

Karga elektrikoaren Nazioarteko Unitate Sistemaren unitatea coulomba da, C:

      Ampere-Ordu 

eragiketak eginez:

      Ampere-Ordu 

orduan:

      Ampere-Ordu 

Beste baliokidetasun batzuk (1 Ah):

  • Ampere-Ordu 
  • Ampere-Ordu 
  • Ampere-Ordu 

Erabilera

Ampere-orduak elektrokimikako sistema batzuetan erabilia da, galbanizazioan adibidez. Baterien kapazitatea neurtzeko ere.

Milianpereak-segunduko (mAs) unitatea erradiografietan eta erradioterapietan erabiltzen da.

Miliampere-orduak, eta haien erabilera baterietan

Ampere-ordua oso hedatuta dagoen neurketa da, batez ere gaur egun erabiltzen diren baterietan. Egunerokotasunean erabiltzen diren bateriak kapazitate handia ez dutenez, haien magnitudea mAh-etan neurtzen da. Hau da, Ah baten milarena, edo 3.6 C. Horrek bateria batek biltegiratu dezakeen karga elektriko maximoa zehazten du. Deskarga denbora honako formularen bitartez kalkulatzen da:

      Ampere-Ordu 

Adibidez, bateria batek 1000 mAh-ko (3600 C) karga elektriko badauka eta konektatu dagoen gailu batek 20 mA (72 C/h) kontsumitzen baditu, 50 ordu beharko ditu bateriak guztiz deskargatzeko. Era berean, 100mA (360 C/h) kontsumitzen dituen gailu erabiliz gero, 10 ordu beharko lirateke bateria deskargatzeko.

Aurreko formularekin, gailu baten kontsumo elektrikoa kalkulatu daiteke:

      Ampere-Ordu 

Smartphone batek 800 mAh-ko bateria baldin badauka, eta 400 ordu behar baditu deskargatzeko, bere kontsumoa 2 mA-koa izango da.

Adibideak

  • AA motako pilek 2-3 ampere-orduko kapazitatea daukate.
  • Auto baten bateriek kapazitate desberdinak dituzte, baina orokorrean 50 ampere-ordokoak dira.
  • Smartphonen bateriak ampere-orduetan neurtzen dira, pegatina batean islatu egiten dena.

Kanpo estekak

Tags:

Ampere-Ordu Coulomb baliokidetasunaAmpere-Ordu ErabileraAmpere-Ordu Miliampere-orduak, eta haien erabilera baterietanAmpere-Ordu AdibideakAmpere-Ordu Kanpo estekakAmpere-OrduAmpereBateria elektrikoCoulombEnergia elektrikoKarga elektrikoKondentsadore elektriko

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

QNorvegiaClaudio RanieriEuskal Autonomia ErkidegoaBizenta MogelGabrielle RoyAnycastValbonnaisIngeniari Elektriko eta Elektroniken InstitutuaIranFrantsesErdi AroaLourdes IriondoNogen (musika taldea)Gurutze zeltaBaginaMasturbazioAMIA analisiSinbiosiItaliaFallout 4Chill MafiaIrailaren 29Taula periodikoaOnddoApirilaren 12TxalapartaLuzaideko bolantakZuhaitz apartekoJasone OsoroPubiseko ileLAtharratzeko gazteluko kantuaErromatar InperioaAbrocoma shistaceaFrankismo1958Bilboko Burdin HesiaEdurne AzkarateEuskararen historiaNASAJon ArretxeEkainaren 15TeokraziaUrtarrilaren 1GiltzurrunSadko (Ilia Repin)LurraEgiptoD ereduaJose Migel BarandiaranEnergiaMaiatzAritz ElustondoCarmen HermosínZea Mays (musika taldea)Zatiki (matematika)EuskaltzaindiaIdoia AsurmendiMutazioHistoriografiaArdiSugaarJuana WhitneyHasdrubal BarkaSugegorriEncyclopædia BritannicaPoligono erregularIndustrializazioa Euskal HerrianSisifoVendetta (musika taldea)1961DiktaduraZerain🡆 More