Txantxarra mikroorganismoek sortutako azidoen eraginez hortzetako plakan gertatzen den infekzioa da.
Hauek hortzaren ehun gogorraren suntsipena eragiten dute, hau da, esmaltearen suntsipena. Txantxarra Streptococcus mutans, Lactobacillus acidophillus eta Actinomyces viscosus bakterioek eragiten dute. Gaixotasun kronikoa da, hau da, behin garatu ondoren ez da sendatzen.
Txantxar | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | teeth hard tissue disease (en) caries (en) |
Espezialitatea | Odontologia |
Arrazoia(k) | azukre, Lactobacillus Streptococcus mutans |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | aluminum chloride hexahydrate (en) , sodium fluoride (en) , tin(II) fluoride (en) eta Amine Fluoride (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K02, K02.6 eta K02.9 |
GNS-9-MK | 521.0, 521.07, 521.00 eta 521.06 |
GNS-10 | K0202. |
DiseasesDB | 29357 |
MedlinePlus | 001055 |
eMedicine | 001055 |
MeSH | D003731 |
Disease Ontology ID | DOID:216 |
Txantxarra, gaixotasun periodontalarekin batera da hortz gabeziaren errudun nagusia, gutxi gorabehera munduko 65 eta 74 urteko %30-ak ez dute hortz naturalik.
Hortzen gainazala estaltzen duen mintz fina kolore gardenekoa da, eta esmaltearen gainean kokatzen da. Mintz honetan ahoan ditugun bakterioak erantsi egiten dira, eta erantsitako bakterioen arabera bi plakek dute zerikusia txantxarrarekin:
Txantxarraren sorrerak hiru etapa ditu nagusiki:
Hortz tarteetan harrapatuta geratzen diren janari ondarrek eta ahoan dauden mikroorganismoek hortz-plaka sortzen dute. Hortz-plaka handitu eta azidoak sortzen hasten dira.
Karbohidratoen hartziduragatik plakaren azidotasuna aldatu egiten da eta esmaltearen azaleko geruzak desmineralizatu egiten dira.
Esmaltea desmineralizatu ondoren txantxarra dentinara iristen da eta mikroorganismoek dentina entzima proteolitikoen bidez erasotuko dute.
Txantxarra tratatzen ez bada hortz-muinera iristen da, bertan nerbio eta odol hodiak daude eta hauek kutsatzen badira gaixotasun periodontalak eragin daitezke.
Infekzioaren kokapenaren arabera, nagusiki bost motako txantxarrak bereizten dira:
Atzeko eta aurreko haginetan atera, eta hortzen arteko elkarketan kokatzen da txantxarra. Ez dira errazak detektatzeko, ondorioz erradiografiaren laguntza behar da.
Hauek ere bi hortzen arteko espazioan kokatzen dira, baina aurrekoarekin desberdinduta hauek aurrekaldeko hortzetan ateratzen dira, ebakortzetan.
Interdentalaren hortz kokapen berdina baina hauek ertz inzisalean ateratzen dira.
Denbora igarotzean eta gaixotasun periodontala eragin ondoren, ohikoena da hortzaren beheko zatia bakteriaz betetzea. Horrela, hortzaren sustraia azaltzen da, hau da, hortz oiaz estalita zegoen hortzeko beheko zatia. Esmalte dentalak ez duelako babesten, bakterioen plakak dentina zuzenean eragiten du eta ohikoa da zulotxoak garatzea.
Garbiketa desegokiaren ondorioz hainbat bakterio agertzen dira. Hauek pertsonaren karbohidratoak erabiltzen dituzte energia lortzeko eta euren polisakaridoak ekoizteko. Bakterioek hainbat prozesu metabolikoengatik karbohidratoak degradatzen dituzte; glukolisia eta fermentazioa. Prozesu hauen bidez hainbat azido organiko sortzen da eta honekin batera protoien sintesia. Protoi hauek hortzaren ehun gogorrarekin, esmaltea, hidroxiapatitaz osatua dagoena (Ca10(PO4)6OH2), kontaktuan sartzen da disoluzioa bat sorrarazten, beste modu batera esanda, txantxarra sortzen.
Gertatutako erreakzio kimikoa:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Txantxar, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.